90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

129/2021 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendari Nagusiak emana, zeinaren bitartez zuzentzen baitira otsailaren 19ko 55/2021 Ebazpenaren eranskinean antzemandako akatsak. Ebazpen horrek behin betiko onespena ematen dio “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektuari.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 55/2021 Ebazpena 2021eko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11koan. Horren bitartez behin betiko onespena ematen zaio “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektuari, baita proiektu horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrendari ere.

“Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda” eranskinean antzeman da zerrenda horretako zenbait datu falta direla, hain zuzen ere finka hauei dagokien informazioa:

KODEA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

UDAL-MUGARTEA: GALAR

GA-03

10

849

GA-04

10

851

GA-05

10

906

GA-07

3

109

Hori dela eta, erabaki da eranskina berriro ere argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda osoarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda” eranskina aldatzea, datuak falta direla antzeman baita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina Nasuvinsari jakinaraztea (Sanduzelaiko etorbidea 8, behea, 31012 Iruña), bai eta atxikitako zerrendan aipatzen diren ukitutako titularrei ere, eta ohartaraztea ezen ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da: 0000-1201-2020-0001.

Iruñean, 2021eko martxoaren 30ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Udalez gaindiko plan sektorialaren desjabetze-, aldatze- eta zabaltze-esparrua mugatzeko esparrua. Comarca 2 industria eremua

KODEA

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA/K

UKIPENAK

MOTA ETA ERABILERA

A

O/P

Desjabetzea Behin

bet. okup. m²

Pol.

Lurz.

Azalera

UDAL-MUGARTEA: GALAR

GA-01

3

108

232.423,06

Manuela Ferrer Azcárate andrea

SO

P

215,98

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

Cayo Escudero Moreno jauna

GA-02

10

848

1.887,96

José Miguel Lumbier Moleres jauna

SO

T

1.887,96

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

Luis M.ª Lumbier Moleres jauna

GA-03

10

849

19.753,35

Angel Ibáñez Monreal jauna

IE

4.776,99

Lurz. urbanizag./Leh. alor.

Carmen Tirapu Roldán andrea

SO

14.976,36

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

T

19.753,35

GA-04

10

851

135.336,98

Luis M.ª Alfonso Doncel jauna

IE

13.006,06

Lurz. urbanizag./Leh. alor.

SO

13.615,96

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

P

26.622,02

Jakinar.:Idoia Astiz Alfonso andrea

GA-05

10

906

24.139,49

Pedro José Alfonso Pérez de Ciriza jauna

IE

18.476,49

Lurz. urbanizag./Leh. alor.

SO

5.663,00

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

T

24.139,49

M.ª Begoña Alfonso Pérez de Ciriza andrea

Juana María Milagros Alfonso Pérez de Ciriza andrea

María José Alfonso Pérez de Ciriza andrea

Fernando M.ª Alfonso Pérez de Ciriza jauna

Errentaria: Recorbide SL

La Fuente, 9

31191 Espartza Galar (Nafarroa)

GA-06

10

841

45.589,52

Felipe Huarte Vidaurre jauna

IE

P

1.147,55

Lurz. urbanizag./Leh. alor. eta bel.

GA-07

3

109

31.173,21

Manuela Ferrer Azcárate andrea

KA

P

13,55

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

Cayo Escudero Moreno jauna

GA-08

10

858

66.286,20

M.ª Jesús Trinidad Maquirriain Ascunce andrea

KA

P

241,95

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

GA-09

-

-

Galarko Udala

Udaletxe plaza 1.

31191 Getze Galar (Nafarroa)

IE

994,95

Lurz. urbanizag./B

SO

437,73

Lurz. urbanizaez./B

P

1.432,68

Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia; O/P: osoa/partziala; Behin bet. okup.: behin betiko okupazioa jabari osoan; J: jarduketa; Desjabetzea: IE: industria eremurako desjabetzea; SO: sistema orokorrerako desjabetzea; KA: kanpoko azpiegituretarako desjabetzea; Lurz. urbanizag.: lurzoru urbanizagarria; Lurz. urbanizaez.: lurzoru urbanizaezina; Leh. alor.: lehorreko alorra; Lar.: larreak; B: Bidea.

Iragarkiaren kodea: F2105276