90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

66/2021 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Arbeitza-Zubielkiko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak uztailaren 23an emandako 379/2020 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, “Arbeitza-Zubielkiko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori bukaturik eta inolako alegaziorik ez zegoenez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi ziren Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 501/2020 Ebazpenaren bidez. Onespen horrekin, berez etorri ziren onura publikoaren deklarazioa eta okupazio beharra.

Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 31n hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan aitortutako eskudantziekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. “Arbeitza-Zubielkiko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Allingo Udaleko alkateari eta Jurramendiko Mankomunitateari, desjabetzearen onuraduna den aldetik, dei egitea, 2021eko maiatzaren 4an ager daitezen aipatutako udaletxean, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, hala badagokio, baita ordaintzekoak eta behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

3. Alexia Mauleón Goñi, Mariola Idoate Saralegui eta Pedro Gracia Araiz jaun-andreak izendatzea administrazio jardulearen ordezkari, haietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko aktak edo, hala badagokio, okupaziokoak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

4. Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munárriz andrea administrazioko peritu izendatzea, bietako edozein aritzeko.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Allingo Udalaren eta Jurramendiko Mankomunitatearen iragarki-tauletan. Iragarkia Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuko da.

6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Iruñean, 2021eko apirilaren 7an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2105657