90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

949/2021 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 2966/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 391/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko martxoaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

Enpleguko goi mailako tituludunen lekualdatze-lehiaketa

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARISTU BUENO, ITZIAR

Baztertuak:

Deialdiaren 3.1. atalean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

DE CASTRO PASCUAL, MARTA

Iragarkiaren kodea: F2105445