89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Los Arcosko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko bilkuran, Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 186. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz, aho batez erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskubidea izan uste duten guztiek eska dezaten herri-lurretako belarren herritarrendako adjudikazioa.

Adjudikazio hau arautzen duten baldintzak ikusgai daude udal bulegoetan, interesdun guztien eskura.

Aditzera ematen dizugu, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.

Los Arcosen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2105175