89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Etxabarriko Kontzejuak, 2021eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Etxabarrin, 2021eko martxoaren 30ean.–Kontzejuko burua, Ignacio Galdeano Ancin.

Iragarkiaren kodea: L2105231