87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULTZ

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Eulzko Kontzejuak, 2021eko martxoaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eulzko 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarriak aldatzeko espedientea.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Eultzen, 2021eko martxoaren 30ean.–Kontzejuko burua, Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2105234