82. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

768/2021 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Uztailaren 18ko 53/2017 Foru Dekretuaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona, eta hartan E mailako ehun eta hogeita bost lanpostu huts sartu ziren, funtzionario araubidekoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk onesteko urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege-Dekretuaren bidez E maila edo taldeko langileak D maila edo taldean sartu ziren, hiru lanpostuk osatutako kategoria berri honetan: zerbitzu orokorrak, zeladoreak eta suhiltzaile-peoi laguntzaileak. Era berean, ezartzen da lanpostu horiek eskuratzeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 12. artikuluan E mailako/taldeko lanpostuetarako eskatzen den titulazioari eutsiko zaiola.

Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2019. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, zerbitzu orokorretako hamaika lanpostu huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko abenduaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, 2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan sartu ziren, besteak beste, zerbitzu orokorretako hogeita bat lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak.

Bestalde, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 24an emandako 1874/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako lanpostu hutsak.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emandako urtarrilaren 15eko 121/2021 Ebazpenaren bidez, bukaera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari (2021eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 3koa).

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, ZERBITZU OROKORRETAKO EHUN ETA BERROGEITA HAMAZAZPI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu, funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–64 lanpostu txanda irekian.

–65 lanpostu igoera txandan.

–14 lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

–14 lanpostu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan hutsik geratzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandetan, txanda horretan eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Titulu hauetako bat izatea: Eskola-ziurtagiria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketakoa, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokidea. Edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

d) Titulazioaren betebeharraren ordez, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Berariazko betebeharrak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeentzat:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 2.1.1 apartatuan adierazitako baldintzez gain, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

2.1.5. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.6. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebeharra egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

2.1.7. Zamak erabili beharra duten lanpostuetarako Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako gaitasunaren aldeko txostena aurkeztu beharko da. Bizkarrezur dortsal-lunbarraren gaitasun funtzionala ebaluatzeko proba espezifikoak jasoko dira txosten horretan.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa Enplegu publikoko deialdien barnean, deialdi honi dagokion erreseinan, hain zuzen.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik proba egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 15,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautapen deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Baimenik ematen ez badute kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik, proba egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan parte hartzen duten emakume izangaiek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial aurkeztuz, edo, bestela, Fiskaltzaren txostenaren bidez, demandatzailea genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adieraziz. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautaketa-prozedurako ondorengo jardueretan ere, genero-indarkeriaren biktimentzat erreserbatutako txandan parte hartu nahi duten emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, hargatik eragotzi gabe publizitate- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Iñaki Oficialdegui Ganuzas, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: Jessica Monteagudo Campos, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Osagarrien Unitateko burua.

–Mahaikidea: Miguel Ignacio Echeverria Lecumberri, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hornidura Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Juan María Zelaia Goikoetxea, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kanpoko Zainketen Unitateko burua.

–Mahaikidea: Estibaliz Martínez Goñi, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Elikadura Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María Olga De la Llave Nuin, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Garbiketa Unitateko burua.

–Mahaikidea: Alberto Viana Górriz, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Ricardo Iribas Latour, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Mahaikidea: Josu Ayensa Garrido, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

–Ordezko epaimahaikidea: Alberto San Miguel Mindeguía, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

–Mahaikidea: Iosu Alcalde Unzu, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Manuel Esteban Asurmendi, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Mahaikide idazkaria: Virginia Marín Fernández, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Esther Castillo Noáin, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko administraria.

5.2. Hautaproba egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo, bestela, haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake ariketaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2022ko maiatzetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Hala ere, egoera epidemiologikoa dela-eta ez bada gomendagarria hura egitea, organo deitzaileak atzeratzen ahalko du egoera epidemiologikoak horretarako bide eman arte, deialdiaren Interneteko fitxan argitaratu ondoan, nafarroa.eus helbidean.

Oposizioaldiko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko proba oinarri honetan zehaztutakoa izanen da, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba bakarra izanen du.

6.3.1. Probak bi ariketa izanen ditu; bi ariketak egun berean eginen dira, bata bestearen atzetik.

–Lehenengo ariketa: Test motako 75 galderari –gehienez ere– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

–Bigarren ariketa: Gehienez ere 50 galdera (test motakoak) erantzun beharko dira idatziz hizkuntza-gaitasunari, zenbakizko gaitasunari, ortografiari eta pertzepzioko trebetasunari buruz. Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

6.3.2. Oposizioko probaren balorazioa.

Oposizioko probaren balorazioan 60 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

–Lehen ariketa: gehienez ere 40 puntu.

–Bigarren ariketa: gehienez ere 20 puntu.

Bi ariketak baztergarriak izanen dira, eta bazterturik geldituko dira haietako bakoitzean gutxienez ezarritako puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

6.3.3. Ariketa hasi baino lehen zehaztuko du kalifikazio epaimahaiak ariketaren gehieneko iraupena.

Ariketa hauek egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Kalifikazio epaimahaiak proba egiteko beharrezko deritzon laguntza teknikoa eskatzen ahalko du.

6.4. Antolaketa-kontuak direla eta, oposizioko proba egiteko deia egun eta ordu ezberdinetan egiten ahalko da, izangaien kopurua kontuan hartuta. Horretarako, argitaratuko da, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda, deialdiaren tokiaren, egunaren eta orduaren berri emanez. Kasu horretan, kalifikazio epaimahaiak ariketa desberdinak baina antzeko zailtasunekoak prestatuko ditu.

6.5. Proba bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaproba bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, lehen ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA letrak hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren webgunean eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du gainditu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai), betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren kopia erantsi beharko dute.

c) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez (abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautua) frogatuko da betetzen dela 2.1.6 apartatuko baldintza, baldin eta eskabidean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ez bazaio baimenik eman hura lortzeko.

8.2. Gainditzen duten izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, lanpostu hutsak kontuan hartuta.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, eta kontuan hartuko da, gainera, bizkarrezur dortsal-lunbarraren gaitasun funtzionala ebaluatzeko proba espezifikoak ere eginen dituztela zamak erabili beharra duten lanpostuetarako izangaiek, deialdiaren 2.1.7 oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko.

Deialdiaren 11. oinarrian ezarritako moduan argitaratuko da gaitasunaren osasun azterketa egiteko deia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostenean izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dituzte, interesdunak lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatuta. Bizkarrezur dortsal-lunbarraren gaitasun funtzionala ere adieraziko du espezifikoki, zamak erabili beharra duten lanpostuak betetzeko, eta zamak erabiltzeko gaitzat edo ez gaitzat emanen dituzte.

8.3. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiei dagokienez, deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Desgaitasunen bat duten izangaiei dagokienez, horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

8.4. Tramite horiek egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-hurrenkera.

8.5. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Bestalde, hautaproba igoera txandan gainditzen duten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena, aurreko apartatuan aipatutakoa.

Hautaproba genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat erreserbatutako txandaren arabera gainditzen duten izangaiek gainerako izangaiekin batera aukeratuko dituzte lanpostu hutsak, puntuazio-ordenaren arabera eta aurreko paragrafoetan aipatutako pertsonen lehentasuna errespetatuz.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak diren izangaiek, betiere igoera txandan parte hartu badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jardunean daudela frogatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, betiere huts geratu den lanpostuaren bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko apartatutan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu bere 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta, eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren iragarki-taulan ere bai.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabe gainditu ez duten izangaien zerrenda; hautaketa-prozesuko probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30, gutxienez, lortu duten izangaiek osatuko dute.

12.2. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta lanposturik gabeko gainditu ez duten izangaien zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, proban lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Puntu berdinketarik gertatuz gero, lehen ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenengoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan. Berdinketak irauten badu, zozketa bidez ebatziko da, ebazpen honen 7.2 oinarrian jaso bezala.

Plazarik gabe gainditu ez duten izangaien zerrendako ordena proban lortutako puntuaziorik handienaren arabera zehaztuko da, hau da, probaren bi ariketetan lortutako puntuazioen baturaren arabera. Puntu berdinketarik gertatuz gero, lehen ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenengoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan. Berdinketak irauten badu, zozketa bidez ebatziko da, ebazpen honen 7.2 oinarrian jaso bezala.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko da euskara maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Eremuak, kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontrataziorako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako. Zerrenda bakoitzerako, izangaiek gehieneko eremu kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Hori hala izanik ere, hautapen prozesua gainditu baina lanposturik lortzen ez duten izangaiak lan eremu guztietako zerrendetan egonen dira, kontratazio luzeetarako, salbu eta eskatzen badute zentro edo unitate baterako edo gehiagotarako kontratazio zerrendetatik ateratzea. Horretarako, hamar eguneko epea izanen dute dagokion deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita. Iraupen laburreko zerrendak aukeratzeko, nahi dituzten eremu/aukera guztiak hauta ditzakete izangai horiek, inolako mugarik gabe.

Izangaiek bere burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

14.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

14.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien zerrendak presta eta onets ditzan.

14.3. Kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahiago duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena aldatu, murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Aldi baterako kontratazioetarako bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Izangaiek bere burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

14.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

14.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eskumena duen unitateak eskatuta.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2021eko martxoaren 15ean. Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.–Orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko Titulua eta Lehen titulua. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: Atariko titulua.

2. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: hautaketa, izendapena eta eskudantziak.

3. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

4. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

5. gaia.–Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa: xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

2. zatia.–Berariazkoa.

6. gaia.–Herritarrei arreta egitea. Komunikazioa: oinarriak eta mailak. Komunikazioaren estiloak eta oztopoak. Trebetasun sozialak eta asertibitartea. Gatazkak konpontzea. Entzute aktiboa.

7. gaia.–Higienea osasun-zentroetan: garbiketaren garrantzia ospitaleetan. Garbiketa eta desinfekzioa. Kontuan hartu beharreko arau orokorrak ospitaleetako garbiketan. Ospitale bateko eremuen sailkapena: arrisku txikiko eremu orokorrak, eremu erdikritikoak edo arrisku ertainekoak, arrisku handiko eremu kritikoak.

8. gaia.–Garbiketa prozedurak: gelen garbiketa egoeren arabera: okupatua, desokupatua, isolatua. Ebakuntza-geletako garbiketa: ebakuntzak hasi aurretik, bi ebakuntzen artean eta lanaldi kirurgikoa amaitzean. Garbiketa eta desinfekzioa eremu kritikoetan: zainketa intentsiboetako unitatea, anestesia ondoko bizkorketarako unitatea, angiografoa, endoskopia-gelak. Anatomia patologikoko gelen garbiketa: Parafina. Eremu komunen garbiketa: Hautsa kentzea moparekin; moparekin eta kubo bikoitzarekin garbitzea. Hormak eta zokaloak garbitzea. Altzarien garbiketa. Eremu publikoen garbiketa, komunak, egongelak, igogailuak, eskailerak. Zoruei distira ematea. Logelen garbiketa egoitza-zentroetan.

9. gaia.–Tresnak, makinak eta gutxieneko produktuak ospitaleko gune bakoitza garbitzeko. Ekipamenduaren zainketa: kubo bikoitzeko sistema. Detergenteak eta desinfektatzaileak. Leungailuak. Osasun arloko hondakinak bildu eta suntsitzea.

10. gaia.–Elikadura: higienearen eta fabrikazioaren arloko jardunbide egokien gida ospitale-ostalaritzan eta egoitza-zentroetan. Tresnak antolatzea. Arriskuen eta kontrolgune kritikoen analisiari eta trazabilitateari buruzko kontzeptu orokorrak. “Aurrerako bidea” printzipioa.

11. gaia.–Elikagaiak: definizioa eta sailkapena. Mantenugaiak: motak eta betekizunak. Elikagaien ondoriozko toxiinfekzio ohikoenak elikagai prestatuetan. Tenperaturaren ondorioak eta prebentzio-neurriak. Elikadurari loturiko alergiak eta intolerantziak: kontzeptu orokorrak. Nahitaez aitortu beharreko alergeno motak eta araudi erregulatzailea (EB 1169/2011 Erregelamendua, II. eranskina).

12. gaia.–Sukaldaritza zentralizatuko ereduak: lerro hotza eta lerro beroa. Ezaugarriak. Elaborazio eta kontserbazio metodoak. Prestatutako janarien banaketa ospitaleetan. Janari zerbitzua egoitza-zentroetan.

13. gaia.–Biltegia: oinarriak eta izateko arrazoia. Hornikuntza. Biltegiko eginkizunak eta jarduerak. Biltegien tipologia: orokorra eta laguntzakoa. Eginkizunak eta jarduerak biltegian: zerbitzu orokorretako langileenak.

14. gaia.–Biltzeko sistemak eta metodoak: sistema finkoa. Sistema kaotikoa. Sistema dinamikoa. Stockak. Izakinen jarraipena. Materialen kokapena. Inbentarioa. Laneko prozesuak eta prozedurak: materialen jarioa. Biltegiaren zonifikazioa: barneko banaketa. Biltegiratzea eta etiketatzea. Pilagailuak eta transpaletak: funtzionamendua eta mantentzea.

15. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak mantentzeko eta kontserbatzeko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak: oinarrizko kontzeptuak. Tresnak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Berdeguneak garbitzea. Ureztatzea: ureztatze sistemak. Ureztatze sistemaren elementuak. Ureztatzeko garaia eta unea. Berdeguneak ongarritzea: ongarri motak. Ongarritze-garaia. Inausketa: inausketa-garaia. Inausketa mota.

16. gaia.–Mantentze elektrikoko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak: oinarrizko kontzeptuak. Elektrikarien eskuzko tresnak: erabilera eta maneiua. Mekanismo elektrikoak. Lanparak: lanpara motak. Larrialdietako argiteria. Banaketa elektrikoko koadroak.

17. gaia.–Iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Iturgintzako eskuzko tresnak: erabilera eta maneiua. Tresna sanitarioak. Tresna sanitarioen mantentze-lana. Kanilak: motak. Matxurak eta konponketak. Hodiak eta osagarriak: motak. Lotzeko sistemak. Iturgintzako instalazio baten osagaiak: motak. Eginkizuna. Berokuntza instalazio baten osagaiak: eginkizuna. Jaulkitzaileak: motak. Igorleen balbulak: igorleen balbula motak eta betekizuna. Berokuntza-zirkuituak. Berokuntza-instalazioa betetzea, hustea eta purgatzea. Saneamendua: erretenak. Zorrotenak. Kutxetak: motak eta betekizuna.

18. gaia.–Igeltserotzako eta pinturako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Igeltserotzako erremintak: eskuzko erremintak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Oreak, morteroak eta itsasgarriak. Bitarteko osagarriak: motak. Segurtasun neurriak. Eskuzko erremintak eta pintura-tresnak: erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Pinturak: pintura motak. Pinturak aplikatzeko metodoak. Bernizak: berniz motak. Bernizak aplikatzeko metodoak.

19. gaia.–Zurezko eta metalezko arotzeriako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Metrologia. Barauts motak. Zurezko arotzeriako erremintak: eskukoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Metal-arotzeriako erremintak: eskukoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Mantentzea. Lotzeko sistemak. Ate eta leihoetako burdineria: motak. Sarrailak eta bonbinak: motak. Mantentzea.

20. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Ergonomia lanpostuan. Zamak eskuz erabiltzea. Ahalegin fisikoari loturiko arriskuak. Arrisku biologikoak. Arrisku kimikoak. Norbera babesteko ekipamenduak eta segurtasun-arauak, lorezaintzako, korronte elektrikoetako, iturgintzako, igeltserotzako eta zurgintzako eta metalezko arotzeriako jarduerarekin lotutakoak.

II. ERANSKINA

Zerbitzu orokorretako lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

ZAMAK ERABILTZEA

2803

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3226

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

2907

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE RONCESVALLES HE

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

2971

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE RONCESVALLES HE

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

2943

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTA TERESA HE

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

2811

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

2818

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3082

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3086

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3111

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3112

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3114

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3120

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3122

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3124

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3143

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3145

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3177

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3189

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

3191

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

6592

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

7243

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

2822

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

2996

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

3003

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

3043

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

3060

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

3156

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

6589

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

31254

HEZKUNTZA DEP.

BARAÑAIN-BARAÑAIN BHI

BARAÑAIN

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32954

HEZKUNTZA DEP.

BARAÑAIN-BARAÑAIN BHI

BARAÑAIN

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

30364

HEZKUNTZA DEP.

BURLATA-BURLATA LH IB

BURLATA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

31495

HEZKUNTZA DEP.

BURLATA-BURLATA LH IB

BURLATA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32299

HEZKUNTZA DEP.

BURLATA-BURLATA LH IB

BURLATA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

33467

HEZKUNTZA DEP.

BURLATA-BURLATA LH IB

BURLATA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

33631

HEZKUNTZA DEP.

BURLATA-BURLATA LH IB

BURLATA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

33372

HEZKUNTZA DEP.

BURLATA-IBAIALDE BHI

BURLATA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32145

HEZKUNTZA DEP.

LEITZA-AMAZABAL BHI

LEITZA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

34078

HEZKUNTZA DEP.

MARTZILLA-MARQUES DE VILLENA BHI

MARTZILLA

FUNTZIONARIOA

BAI

31400

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA–NAF. HEZK. BEREZIKO BALIABIDE ZENTROA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

31831

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-HEZITZAILEEN ESKOLA IB

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

31101

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-VIRGEN DEL CAMINO IBP

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32710

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-VIRGEN DEL CAMINO IBP

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

34145

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-VIRGEN DEL CAMINO IBP

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

34375

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-VIRGEN DEL CAMINO IBP

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

34579

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-JULIO CARO BAROJA BHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

32623

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-NAVARRO VILLOSLADA BHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32705

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-NAVARRO VILLOSLADA BHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32997

HEZKUNTZA DEP.

NAVARRO VILLOSLADA BHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

Bai

32469

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-PADRE MORET-IRUBIDE BHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32831

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-PADRE MORET-IRUBIDE BHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

33927

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-PADRE MORET-IRUBIDE BHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

34610

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-PADRE MORET-IRUBIDE BHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

30590

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

33897

HEZKUNTZA DEP.

IRUÑA-IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

30406

HEZKUNTZA DEP.

ZANGOZA-SIERRA DE LEYRE BHI

ZANGOZA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32000

HEZKUNTZA DEP.

ZANGOZA-SIERRA DE LEYRE BHI

ZANGOZA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32444

HEZKUNTZA DEP.

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

TAFALLA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32608

HEZKUNTZA DEP.

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

TAFALLA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

32921

HEZKUNTZA DEP.

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

TAFALLA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

61278

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61359

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61426

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61430

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61438

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61545

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61669

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61672

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61695

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61740

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61746

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61753

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61783

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61819

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61947

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61956

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

61984

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

62123

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

62141

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

62345

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

63119

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

ELKANO

FUNTZIONARIOA

BAI

63287

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

63871

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

63890

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

63914

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

63930

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

66041

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68464

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68500

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68501

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68503

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68504

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68505

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68506

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68507

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68508

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68509

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68511

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

68514

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68516

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68517

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68520

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68521

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68522

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68663

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68938

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68939

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

68944

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

68945

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

68947

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

68948

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

68950

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

71306

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71307

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71359

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71360

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71361

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71362

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71363

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71364

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71365

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71366

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71367

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71368

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71370

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71372

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71373

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71374

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71375

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71492

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71493

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71494

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71495

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71496

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71497

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71498

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71499

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71500

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71501

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71502

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

ELKANO

FUNTZIONARIOA

BAI

71503

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

71504

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

63057

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

63142

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

63240

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

63319

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

63471

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

63523

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

63572

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

63966

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

69911

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

71223

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

BAI

70000

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

BAI

70573

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

BAI

61520

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

4530

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

LANDA GARAPENEKO ZN

ORONOZ

FUNTZIONARIOA

BAI

BAI

31349

KULTURA ETA KIROL DEP.

KULTURA ZN-VIANAKO PRINTZEA ERAK.

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BAI

F2104799

Iragarkiaren kodea: F2104799