81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-22 oinarrizko unitatearena. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAR-21 (8/CU).

“ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-22 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketaren hasierako onespena (JOB 2020-12-21) 2021eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an. Ikusirik jendaurreko epean ez dela haren aurka inolako alegaziorik aurkeztu, Iruñerriko Mankomunitateak aldeko txostena eman zuela 2021eko otsailaren 4an eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko otsailaren 5eko txostena aintzat hartuta, erabaki da:

1. Behin betiko onestea ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-22 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketa, eraikinaren sestra nagusiak ezar daitezen, haren itxura bolumetrikoa zehazte aldera. ATLAS SPE 2019 SL enpresak eskatu du izapidea.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura. Argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Bernat Aymerich Serransi, berak ordezkatzen baitu ATLAS SPE 2019 SL enpresa”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104377