81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

48C/2021 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuarekin desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko ituna sinatu duten kudeaketa pribatuko zentroen sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako Gobernuarekin desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko ituna sinatu duten kudeaketa pribatuko zentroen sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008485012006); Erregistro honetan 2021eko urtarrilaren 13an sartu zen hitzarmena, eta enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2021eko abenduaren 29an sinatu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruña, 2021eko otsailaren 17a.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Gobernuarekin desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko ituna sinatu duten kudeaketa pribatuko zentroen sektoreko hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2102761