81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNETA

2021eko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak. Hasierako onespena

Munetako Kontzejuak, 2021eko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Munetan, 2021eko martxoaren 30ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier López de Dicastillo Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L2105233