80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

688/2021 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2019. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, telekomunikazioetako ingeniarien lanpostuak sartu ziren, A mailakoak.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (284. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa), 2020ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Bertan, besteak beste, telekomunikazioetako ingeniarien lanpostuak ageri ziren, A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 1ean emandako 1344/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu hutsak. Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 1677/2020 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketa bete gabe deklaratu zen.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien bost lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuok sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Hortaz, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik dauzkadan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien bost lanpostu sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta hari dagozkion oinarriak.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, TELEKOMUNIKAZIOETAKO INGENIARIEN BOST LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKOA

Hona hemen deialdiaren

Oinarriak

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu, A mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak. Ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak.

1.2. Bost lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Bi lanpostu txanda irekian.

–Hiru lanpostu, igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek ez dutelako atera hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bertzalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, ez badituzte betetzen deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipaturiko nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte har dezakete, zuzenbidez banandurik ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez banandurik ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez edukitzea gainditurik erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Telekomunikazioetako ingeniariaren titulua edo telekomunikazioetako ingeniariaren lanbide arautuan aritzeko gaitasuna ematen duen gradua edo masterra edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortuak badira, baliozkoturik edo homologaturik daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Ez egotea ezgaiturik edo gabeturik eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez egotea bereizirik administrazio publikoren baten zerbitzutik.

2.1.2. Igoera txandako izangaiendako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gainera, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta ez egotea abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezartzen dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute txanda horretan.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela kidego horretan.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki Internet bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa Enplegu publikoko deialdien barnean, deialdi honi dagokion erreseinan, hain zuzen.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake eskaerarekin batera, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Bide telematikoz ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortuta daukaten izangaiak.

b) Hautapen deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak ez badu baimentzen kontsulta hori egitea, kasuan kasuko enplegu bulegoak emaniko ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, baztertu eginen da izangaia.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zehatzak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondotik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondotik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondotik izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Francisco Echarte Ayerra jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko presidentea: Alberto Solchaga Ibero jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

–Kidea: Eduardo Zariquiegui Aldave jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Azpiegitura Teknologikoen Ataleko burua.

Batzordekide ordezkoa: Roberto Liberal Obanos jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Euskarri Zentroaren Ataleko burua.

–Kidea: Juan Carlos Artázcoz Sanz jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordekide ordezkoa: José Antonio Cuesta Marquez jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Enpresa Berrikuntzaren Ataleko burua.

–Kidea: Jon Esparza Martín jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Batzordekide ordezkoa: César Valencia Guembe jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Andrés Garde Gurpegui jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua.

Ordezko idazkaria: Roumen Boyanov Katzarov jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2021eko urritik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen proba.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 80 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba egiteko bi ordu izanen dira, gehienez ere.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 20 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da erabiltzen ahalko inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da; ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendaren 2. zatiko eta 3. zatiko gaiei buruzko 30 galdera motz erantzun beharko dira idatziz gehienez ere.

Proba hau egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.

Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Ordenagailuarekin eginen da bigarren proba hau, eta epaimahaiak ekarriko du. Proba egiteko ez da erabiltzen ahalko inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere; boligrafoak eta orri zuriak baino ez dira edukitzen ahalko mahai gainean.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da; idatziz, hainbat kasu praktiko garatu eta ebatzi beharko dira, ebazpen honetako I. eranskineko gai-zerrendako 2. eta 3. zatietako gaien gainean epaimahaiak proposatuko dituenak.

Proba hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Proba honi dagokion puntuazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da erabiltzen ahalko inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondotik, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki taulan, izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA letrak hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Emaitzak Nafarroako Gobernuaren webgunean eta iragarki taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai), betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehenespen-ordena.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, % 33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapen proposamen hori, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden nahitaezko kasuetan izan ezik, ez dira izendatzen ahalko agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, betiere hutsik geratu den lanpostuaren bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta nahitaezko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, galdu eginen ditu Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1.–Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2.–Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez % 30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko apartatuko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7.2 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kopiak aurkeztuz.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia. Oinarrizko araudia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Egikaritzea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

15. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzak itzultzea.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

18. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

19. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

20. gaia.–Estatu laguntzen Europako esparrua.

2. zatia. Berariazko araudia.

1. gaia.–Telekomunikazioen sektorea. Aurrekariak eta araudiaren bilakaera. Egungo erregulazioa eta sektoreko arau nagusiak. Eskumen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Handizkako merkatuak. Txikizkako merkatuak. Merkatuan pisu esanguratsua duten operadoreak.

2. gaia.–Europar Batasuneko komunikazio elektronikoen arau esparrua. Merkatu adierazgarriaren mugaketa. Merkatuko pisu adierazgarria, erregulazio irizpide. Europako Agenda Digitala. Telekomunikazioen alorreko nazioarteko erakundeak.

3. gaia.–Telekomunikazioen Lege Orokorra. Egitura eta eduki orokorra.

4. gaia.–Komunikazio elektronikoen sareak ustiatzea eta zerbitzuak ematea lehia askeko araubidean. Zerbitzu publikoko betebeharrak eta eskubide eta betebehar publikoak komunikazio elektronikoen sareak ustiatzean eta zerbitzuak ematean.

5. gaia.–Telekomunikazioak eta informazioaren teknologiak normalizatzeko Espainiako eta nazioarteko erakundeak: ITU, ISO-IEC, ETSI, IEEE eta AENOR. Ekipamenduen eta aparatuen egokitasuna ebaluatzea. Jabari publiko irrati-elektrikoa. Tasak. Ikuskapena eta zehapen araubidea.

6. gaia.–Telekomunikazioen administrazioa. Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritza. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala.

7. gaia.–123/2017 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, jabari publiko irrati-elektrikoa erabiltzeari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

8. gaia.–346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, eraikinen barruan telekomunikazio zerbitzuak eskuratzeko telekomunikazioko azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena. Arau teknikoak. Proiektu teknikoaren edukia eta egitura.

9.gaia.–Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionala. Nazioarteko Irrati Komunikazio Batasunak ezarririko Irrati Komunikazioen Erregelamendua. Arau horien testuingurua eta ezaugarri orokorrak, erakunde kudeatzaileak eta prozedurak.

10. gaia.–Ikus-entzunezko sektorea (irratia eta telebista) Espainian. Aurrekariak eta araudiaren bilakaera. Egungo erregulazioa eta sektoreko arau nagusiak. Eskumen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean.

11. gaia.–Lurreko telebista digitala arautzea esparru nazionalean, autonomikoan eta tokian-tokian. Araudia eta plan teknikoak.

12. gaia.–Lurreko irrati-difusio soinudun digitala arautzea. Maiztasun modulatuko uhin metrikoen irrati-difusio soinudunaren erregulazioa. Irrati-difusio soinuduneko udal irratien erregulazioa. Araudia eta plan teknikoak.

13. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko araudia ikus-entzunezkoen arloan. Irrati-difusioko kate soinudunen eta udal titulartasuneko irrati-difusioko kate soinudunen emakidak arautzea.

14. gaia.–10/2002 Foru Legea, maiatzaren 6koa, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzekoa. Egitura eta eduki orokorra. Azpiegituren lurralde planak.

15. gaia.–Industria digitalizatzeko Europako estrategia.

16. gaia.–Enpresak finantzatzeko Europako funtsak.

17. gaia.–Enpresendako laguntzak Industria 4.0 eta eraldaketa digitaleko prozesuan.

3. zatia. Espezifikoa.

1. gaia.–Eraikinetako telekomunikazioetako kable sistemak. Kable sare egituratua. Estandarrak, teknologia eta ekipamenduak. Diseinua, instalazioa eta ziurtapena.

2. gaia.–Telekomunikazio sareetarako azpiegiturak. Lurpeko kanalizazioak, kutxatilak, erregistroak, torpedoak eta zutoinak. Telekomunikazioetako azpiegitura komunak. Aireko lineak, itsaspeko lineak, fatxadako hedapenak. Zuntz optikoko kableak zabaltzeko teknikak.

3. gaia.–Zuntz optiko bidezko telekomunikazio sareak. Tipologiak eta osagaiak. Zuntz optikoko kableen zehaztapenak. Zuntz optikoen estandarrak eta zehaztapenak: argiaren transmisioa eta osaera. Transmisio ekipamenduak. Uhin luzeraren zatiketa bidezko multiplexazioa. ROADM. Garraio sare optikoak. Sare optiko pasiboak: GPON. FTTx.

4. gaia.–Telekomunikazio sare hibridoak (zuntza eta koaxiala). HFC sareak. Transmisio bitartekoak, sare topologia eta sarbide sareak. DOCSIS estandarra; bertsioak. Kable bidezko telebista zerbitzua: DVB estandarrak kable bidezko hedapenerako.

5. gaia.–Kobre bidezko telekomunikazio sareak. Kobrezko telefono sareen bidezko sarbide teknologiak. Abonatu digitalen begizta teknologiak (xDSL). ADSL, HDSL eta VDSL modalitateen ezaugarri nagusiak. PLC.

6. gaia.–Irrati-komunikazioak. Funtsezko kontzeptuak. Irrati-loturak. Estazio irrati-elektrikoak. Antena motak eta sistema erradiatzaileak. Erradiazio diagramak. Zabaltzeko moduak.

7.gaia.–Sare lokalak (LAN). Transmisio bitartekoak, ingurunera iristeko moduak, topologiak eta sareko osagaiak. Protokoloak, estandarrak eta teknologiak. Azpiegiturak eta ekipamendua. Interfaze motak. Teleelikadura: PoE.

8. gaia.–Hari gabeko sare lokalak (WLAN) eta hari gabeko sare pertsonalak (WPAN). Ingurunean sartzeko moduak, topologiak eta sareko osagaiak. Protokoloak, estandarrak eta teknologiak. Wifi aliantza. Bluetooth eta Zigbee. Azpiegiturak eta ekipamendua. Segurtasuna hari gabeko sareetan. Irrati-maiztasun bidezko identifikazio-sistemak. RFID. Gertuko eremuko hari gabeko komunikazioak. NFC.

9. gaia.–Metropolialdeko sareak (MAN) eta eremu zabaleko sareak (WAN). Ingurunean sartzeko moduak, topologiak eta sareko arkitektura. Teknologiak, azpiegiturak eta ekipamendua. Protokoloak eta estandarrak. ATM, Gigabit Ethernet eta MPLS. Sare korporatiboak.

10. gaia.–Sistema irekien interkonexioaren erreferentzia eredua (OSI): mailak, protokoloak, eginkizunak eta estandarrak. TCP/IP arkitektura eta hari lotutako protokoloak. IP helbideratzea. IPv6. IPv4 eta IPv6 migrazioa eta koexistentzia.

11. gaia.–Internet sarea: jatorria, bilakaera eta joerak. Protokoloak. Gobernu eta normalizazio erakundeak: IETF, IANA, ICANN eta RIR deritzenak. The World Wide Web. Truke, bilaketa eta nabigazio tresnak. Web bidezko sarbidea.

12. gaia.–Paketeak eta bilbeak kommutatzeko teknologiak. Joerak. Sare lokalen interkonexioaren oinarrizko kontzeptuak. Sareak interkonektatzeko ekipamenduen ezaugarri nagusiak: hub, bridge, switch, router eta gateway. Bideratzea: funtsezko kontzeptuak. Barneko eta kanpoko bideratze protokoloak. RIP, OSPF, IS-IS protokoloak. BGP protokoloa.

13. gaia.–Satelite bidezko komunikazioak. Baliabide orbitalak eta espektralak. Datuak satelite bidez transmititzea. Hainbat sarbidetako teknikak. Kalitatea eta eskuragarritasuna. Banakako eta taldekako harrera sistemak. Posizionamendu sistemak. GPS, GLONASS, Galileo, BeiDou eta IRNSS. Satelite bidezko irrati-difusioa. Satelite bidezko telebista digitaleko sistemak.

14. gaia.–Telefonia korporatiboko zerbitzuak. Telefonoguneak, terminalak, teknologiak, azpiegiturak eta ekipamendua. Oinarrizko telefonia sarea (OTS) edo telefonia sare kommutatua (TSK). Telefonia sarearen ezaugarriak eta egiturak. Kommutazioa eta transmisioa. Erabiltzailea seinaleztatzea eta sarea seinaleztatzea. Oinarrizko telefono zerbitzua eta zerbitzu osagarriak. Bilakaera historikoa eta araudia. NGN zerbitzuak.

15. gaia.–Ahotsezko eta sare adimenduneko zerbitzu korporatiboak. Sare adimendun baten arkitektura. Osagai nagusiak. Zerbitzuak eta funtzionalitateak. Call-Center edo bezeroen arretarako zentroak, IVRa eta CTI integrazioa: osagaiak eta funtzionaltasunak. ToIP. SIP, H.323, RTP, G.711 eta G.729 protokoloak.

16. gaia.–Informazio geografikoko sistemak (GIS). Oinarrizko kontzeptuak. Georreferentziazioa. Informazioaren egitura: geruzak eta datu ereduak. Estandarrak. Aplikazioak. Soluzio jabeak eta kode askekoak.

17. gaia.–Datu korporatiboen zerbitzuak. Intranetak, estranetak eta sare pribatu birtualak. IParen gaineko komunikazio zerbitzuak. Oinarrizko ezaugarriak, QoS eskakizunak, aplikazioak eta joerak. Audioa eta bideoa kodetzeko protokoloak. Pakete sareei buruzko multimedia zerbitzuak. Sare pribatu birtualak diseinatzea, kudeatzea eta ustiatzea.

18. gaia.–Ahots eta datu komunikazio mugikorren zerbitzuak: ezaugarri orokorrak eta operadoreek eskainitako zerbitzuak. Ahots eta datu sare zelular mugikor baten azpisistemak. TMA sistemak. Estandarrak eta teknologiak. GSM, GPRS, EDGE, UMTS, HSPA, LTE, 3G, 4G eta 5G. M2M komunikazioak.

19. gaia.–Telekomunikazio digitalen oinarriak. Informazioaren teoria. Informazioaren zenbatespena. Kanalaren gaitasuna. Datuen kodifikazioa eta konpresioa. Erroreak hautematea eta zuzentzea. Ilaren teoria. Trafiko ereduak. Sareak dimentsionatzea.

20. gaia.–Komunikazio seinaleak eta sistemak. Transmisioa oinarri bandan. Seinale modulazioko metodoak eta motak. Modulazio analogiko eta digitalak. Multiplexazio metodoak. Hierarkia digital presiokronoa (PDH) eta sinkronoa (SDH).

21. gaia.–Segurtasuna sare korporatiboetan. Sare pribatu birtualak. Tunelizazioa. Protokoloak: SSL, IPSec eta GRE. L2VPN eta L3VPN. VPLS eta EVPN.

22. gaia.–Telekomunikazio Zentroak (TZ): diseinua eta ustiapena. Azpiegitura fisikoak: etxolak, dorreak, hargune elektrikoak, elikadura sistema osagarriak, hozte sistema eta segurtasuna. Urruneko ikuskapen sistemak.

23. gaia.–Irrati-difusio soinuduna: irrati-difusio soinuduna uhin ertainetan, irrati-difusio soinuduna maiztasun modulatuan eta irrati-difusio soinudun digitala. Seinalearen normalizazioa eta ezaugarriak. Eutsitako zerbitzu motak. Irratiko zentro igorleak: teknologia eta ekipamendua.

24. gaia.–Telebista sistemak. Telebista seinaleen ezaugarriak. Kolorimetria. PAL, NTSC eta SECAM sistemak. Telebista analogikoko sistemek jasaten dituzten zerbitzu motak. Telebista seinalearen digitalizazioa. Bideo seinalearen eta audio seinalearen kodetze eta konpresioestandarrak.

25. gaia.–Lurreko telebista digitalaren zerbitzua (LTD). Oinarrizko ezaugarriak. Lurreko hedapen digitalerako DVB estandarrak. Telebista digitaleko transmisio sistemak eta lehen mailako banaketa. Jasandako zerbitzuak. Zerbitzu interaktiboak. APIak eta aplikazio interaktiboak. Telebista digitaleko zentro igorleak: teknologia eta ekipamendua. Telebista digitalaren estaldura hedatzea: berrigorgailuak eta teledistribuzioak.

26. gaia.–Irratibilaketarako sistemak. Arkitektura eta diseinua. Ekipamendua, terminalak eta estaldura.

27. gaia.–Erabiltzaileen irrati-komunikazioko sistemak talde itxian. Trunking sistemak. Arkitektura eta diseinua. Teknologiak, funtzionaltasunak, ekipamenduak eta estandarrak: TETRA, Tetrapol, P25, DMR. TETRA over LTE.

28. gaia.–Trunking Digital irrati-telefoniako sare (RRTD) bati lotutako zerbitzuak: ahots eta datu komunikazioak, kokapena eta floten kontrola. Sareko estaldura hedatzeko unitate mugikorrak. LTE sistemekin integratzea. Multimedia zerbitzu berriak. PPDR sareak.

29. gaia.–Azpiegiturak eta sareak GPS diferentzialerako (RTK-VRS). Arkitektura eta diseinua. Teknologia, ekipamendua eta funtzionalitateak.

30. gaia.–Komunikazioak larrialdietan arreta emateko 112 zentroetan. Misio kritikoko sistemak. Prestasuna, operadoreekiko konexioen beharrak, azpiegiturak, ahots eta datu sareak. Azpisistemak eta interkonexioa PSTN, PABX eta RRTDrekin.

31. gaia.–Ikus-entzunezko komunikazio sistemak. Bideokonferentziak: arkitekturak, teknologiak, estandarrak eta merkatu joerak. Ikustaldi judizialetako ikus-entzunezko grabazioetarako bideokonferentzia sistemak. Streaminga. Komunikazio bateratuak.

32. gaia.–Bideozaintzako komunikazio sistemak eta eraikinetako alarmen kudeaketa. Teknologiak, estandarrak eta ekipamendua. CCTV over IP.

33. gaia.–Teleasistentziarako sistemak. Arkitektura, ekipamendua eta terminalak. Oinarrizko telelaguntza eta telelaguntza aurreratua.

34. gaia.–Datuak prozesatzeko zentroak (CPD): tipologiak, diseinua eta kudeaketa. Prestasun mailak. Azpiegitura fisikoak: elikadura sistemak, hoztea eta segurtasuna. Prestasun handia. Joera berriak. Ingurumen inpaktua hobetzea. Sareko arkitekturak CPDetan. Arkitektura 3 geruzatan eta Spine-Leaf arkitektura. Sareko topologiak hodei hibridoen eta hainbat hodeiren ezarpenean.

35. gaia.–Azpiegitura zerbitzaria. Zerbitzari motak: Rack, Torre, Chasis/Blades eta Hiperkonbergenteak. Birtualizazioa. Birtualizazio motak.

36. gaia.–Mezularitza elektronikoko sistemak. Informazioa trukatzeko estandarrak: MIME eta XML. Protokoloak: SMTP, POP eta IMAP. Segurtasuna eta bezeroaren erremintak.

37. gaia.–Datuak biltegiratzeko sistemak. Fitxategiak, blokeak eta objektuak biltegiratzea. Urruneko biltegiratzea: arkitektura, osagaiak, protokoloak eta interfazeak (DAS, NAS, SAN). Biltegiratzearen erreplikatze sistemak. Biltegiratze sareak.

38. gaia.–Sare korporatibo baten oinarrizko zerbitzuak: DHCP eta DNS. LDAP protokoloa. Direktorio sistemak eta identitateak kudeatzekoak. Single Sign On. Autentifikazio sistemak. RADIUS. Identifikazio biometrikoko sistemak. Faktore bikoitzeko sistemak. BYOD.

39. gaia.–Sistemen monitorizazioa eta kudeaketa eta telekomunikazio sareak. Sarea eta zerbitzariak kudeatzeko sistemak. Gertaerak kudeatzeko sistemak. SNMP protokoloa. TMN eta FCAPS ereduak. Zerbitzu mailako akordioak (SLA).

40. gaia.–Perimetroko segurtasuna. Suebakiak: motak eta teknologiak. Egoerak aztertzen dituzten suebakiak. Aplikazioen suebakiak (NGFW). Web aplikazioen suebakiak (WAF). Suebakiak IDS eta IPS datu baseetan. Web iragazpenerako sistemak.

41. gaia.–Kriptografia. Kriptografia zerbitzuak, teknikak eta mekanismoak. Klabe pribatuko eta publikoko azpiegiturak. Ziurtagiri elektronikoak eta sinadura elektronikoa. Autentifikazio protokoloak. Nortasuna kudeatzea. RBAC. Ziurtapen elektronikoko zerbitzuak. Blockchain.

42. gaia.–Proiektu baten kudeaketaren kontzeptu esparrua: zehaztapena eta proiektu baten ezaugarriak. Proiektu baten bizi zikloa. Integrazioa. Norainokoa. Proiektuaren denbora. Proiektuaren kostua. Proiektuaren kalitatea. Giza baliabideak. Komunikazioak. Arriskuak. Eskuratzeak.

43. gaia.–Informazioaren teknologien alorreko zerbitzuak eta azpiegiturak kudeatzea: lan esparruak eta jardunbide egokiak. ITIL. COBIT. CMMI. Kalitatea eta kudeaketa IKT zerbitzuetan.

44. gaia.–Europako proiektuak kudeatzea. Europako proiektuen sailkapena. Europako finantzaketa esparrua. Europako proiektuen bizi zikloa. Prozesu nagusiak eta beren arteko lotura. Lege inplikazioak eta auditoretzak.

45. gaia.–Nafarroako Gobernuaren egoera teknologikoa. Estandar teknologikoak eta plataformak. Erreferentziako arkitekturak.

46. gaia.–Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailea. Ardatz estrategikoak, printzipioak eta helburuak. Banda zabaleko estaldura landa eremura hedatzea.

47. gaia.–Nafarroako Industria Plana.

48. gaia.–Industria 4.0 sustatzeko estatuko eta eskualdeko programak.

49. gaia.–Industria 4.0 enpresa estrategia.

50. gaia.–Cloud eta zibersegurtasun sistemen 4.0 industria teknologiak.

51. gaia.–4.0 industria teknologiak, balio katean informazioa jasotzeko: Gauzen Internet (IoT), sistema ziberfisikoak, sentsorizazioa, 4.0 logistika.

52. gaia.–4.0 industria teknologiak, balio katean informazioa balorizatzeko: Big Data eta Data Analytics, simulazioa, adimen artifiziala.

53. gaia.–4.0 industria teknologiak balio katean prozesuak hobetzeko: automatizazio aurreratua, robotika, robotak/gizakiak integratzea, fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, errealitate birtuala eta errealitate areagotua.

54. gaia.–Industria digitalizatzeko araudia. UNE 0060 eta UNE 0061.

55. gaia.–Telelana administrazio publikoan: beharrezko betekizunak eta tresnak. Urruneko sarbidea eta lankidetzarako plataformak. Segurtasuna telelanean.

56. gaia.–Software bidez definitutako sareak (SDN): funtsezko printzipioak. Openflow. NFV ekipamendua. SDN-WAN.

57. gaia.–DevOps: funtsezko printzipioak. DevOps kultura ezartzea. Antolaketaren, taldeen eta rolen eredua. Laneko beste framework batzuekin integratzea (IT zerbitzuen kudeaketa eta metodologia arinak). Prozesuak automatizatzea: entregatze jarraitua. Tresnak.

58. gaia.–Negozioaren jarraitutasuna kudeatzeko sistemak: ISO 22301. Auditoriak eta arriskuen kudeaketa.

59. gaia.–Hiri eta lurralde adimendunak. Gauzen Internet (IoT). LoRaWAN.

60. gaia.–Segurtasun gorabeheren kudeaketa. CERT: Computer Emergency Response Team. CCN-CERT.

61. gaia.–Cloud Computing. Oinarrizko printzipioak. Hodeiko zerbitzuak: IaaS, PaaS, eta SaaS. Hodei pribatuak, publikoak eta hibridoak.

62. gaia.–Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistemak. ISO27000. Segurtasun Nazionaleko Eskema (ENS). Azpiegitura Kritikoen Babesa. NIS zuzentaraua.

63. gaia.–Informazio sistemak. Informazio sistemen tipologiak eta bilakaera. Sistema irekiak eta iturri irekiko softwarea. Sistema irekien kontzeptu elementuak eta arkitektura. Estandarrak. Elkarreragingarritasuna, eskalagarritasuna eta eramangarritasuna. Sistema irekiekin loturiko erakundeak. GNU iturri irekiko software proiektua. Iturri irekiko software lizentzien motak.

II. ERANSKINA

Telekomunikazioetako ingeniarien lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

UDALERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

9801

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

ENPRESA POLITIKAREN, NAZIOARTEKO PROIEKZIOAREN ETA LANAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

10677

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

9838

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

Sarriguren

Mistoa

Funtzionarioa

3753

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

Sarriguren

Mistoa

Funtzionarioa

5840

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

Sarriguren

Mistoa

Funtzionarioa

Iragarkiaren kodea: F2104185