Iragarkia
8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
143E/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, onesten dituena Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, “Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea” M06.02 neurrirako laguntzen 2021eko deialdia eta oinarri arautzaileak.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan. Bestalde, lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.
Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duenak, 19.1.a).ii) artikuluan, nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzeko laguntza ezartzen du.
2014ko urriaren 30ean, Batzordeak eta Espainiak 2014-2020 Elkartzeko Akordioa sinatu zuten, Europar Batasunaren EIE funtsak erabiltzeari buruz. Gero, 2015eko otsailaren 13an, onetsi zen Espainiako 2014-2020 Landa Garapeneko Esparru Nazionala, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak egina.
Batzordearen azaroaren 18ko 8143 (2015)C Exekuzio Erabakiaren bidez, Europar Batasunaren erakundeek Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programa onetsi zuten. Bertan sartu da M06.02 neurria (nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea landa eremuetan).
M06.02 neurriaren (nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea landa eremuetan) xedea da lan aukera berriak bultzatzea landa lurraldearen ekonomia eta gizartea dinamizatzeko, landa eremuen despopulatzea saihestuz. Horretarako, lehiakortasuna sustatzen da nekazaritzako sektorean, nekazaritzaz bestelako jardueretara dibertsifikatuz.
Nafarroan ugari dira nekazaritzako familia ustiategiak, egitura txikikoak, eta, horren ondorioz, merkatuen bilakaerak eta arau berrien eskakizunek eragin handia dute haietan. Ildo horretatik, negozio-linea berrien bilaketa erraztu behar da, nekazaritzako jarduera osatzeko, urtarokotasuna murriztuz eta sektorearen independentzia handituz.
Aldi berean, enpresa txikiak landa ekonomiaren bizkarrezurraren parte dira. Enpresen sorkuntza kalitateko enplegua sustatzera eta landa eremuetan nekazaritzaz bestelako sektoreak garatzera bideratu behar da, tokiko sektorearteko loturak bultzatuz. Beraz, enpresen sorkuntzari laguntza eman behar zaio, betiere enpresa plan bat behar bezala gauzatzen bada.
Beraz, neurri honen esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren –LGENF– bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa) izanen da, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:
–Batzordearen martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.
–Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.
–Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, landa garapeneko neurriak eta baldintzazkotasuna. Eta Batzordearen uztailaren 10eko 2017/1242 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 809/2014 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.
–Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, zeinak osatu baitzuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak.
Neurri honi, orobat, aplikatuko zaizkio Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa) (L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).
Ebazpen honen aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32 artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz, eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzaturiko gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri zituen urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean, “Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea landa eremuetan” M06.02 neurriaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinetik IV.era artekoetan jaso dira.
2. M06.02 neurrirako laguntzen 2021eko deialdia onestea (“Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea landa eremuetan”).
3. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Baimentzea 372.757,00 euroko gastua 2022ko ekitaldian, eta 372.757,00 eurokoa 2023ko ekitaldian, 2020ko ekitaldiko Nafarroako Gobernuaren gastuen aurrekontuko partida honen partida baliokideen kontura: 720007 72320 7709 414200 “LGP LGENF 2014-2020. Nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea landa eremuetan”, ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 2022an eta 2023an, baldin eta ekitaldi horietan kreditu egokia eta nahikoa badago.
5. Dirulaguntzen oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).
6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2020ko azaroaren 19an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.
I. ERANSKINA
Oinarri arautzaileak, Nafarroako Landa Garapeneko
2014-2020 Programaren barnean,
“Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak s
ortzea landa eremuetan” izeneko
M06.02 neurrirako laguntzak emateko
1. oinarria. Xedea.
1. Oinarri hauen xedea da laguntza hauek arautzea: Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barreneko “Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzea” M06.02 neurrirako laguntzak. Betiere, honako hauen esparruan arautuko da laguntza: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 19.1.a).ii) artikulua eta Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua (erregelamenduaren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko modua arautzea). (L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).
2. M06.02 neurriaren (nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea landa eremuetan) xedea da lan aukera berriak bultzatzea landa lurraldearen ekonomia eta gizartea dinamizatzeko, landa eremuen despopulatzea saihestuz. Horretarako, nekazaritzako ustiategien dibertsifikazioa sustatzen da, nekazaritzaz bestelako jarduerak egiten dituzten eta enplegua sortu eta mantentzen duten enpresak sortuz.
2. oinarria. Lurralde-eremua.
1. Nafarroako landa eremuetan sortutako enpresei aplikatzen ahal zaie laguntza. Ondorio horietarako, landa eremutzat joko dira Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan ezarritakoak, hau da, DEGURBA sailkapenak landa eremutzat eta dentsitate ertaineko eremutzat jotzen dituenak.
2. Horrenbestez, ez dira dirulaguntza honen xedea hiri eremu zabaltzat kalifikatutako eremuetan sortutako enpresak. Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan ezarritakoaren arabera, Iruñeko udalerria da hiri eremu zabal bakarra.
3. III. eranskinean jasotzen dira Nafarroako landa eremuko udalerriak, beraien ezaugarri sozio-demografikoekin eta naturako edo ingurumeneko ezaugarriekin batera.
3. oinarria. Aurreikusitako jarduera motak.
1. Dirulaguntza jasotzeko, nekazaritzaz bestelako ekoizte-jarduerak garatzen dituzten enpresak sortu behar dira, hau da, salduko diren edo merkaturatzen ahal diren ondasun eta/edo zerbitzu pribatuak, edo titulartasun pribatuko ondasunen balioa handitzen dutenak. Horrez gain, berezko entitatea eta izaera finalista izan behar dute, eta enplegua sortu edo mantendu behar dute.
2. Dibertsifikazio jarduerek arlo hauetako batekoak izan behar dute:
a) Ingeniaritzako, arkitekturako, aholkularitzako edo albaitaritzako zerbitzu profesionalak, teknikoak edo bestelakoak.
b) Informazioaren teknologiei, informatikari edo bestelakoei lotutako jarduerak.
c) Jarduera artistikoak eta/edo artisautzakoak garatzea.
d) Gizarte zerbitzuak ematea.
e) Nekazaritzaz bestelako jardueretarako lantegiak, industriak, lokalak edo instalazioak ezartzea.
f) Produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, ondoriozko produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen ez bada.
g) Edozein sektore ekonomikotarako zerbitzuak ematea, nekazaritza eta basogintza barne, edo landa eremuko populaziorako zerbitzuak.
h) Nekazaritza-turismoko, landa turismoko, aisialdiko edo ostalaritzako jarduerak, jolas edo kirol jarduerak, edo lurralde garapen ekonomikoari lotutakoak.
4. oinarria. Laguntzen xede diren pertsonak.
Pertsona fisiko hauek izan daitezke laguntzen onuradun:
a) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazari profesionalak.
b) Aurreko atalean sartutako pertsonen lehen graduko ahaideak.
5. oinarria. Laguntzak jasotzeko baldintzak.
1. Laguntzen araubide honetan sartzeko, eskatzaileek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:
a) 18 urte beteta izatea eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean.
b) Nekazari profesional titularra izatea, edo Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten bazkidea, edo pertsona horren lehen graduko ahaidea.
Nekazari gazteak nekazari profesionaltzat hartzeko, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntza emateko ebazpena izan behar dute eta/edo 40 urte edo gutxiago izan eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari gisa inskribaturik egon.
Ustiategia mikroenpresa edo enpresa txikia izan behar da, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
c) Laguntzaren aurreko deialdietako onuraduna ez izatea.
d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.
2. Gainera, enpresa sortzeko prozesuan honako betebehar hauek bete beharko dira:
a) Jarduera egitea Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programak landa eremutzat jotzen dituen udalerrietako batean.
b) Hala badagokio, Nafarroako Gobernuaren adostasuna izatea proiektuak ukitzen dituen eremuei dagokienez. Honelako jarduerei lotutako proiektuen kasuan:
–Turismoa, ostatu zerbitzuak, aisialdia, jolasaldia eta antzekoak: Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aldeko txostena.
–Landa eta kultur ondarea, eta antzekoak: Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren aldeko txostena.
–Proiektuaren motagatik behar den beste edozein txosten.
Hala bada, ingurumen inpaktuaren balorazioa egin behar da, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen arabera, ingurumenean ondorio kaltegarriak baditu.
Nolanahi ere, unitate arduradunek erabakitzen dituzten neurri zuzentzaileak aplikatuko dira, halakorik bada.
c) Enpresa plana aurkeztea, 6. oinarriaren arabera.
3. Eskatzaileak enpresa-plana enpresa bateko titularkide edo bazkide gisa proposatzen duenean, konpromisoak eta baldintzak titular bakar gisa ezartzen denean eskatzen direnen parekoak izango dira.
6. oinarria. Enpresa plana.
1. Eskatzaileak, laguntza eskaerarekin batera, jarduera berrirako enpresa plana aurkeztu behar du, jarduera identifikatu, deskribatu eta aztertzeko, bere bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa frogatzeko, eta enpresa sortzeko behar diren prozedura eta estrategia guztiak garatzeko.
2. Enpresa plana egiteko, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan laguntza hauen fitxan dagoen eredua erabili behar da.
7. oinarria. Konpromisoak eta betebeharrak.
1. Oro har, onuradunek konpromiso hauek hartzen dituzte:
a) Enpresa plana gauzatzea aplikatzen ahal zaizkion Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko arauekin bat, batez ere, honako arlo hauen gaineko arauei jarraikiz: bateraezintasuna, estatuko laguntzak, publizitatea, ingurumenaren babesa eta aukera-berdintasuna.
b) Enpresa plana laguntza ematen denetik hurrengo bederatzi hilabetean hastea.
c) Enpresa plana gauzatzea dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den epean, deusetan galarazi gabe bidezko arrazoiak daudenean onartzen ahal diren luzapenak.
d) Pertsona edo entitate ekintzaileen erregistroan inskribatzea, abuztuaren 11ko 98/2017 Foru Aginduaren arabera. Foru agindu horren bidez, pertsona edo entitate ekintzaileen erregistroa arautzen da.
e) Bidezkoa denean, dirulaguntzaren kobrantza erregistratzea kontabilitatean edo erregistro liburuan, Europar Batasunaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza adierazita, testu hau aipatuz: 2014-2020 LGP (LGENF-NG).
f) Xede berarekin eskatu edo jasotzen dituen bestelako dirulaguntzen berri ematea.
g) Laguntza-eskaera aurkezten den unean, azken hiru zergaldietan jasotako dirulaguntzen berri ematea, de minimis araubidea bete den egiaztatzeko. Dirulaguntzak onartu aurretik, egiaztatuko da ea eskatzaileari onartutako de minimis laguntza guztiek ez duten gainditzen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluak ezarritako muga.
h) Familia unitateko kideek jarduera bera edo antzeko bat hasi ez izana deialdi hau argitaratu baino lehen.
i) Bost urtez mantentzea laguntzaren xedeko jarduera, dirulaguntzaren ordainketa jasotzen den egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
j) Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENFek emandako laguntzaren berri ematea, 21. oinarrian ezarritako errekerimenduak betez.
k) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari komunikatzea neurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.
l) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Honako hauek egin ditzakete egiaztapen lan horiek: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzak ordaintzen dituen erakundeak, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Plana kudeatzeko agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio-organoek.
2. Enpresa plana gauzatzeari dagokionez, onuradunek konpromisoa hartzen dute enpresa plana 6. eta 15. oinarrietan ezarritakoaren arabera gauzatzeko.
8. oinarria. Laguntzaren zenbatekoa.
1. Laguntza prima bakarrekoa da, eta bi ordainketa berdinetan pagatzen da. Enpresa plana hasi ondoren egin daiteke lehenbiziko ordainketa, eta enpresa plana behar bezala gauzatu ondoren egin daiteke bigarrena.
2. Laguntza 37.275,70 eurokoa izanen da.
3. LGENFen parte-hartzea guztirako laguntzaren %31koa izanen da.
9. oinarria. Dirulaguntzak emateko modua eta aukeratzeko irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen da laguntza hau, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.
2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuko dira (gehienez ere 75 puntu lortzen ahalko dira): |
HAUTATZEKO IRIZPIDEAK, M06.02 NEURRIA | BAREMAZIOA | ||
TITULUA | DESKRIBAPENA | GEHIENEKO PUNTUAZIOA | KALKULUA EDO GRADUAZIOA |
Eskatzailearen izaera | 25 | ||
Generoa | Emakumea. | 5 | Emakumea: 5 puntu |
Gaztetasuna | Gaztea (40 urtekoa edo gazteagoa). | 5 | Gaztea: 5 puntu |
Desgaitasuna | Desgaitasuna duen pertsona (abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren arabera). | 5 | Desgaitasuna duen pertsona: 5 puntu |
Nekazaritzako ustiategi mota | Lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea. | 2 | Ustiategi lehenetsia: 2 puntu |
Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea (baldin Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan “teknika eta ekonomia arloko orientabidea” abeltzaintzakoa edo mistoa –abeltzaintza barne– bada). | 2 | Abeltzaintzako ustiategia: 2 puntu | |
Nekazaritzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea, ustiategia Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean bada. | 1 | Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean inskribatutako ustiategia: 1 puntu | |
Prestakuntza | Sortu beharreko jardueraren gaien gaineko prestakuntza espezifikoa. | 5 | Bigarren Hezkuntzako ikasketak edo baliokideak sortu beharreko jardueraren arloan: 2 puntu. Goi mailako ikasketak, unibertsitatekoak edo baliokideak sortu beharreko jardueraren arloan: 5 puntu |
Sortuko den jardueraren kokalekua | 20 | ||
Udalerriaren ezaugarri sozio-demografikoak | Biztanle kopurua. | 2 | 2.000tik behera: 2 puntu 2.000tik 10.000ra bitarte: 1 puntu |
Biztanleriaren dentsitatea (biz./km²). | 2 | 20tik beherakoa: 2 puntu 20tik 200era bitarte: 1 puntu | |
2000-2013 aldiko biztanleria joera (2013ko biztanleria/2000ko biztanleria). | 2 | 0,95etik beherakoa: 2 puntu 0,95etik 1,50era bitarte: 1 puntu | |
Zahartze indizea (%). | 2 | 35etik gorakoa: 2 puntu 20tik 35era bitarte: 1 puntu | |
Langabezia tasa (%). | 1 | 10etik gorakoa: 1 puntu | |
Lanpostuak (kopurua/100 biz.). | 1 | 40tik beherakoa: 1 puntu | |
Udalerriaren ezaugarri naturalak edo ingurumenekoak | Natura 2000 Sarearen azalera (%). | 2 | 30,00etik gorakoa: 2 puntu 0,00 baino handiagoa, 30,00 arte: 1 puntu |
Nekazaritzako azalera erabilgarria (%). | 2 | 25,00 baino handiagoa: 2 puntu 0,00 baino handiagoa, 25,00 arte: 1 puntu | |
Bakartuta (minutuak). | 2 | 40 baino gehiago: 2 puntu 15etik 40ra bitarte: 1 puntu | |
Eremu mota. | 4 | Mendialdea (M): 4 puntu Naturak bereziki mugaturiko eskualdea, eskualde menditsua ez dena (NBME): 2 puntu | |
Kalitate izendapenei eta/edo sektoreko elkarteei atxikitzea | 15 | ||
Kalitate ziurtapenak | Nafarroako lurraldeko produktuen kalitate ziurtape bati gutxienez atxikitako eskatzailea (ekoizpen ekologikoa salbu), edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia dago atxikia. | 10 | Kalitate ziurtapena: 10 puntu |
Asoziazionismo maila | Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte espezifiko baten bazkidea da, gutxienez. | 5 | Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte espezifiko baten bazkidea da: 5 puntu |
INGURUMENEKO ALDERDIAK | 15 | ||
Eragile ekologikoa | Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (CPAEN-NNPEK) erregistroan inskribatutako eragilea, edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia dago inskribatuta | 8 | Eragile ekologikoa: 8 puntu |
Klima-aldaketa arintzea | %100ean berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzen duen jarduera, zerbitzu hori eskaintzen duen entitate merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo bere instalazio berriztagarri baten bidez. | 5 | Berriztagarriaren merkaturatzailearekiko kontratua eta/edo bere instalazio berriztagarria lanpostuan: 5 puntu |
Hondakinen murrizketa | Lehengai gisa azpiproduktuak erabiltzen dituen jarduera (Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeko definizioaren arabera). | 2 | Azpiproduktuen/Hondakinen erabilera: 2 puntu (1) |
(1) Irizpide hau erabiliko da baldin azpiproduktua (Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen definizioaren arabera) erabiltzen bada jarduera berrirako lehengai beharrezko gisa. |
3. Eskatzaileak adierazi beharko du, berariaz, zer hautapen irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzeko egunari dagokionez, eta bete beharreko konpromisotzat deskripzio-memorian aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta horrekin bat etorri beharko du.
4. Eskatzaileak eskatutako hautapen irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait modu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, baldin eta eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.
5. Laguntza hartu ahal izateko, gutxienez ere 23 puntu lortu beharko dira. Hortik beherako puntuazioa lortzen duten eskaerak ezetsi eginen dira.
6. Berdinketa gertatuz gero, ingurumen alderdietan puntuaziorik altuena duen eskaerak lehenetsiko da. Berdinketak badirau, eskatzailearen izaeran puntuazio altuena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Hala ere berdinketak badirau, sortu beharreko jardueraren kokalekuan puntuazio altuena duena lehenetsiko da. Azkenik, berdinketak jarraitzen badu, “Kalitate deiturei eta/edo sektoreko elkarteei atxikitzea” atalean puntuaziorik altuena duen eskaera lehenetsiko da. Berdinketa ez bada hausten, laguntza jaso dezakeen inbertsio bolumen handiena duten proiektuei emanen zaie lehentasuna.
7. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu kreditua ez bada nahikoa laguntza eskaera guztiei erantzuteko, aipatutako hurrenkerako azken eskatzaileak, aurrekontu zuzkidura badu eta eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa badagokio, emandako laguntza berretsi beharko du, edo horri uko egin, jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere. Berretsiz gero, pertsona onuradunak hartu gabe duen laguntzaren zatia jaso dezake, betiere laguntza jaso duten beste espediente batzuek gastu txikiagoak badituzte, organo emaileak emandako laguntza aldatu eta gero.
8. Ezetsi eginen dira aurrekontuan kreditu nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren gainerako eskaerak.
10. oinarria. Laguntza-eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da zenbatzen, eta argitalpen egunaren egun baliokidean bukatuko da. Baldin mugaegunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako hileko eguna bezalako hileko egunik, ulertuko da epea amaitzen dela hilabeteko azken egunean. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.
2. Eskaera eta dokumentazioa telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako ezarritako programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago, tramiteen katalogoan (www.navarra.es/eu/). Tramitea egiteko, eskatzailea egiaz bera dela egiaztatu behar da, bere ziurtagiri digitalaren bidez edo IFZ+PINa erabilita.
Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren entitate laguntzaileen bidez egin daiteke tramitazioa. Entitate horiek tramiteen katalogoaren fitxan agertzen dira.
3. Laguntza eskaera II. eranskinean adierazitako agiriekin batera aurkeztu behar da (dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira, eta jatorrizkoen kopia zehatzak izanen dira).
4. Laguntza eskaera bakarra aukez daiteke deialdiko eta pertsonako.
11. oinarria. Instrukzio organoa.
Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Landa Dibertsifikaziorako Atalari dagokio (Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari atxikia).
12. oinarria. Laguntza-eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.
1. Landa Dibertsifikaziorako Atalak laguntza-eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Akatsen bat baldin badago, laguntza eskatzaileari eskatuko zaio 10 eguneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio ezen zuzendu ezean eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Landa Dibertsifikaziorako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.
13. oinarria. Laguntza emateko ebazpena.
1. Eskaerak baliozkotu eta ebaluatu ondoren, haien lehentasun ordena ezarriko da 9. oinarrian ezarritako hautaketa irizpideen arabera.
Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, non jasoko baita onuradunek dirulaguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
2. Laguntzaren lehenbiziko ordainketa %50ekoa izanen da, eta bigarrenean gainerako %50ekoa ordainduko da, deialdian adierazitako ekitaldietako aurrekontuaren kargura.
3. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak dirulaguntzen gaineko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
Ebazpenean, gutxienez, datu hauek agertuko dira: laguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, jarduera berriaren sorkuntza gauzatzeko eta justifikatzeko epeak eta laguntza finantzatzeko funtsen jatorria. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, deialdiko aurrekontu-kreditu aski ez izatearen ondorioz ezetsitakoak.
14. oinarria. Dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoko aldaketak.
1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar da enpresa plana. Hala ere, aurkeztutako enpresa planaren aldaketa nabarmenak dakartzaten inguruabarrak gertatzen direnean, onuradunak horren berri eman behar du, aldaketak aplikatu baino lehen aldaketa eskaera bat aurkeztuz.
2. Aldaketa nabarmen horiek gauzatu ahal izateko, Landa Dibertsifikaziorako Atalaren baimena behar da. Aldaketa baimentzen ez bada, hasierako enpresa plana bete beharko da.
3. Aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetako bat duena:
a) Egin beharreko jarduera ekonomikoa aldatzea.
b) Enpresa planaren funtsezko baldintza tekniko edo ekonomikoak aldatzea.
c) Enpresa plana gauzatzeko epea luzatzea, betiere gainditu gabe ordainketa egiten den urteko irailaren 1a.
4. Aldaketa eskaerak pertsona onuradunak enpresa planean egin nahi dituen aldaketak azaldu behar ditu, laguntza eskaeran erabilitako zehaztasun maila berarekin, eta enpresa plan berriaren bideragarritasuna bermatu behar da. Aldaketa aplikatu baino lehen egin behar da eskaera.
5. Ez da inola ere baimenduko laguntzak lortzeko proiektuari emandako puntuazioa kentzea ekartzen duen aldaketarik.
6. Enpresa planaren aldaketa nabarmen bakarra onartuko da.
15. oinarria. Enpresa planaren epeak eta gauzatzeko baldintzak.
1. Enpresa planaren gauzatzea ebaluatzeko, enpresa planaren mugarri nagusiak eta oinarri honetan adierazitako baldintzak kontrolatuko dira, hala agiri bidez nola bertatik bertara.
2. Enpresa planaren gauzatzeak epe eta baldintza hauek bete behar ditu:
a) Laguntza emateko ebazpenaren egunaren ondoko bederatzi hilabetean, enpresa planaren hasiera justifikatu behar da. Lehenbiziko ordainketa egin baino lehen, baldintza hauek betetzen direla egiaztatu behar da:
i. Altan egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan, jarduerari dagokion epigrafean, eta egunean izatea zerga horren ordainketan.
ii. Altan egotea Langile Autonomoen Araubide Berezian eta ordainketa egina izatea.
iii. Inskribatuta egotea Pertsona eta Entitate Ekintzaileen Erregistroan.
iv. Tarteko gauzatzearen gaineko memoria aurkeztea: enpresa planaren uneko egoera azaltzen duen agiria. Hasierako enpresa planean izandako aldaketa guztiak bildu behar ditu, eta gauzatzearen frogagiriak erantsi, hala bada.
v. Bestelakoak, jardueraren eta enpresa planean adierazitakoaren arabera.
b) Azken ordainketa eginen den aurrekontu ekitaldiari dagokion urteko apirilaren 15a baino lehen, enpresa plana behar bezala gauzatu dela justifikatu behar da. Azken ordainketa egin baino lehen, baldintza hauek betetzen direla egiaztatu behar da:
i. Azken ekitaldian gutxienez 6.000 euroko urteko diru-sarrerak izatea sortutako jardueratik.
ii. Nekazaritzako ustiategiaren eta sortutako jardueraren arteko lanpostuen kopuru osoa ezin da hasierako egoerakoa baino txikiagoa izan.
iii. Egunean izatea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainketan, jarduerari dagokion epigrafean.
iv. Altan egotea Langile Autonomoen Araubide Berezian eta ordainketa egina izatea.
v. Inskribatuta egotea Pertsona eta Entitate Ekintzaileen Erregistroan.
vi. Amaierako gauzatze memoria aurkeztea: agiriak enpresa plana behar bezala gauzatu dela azalduko du, eta sortutako jardueraren uneko egoera, haren kudeaketa eta ingurunearekiko lotura deskribatuko ditu.
vii. Bestelakoak, jardueraren eta enpresa planean adierazitakoaren arabera.
3. Horren ondorioetarako, onuradunak ebaluazio horren unitate arduradunarekin kolaboratu beharko du, eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurreikusitako epeetan emanez eta jarduera gauzatzen den tokira egiten diren bisitetan lagunduz.
16. oinarria. Ordainketa eskaera.
1. Urte bakoitzari dagokion laguntza jasotzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu behar du, IV. eranskinean adierazitako agiriekin batera, epe hauetan:
a) Ordainketa partzialerako eskaera: epea 2022ko urtarrilaren 15ean amaituko da.
b) Azken ordainketarako eskaera: epea 2023ko apirilaren 15ean amaituko da.
2. Ordainketa eskaera aurkezten ez bada laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren datak baino lehen, ondorioztatuko da berariaz uko egiten diola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.
3. Landa Dibertsifikaziorako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.
17. oinarria. Bateragarritasuna beste laguntza batzuekin.
1. Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 59.8 artikuluaren arabera Europako funtsekin finantzatuta helburu bererako ematen den beste edozeinekin.
2. Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira gainerako dirulaguntzekin, salbu haien araudiak kontrakoa ezartzen badu. Aplikatzekoa izanen da minimis araubideko beste laguntza batzuen konkurrentziari buruz ezarritakoa; hortaz, laguntza gehienez ere 200.000,00 eurokoa izanen da hiru zerga ekitalditan, honako honekin bat: Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatua; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori.
3. Laguntza hauen onuradun direnek, ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko zinpeko aitorpenaren bidez, justifikatuko dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu duten edo ez, Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian edo Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan ezarritakoaren arabera. Beste laguntzarik jaso badute, dokumentu horretan idatziko dute zein entitatek eman eta/edo ordaindu zuen dirulaguntza, baita haren zenbatekoa ere.
18. oinarria. Ordainketaren ebazpena.
1. Landa Dibertsifikaziorako Atalak behar adina kontrol egiten ditu, egiaztatzeko onuradunak konpromisoak betetzen dituela eta enpresa plana egoki gauzatzen ari dela. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.
2. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori arrazoitua izan behar da, eta oinarriak egiaztatuak egonen dira. Laguntzaren onuradunak jaso behar dira bertan. Administrazio egintza hori pertsona onuradunari igorriko zaio, eta, bidezkoa bada, laguntzaren ordainketa haren banku-kontuan eginen da.
19. oinarria. Ez-betetzeen mailakatzea, murrizketak eta bazterketak.
1. Ezarritako konpromiso eta betebeharrak betetzen ez badira, laguntza egokitu edo osorik itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:
a) Jarduera berria gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.
b) Enpresa plana laguntza ematen denetik hurrengo bederatzi hilabetean hasten ez bada: %100.
c) Enpresa plana gauzatzen ez bada laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean edo onartzen diren luzapenen barrenean: %100.
d) Jarduera bertan behera uztea: %100.
e) Porrota: %100.
f) Kudeaketa agintaritzak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.
g) Jarraipenari eta ebaluazioari buruzko datuak ematen ez bazaizkio kudeaketa agintaritzari: %25.
h) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25. Ez-betetze hori errepikatzen bada: %50.
i) Hautapen irizpideekin lotutako konpromisoak ez betetzea: %25.
j) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.
2. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauetako bat gertatzen denean, ez da ondorioztatuko konpromisoak ez direla bete:
a) Onuraduna hiltzea.
b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.
c) Hondamendi natural larria.
d) Jardueraren eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.
e) Enpresa osoa edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi.
f) Lurraldean osasun alertaren egoera espezifikoa.
3. Onuradunak edo haren eskubidedunak ezinbesteko kasuen edo salbuespenezko inguruabarren idatzizko jakinarazpena egin beharko du, behar diren frogagiriak erantsita.
4. Espedientean dauden agirien bitartez egiaztatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta, bidezkoa bada, laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.
5. Espedientean dauden agirien bitartez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira, hala behar bada. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean dagoen arauditik datozenak.
6. Oinarri honen ataletako xedapenak aplikatuko dira, baita NBEFren zirkularretan landa garapenerako laguntzen murrizketak eta bazterketak aplikatzeko irizpideei buruz ezarrita dagoena ere.
20. oinarria. Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.
1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.
2. Arau-hausteak finkatzeko eta zehapenak ezartzeko prozedura Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren araberakoa izanen da.
21. oinarria. Publizitatea.
1. Oinarri arautzaile hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:
a) Informazio eta komunikazio jarduera guztietan.
b) Onuradunaren erabilera profesionalerako webgunean, baldin eta loturaren bat ezarri baldin badaiteke webgunearen xedearen eta eragiketari emandako laguntzaren artean.
Informazio hau agertuko da: jarduera berriaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: https://europa.eu/european-union/index_es. Ikurraren ondoan, Batasunaren eginkizunaren azalpena agertuko da, adierazpen honen bidez: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.
2. Oinarri arautzaile honen babesean ematen diren dirulaguntzak jendaurrean jarriko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluan xedatutakoarekin bat.
II. ERANSKINA
Laguntza eskaerarekin batera
aurkeztu beharreko dokumentazioa
Laguntza eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:
1. IFZ.
2. Familia liburua (baldin eta laguntza eskatzen duena nekazari profesional baten ahaidea bada).
3. Nekazaritzako ustiategiaren titularraren edo bazkideen baimena. *
4. Nekazaritzako ustiategiaren ETEren deklarazioa. *
5. Nekazaritzako ustiategiko lanpostuen gaineko deklarazioa. *
6. Enpresa plana. *
7. Jarduerak ukitzen dituen esparruetako erakunde eskudunen txostena.
8. De minimis adierazpena. *
9. Lan bizitzari buruzko txostena.
10. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera. *
11. “Prestakuntza” eta “asoziazionismo maila” irizpideetan eskatutako puntuen justifikazioa.
* Izartxoarekin markatutako agirietan, erabili beharko da Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen Katalogoan dagoen eredu normalizatua.
Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, sortu beharreko jardueraren eta aurkeztutako enpresa planaren arabera.
Pertsona eskatzaileren batek Landa Dibertsifikaziorako Atalari baimenik ematen ez badio eskaera-orrian adierazitako datuen artetik laguntza tramitatu eta ebazteko beharrezkoak direnak egiaztatzeko Nafarroako Gobernuko edo beste Administrazio Publiko batzuetako organoen bitartez, behar den dokumentazioa erantsi beharko du.
III. ERANSKINA Nafarroako landa eremuko udalerrien ezaugarriak |
UDAL. KOD. UDALERRIA | BIZTANLERIA 2013an (biztanleak) | BIZTANLERIAREN DENTSITATEA 2013an (biz./km²) | BIZTANLERIA JOERA 2000-2013 (2013ko biz./ 2000ko biz.) | ZAHARTZE ADIERAZLEA 2013 (%) | 2013ko LANGABEZIA TASA (%) | 2013KO LANPOSTUAK (kopurua/100 biz.) | NATURA 2000 SAREAREN AZALERA (%) | NEKAZARITZAKO AZALERA ERABILGARRIA (%) | BAKARTZEA (minutuak) | ESKUALDE MOTA (EM / NBME / arrunta) | |
ITURRIA: | Nafarroako Estatistika Institutua | Nafarroako Lurralde Estrategia | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua | Nafarroako Lurralde Estrategia | Nafarroako Landa Garapeneko Programa 2014-2020 (2018ko aldak.) | ||||||
31001 | Abaigar | 98 | 20 | 1,01 | 34,7 | 16,67 | 16 | 2,01 | 70,91 | 38 | Arrunta |
31002 | Abartzuza | 556 | 38 | 1,08 | 32,4 | 12,14 | 20 | 0,00 | 32,13 | 35 | NBME |
31003 | Abaurregaina | 136 | 7 | 0,81 | 45,6 | 5,45 | 19 | 24,45 | 38,52 | 52 | EM |
31004 | Abaurrepea | 38 | 3 | 0,81 | 50 | 3,57 | 18 | 16,23 | 35,37 | 50 | EM |
31005 | Aberin | 390 | 18 | 1,07 | 28,5 | 17,79 | 12 | 0,00 | 63,98 | 30 | NBME |
31006 | Ablitas | 2.632 | 34 | 1,13 | 27,2 | 27,22 | 16 | 39,64 | 66,27 | 14 | NBME |
31007 | Adios | 183 | 22 | 1,28 | 27,9 | 18,64 | 9 | 0,00 | 77,03 | 21 | NBME |
31008 | Aguilar Kodes | 100 | 5 | 0,95 | 55 | 20,00 | 22 | 12,32 | 29,32 | 62 | EM |
31009 | Oibar | 873 | 18 | 0,95 | 31,8 | 12,39 | 14 | 0,60 | 54,93 | 32 | Arrunta |
31010 | Altsasu | 7.711 | 288 | 1,08 | 23,2 | 27,77 | 30 | 0,00 | 23,27 | 35 | EM |
31011 | Allin | 851 | 20 | 1,03 | 31,5 | 22,08 | 15 | 23,86 | 34,84 | 39 | EM |
31012 | Allo | 1.029 | 28 | 0,99 | 35,7 | 20,67 | 49 | 4,14 | 77,08 | 36 | NBME |
31013 | Ameskoabarrena | 785 | 17 | 0,99 | 34,3 | 13,65 | 16 | 51,26 | 16,16 | 48 | EM |
31014 | Antzin | 376 | 43 | 1,25 | 26,1 | 20,27 | 24 | 10,16 | 50,80 | 39 | NBME |
31015 | Andosilla | 2.883 | 56 | 1,19 | 24 | 19,33 | 31 | 10,87 | 70,80 | 44 | NBME |
31016 | Antsoain | 10.976 | 5777 | 1,54 | 16,9 | 20,38 | 29 | 0,00 | 10,99 | 6 | NBME |
31017 | Anue | 460 | 7 | 1,1 | 27,2 | 14,52 | 18 | 31,16 | 18,11 | 17 | EM |
31018 | Añorbe | 556 | 23 | 1,25 | 24,1 | 10,65 | 23 | 0,00 | 60,94 | 21 | NBME |
31019 | Agoitz | 2.684 | 203 | 1,46 | 19,9 | 21,88 | 32 | 21,92 | 16,07 | 25 | EM |
31020 | Araitz | 552 | 14 | 0,9 | 31,3 | 10,47 | 22 | 30,13 | 25,79 | 39 | EM |
31021 | Aranaratxe | 82 | 16 | 0,86 | 34,1 | 6,45 | 21 | 63,20 | 24,26 | 58 | EM |
31022 | Arantza | 634 | 21 | 0,97 | 31,4 | 8,00 | 15 | 0,33 | 15,41 | 56 | EM |
31023 | Aranguren | 8.579 | 212 | 2,29 | 10,5 | 15,06 | 97 | 0,00 | 53,85 | 8 | NBME |
31024 | Arano | 120 | 9 | 0,79 | 28,3 | 33,33 | 19 | 0,00 | 7,82 | 63 | EM |
31025 | Arakil | 959 | 18 | 1,08 | 28,3 | 18,81 | 28 | 32,27 | 37,76 | 20 | EM |
31026 | Aras | 183 | 10 | 0,8 | 40,4 | 7,14 | 11 | 0,00 | 30,06 | 62 | EM |
31027 | Arbizu | 1.099 | 77 | 1,18 | 23,5 | 16,23 | 39 | 57,90 | 24,53 | 29 | EM |
31028 | Artzibar | 276 | 2 | 0,9 | 27,9 | 29,09 | 15 | 40,81 | 8,95 | 44 | EM |
31029 | Los Arcos | 1.182 | 21 | 0,9 | 36,9 | 17,22 | 27 | 28,37 | 64,40 | 39 | NBME |
31030 | Arellano | 205 | 12 | 1,04 | 28,3 | 17,74 | 13 | 0,00 | 67,02 | 37 | NBME |
31031 | Areso | 271 | 23 | 0,92 | 30,6 | 9,78 | 33 | 0,00 | 22,21 | 33 | EM |
31032 | Arguedas | 2.335 | 35 | 1,03 | 29,4 | 20,10 | 33 | 46,18 | 50,57 | 13 | Arrunta |
31033 | Aria | 56 | 7 | 0,82 | 33,9 | 16,00 | 16 | 0,00 | 36,55 | 45 | EM |
31034 | Aribe | 47 | 11 | 0,78 | 40,4 | 8,00 | 43 | 9,91 | 13,43 | 43 | EM |
31035 | Armañantzas | 59 | 5 | 0,65 | 66,1 | 30,00 | 3 | 0,00 | 43,36 | 47 | NBME |
31036 | Arroitz | 1.084 | 20 | 0,92 | 34,7 | 19,67 | 16 | 0,00 | 74,36 | 38 | NBME |
31037 | Arruazu | 120 | 21 | 1,2 | 33,3 | 6,67 | 13 | 51,18 | 32,11 | 26 | EM |
31038 | Artaxoa | 1.721 | 26 | 1,03 | 28,9 | 15,42 | 24 | 0,00 | 64,89 | 31 | NBME |
31039 | Artazu | 116 | 19 | 1,47 | 27,6 | 17,39 | 8 | 0,00 | 51,25 | 19 | NBME |
31040 | Atetz | 238 | 9 | 1,15 | 31,9 | 14,91 | 17 | 0,00 | 37,79 | 27 | EM |
31041 | Aiegi | 2.133 | 222 | 2,13 | 15 | 19,93 | 19 | 0,00 | 31,00 | 31 | NBME |
31042 | Azagra | 3.840 | 116 | 1,09 | 23 | 15,12 | 40 | 0,00 | 68,79 | 32 | Arrunta |
31043 | Azuelo | 38 | 3 | 0,69 | 65,8 | 0,00 | 5 | 26,00 | 16,37 | 57 | EM |
31044 | Bakaiku | 331 | 28 | 0,92 | 36,3 | 14,17 | 28 | 19,39 | 19,23 | 30 | EM |
31045 | Barasoain | 681 | 49 | 1,54 | 21 | 17,65 | 88 | 0,00 | 73,81 | 21 | NBME |
31046 | Barbarin | 62 | 7 | 0,63 | 43,5 | 19,23 | 19 | 0,00 | 74,88 | 35 | NBME |
31047 | Bargota | 305 | 12 | 0,8 | 47,2 | 9,20 | 25 | 0,00 | 49,94 | 50 | EM |
31048 | Barillas | 202 | 67 | 1,01 | 33,2 | 17,65 | 14 | 0,00 | 86,78 | 15 | Arrunta |
31049 | Basaburua | 874 | 11 | 1,29 | 26,3 | 11,08 | 21 | 60,72 | 23,61 | 29 | EM |
31050 | Baztan | 7.974 | 21 | 1,05 | 27,8 | 10,54 | 25 | 43,98 | 26,06 | 41 | EM |
31051 | Beire | 312 | 14 | 1,01 | 34 | 17,92 | 20 | 0,00 | 78,90 | 37 | NBME |
31052 | Beraskoain | 126 | 21 | 1,22 | 15,1 | 15,38 | 23 | 0,00 | 22,73 | 24 | EM |
31053 | Berbintzana | 707 | 54 | 0,98 | 35,5 | 16,72 | 18 | 0,00 | 70,91 | 35 | Arrunta |
31054 | Bertizarana | 614 | 16 | 0,93 | 26,9 | 15,28 | 17 | 84,18 | 6,86 | 37 | EM |
31055 | Betelu | 339 | 49 | 0,97 | 26,3 | 8,61 | 57 | 16,89 | 24,75 | 35 | EM |
31056 | Biurrun-Olkotz | 229 | 14 | 1,27 | 26,2 | 9,52 | 45 | 0,00 | 62,95 | 18 | NBME |
31057 | Buñuel | 2.330 | 65 | 0,96 | 29,7 | 18,65 | 40 | 4,99 | 80,97 | 19 | Arrunta |
31058 | Auritz | 260 | 14 | 0,77 | 29,6 | 9,00 | 25 | 24,40 | 26,16 | 38 | EM |
31059 | Burgi | 231 | 4 | 0,98 | 39,4 | 4,11 | 26 | 36,14 | 3,42 | 57 | EM |
31060 | Burlata | 18.248 | 8295 | 1,08 | 21,7 | 20,16 | 18 | 0,00 | 14,42 | 0 | NBME |
31061 | El Busto | 72 | 10 | 0,7 | 43,1 | 11,11 | 13 | 0,00 | 75,78 | 44 | NBME |
31062 | Cabanillas | 1.483 | 42 | 0,99 | 27,4 | 15,93 | 21 | 45,15 | 62,00 | 9 | Arrunta |
31063 | Cabredo | 100 | 8 | 0,79 | 54 | 9,09 | 22 | 48,52 | 44,92 | 58 | EM |
31064 | Cadreita | 2.075 | 76 | 1,12 | 25,7 | 17,20 | 21 | 0,00 | 73,12 | 18 | Arrunta |
31065 | Caparroso | 2.834 | 35 | 1,22 | 25,9 | 19,01 | 26 | 25,16 | 60,60 | 29 | NBME |
31066 | Cárcar | 1.097 | 27 | 0,88 | 32,2 | 16,74 | 25 | 16,90 | 68,11 | 44 | Arrunta |
31067 | Zarrakaztelu | 2.541 | 26 | 0,97 | 27,1 | 19,96 | 22 | 4,29 | 69,24 | 45 | NBME |
31068 | Cascante | 3.970 | 63 | 1,08 | 27,9 | 27,36 | 21 | 0,33 | 75,39 | 12 | Arrunta |
31069 | Kaseda | 1.013 | 12 | 0,96 | 33 | 11,89 | 13 | 1,93 | 51,48 | 38 | NBME |
31070 | Castejón | 4.183 | 227 | 1,33 | 22,4 | 29,16 | 25 | 10,98 | 62,17 | 16 | Arrunta |
31071 | Gazteluberri | 16 | 1 | 0,73 | 100 | 0,00 | 17 | 80,79 | 7,79 | 55 | EM |
31072 | Cintruénigo | 7.776 | 208 | 1,37 | 20,8 | 30,99 | 21 | 0,00 | 73,59 | 19 | Arrunta |
31073 | Ziordia | 372 | 26 | 1,01 | 39,5 | 21,31 | 21 | 18,28 | 18,42 | 38 | EM |
31074 | Zirauki | 503 | 12 | 1,11 | 28,2 | 14,04 | 15 | 0,00 | 46,99 | 20 | NBME |
31075 | Ziritza | 124 | 34 | 1,93 | 15,3 | 34,00 | 7 | 0,00 | 48,78 | 21 | EM |
31076 | Zizur | 3.782 | 81 | 2,89 | 11,1 | 9,30 | 39 | 0,00 | 67,46 | 9 | NBME |
31077 | Corella | 7.878 | 97 | 1,16 | 23,1 | 29,12 | 29 | 0,00 | 78,11 | 19 | Arrunta |
31078 | Cortes | 3.240 | 88 | 0,98 | 26,7 | 23,08 | 23 | 2,50 | 86,81 | 19 | Arrunta |
31079 | Desoio | 87 | 6 | 0,6 | 55,2 | 26,09 | 12 | 0,00 | 34,99 | 51 | NBME |
31080 | Deikaztelu | 659 | 20 | 0,96 | 34,3 | 18,43 | 18 | 0,00 | 70,32 | 34 | NBME |
31081 | Donamaria | 437 | 18 | 1,13 | 22 | 13,83 | 19 | 86,89 | 19,01 | 42 | EM |
31082 | Etxalar | 829 | 18 | 1,05 | 28 | 14,68 | 22 | 0,65 | 14,79 | 53 | EM |
31083 | Etxarri | 74 | 34 | 1,45 | 16,2 | 9,68 | 12 | 0,00 | 59,55 | 21 | EM |
31084 | Etxarri Aranatz | 2.496 | 76 | 1,12 | 25,8 | 17,50 | 20 | 72,66 | 22,77 | 30 | EM |
31085 | Etxauri | 582 | 43 | 1,41 | 20,4 | 16,00 | 17 | 1,19 | 48,24 | 16 | NBME |
31086 | Eguesibar | 18.414 | 344 | 7,84 | 5,9 | 17,92 | 35 | 0,00 | 40,71 | 6 | NBME |
31087 | Elgorriaga | 225 | 58 | 1,09 | 22,2 | 19,54 | 27 | 0,00 | 16,62 | 41 | EM |
31088 | Noain (Elortzibar) | 7.808 | 162 | 1,99 | 12,9 | 19,23 | 74 | 0,00 | 51,85 | 10 | NBME |
31089 | Eneritz | 365 | 39 | 1,9 | 22,2 | 16,95 | 22 | 0,00 | 57,46 | 20 | NBME |
31090 | Eratsun | 159 | 6 | 0,88 | 35,2 | 17,91 | 28 | 23,48 | 3,41 | 48 | EM |
31091 | Ergoiena | 406 | 10 | 0,87 | 41,4 | 10,08 | 14 | 75,70 | 26,75 | 32 | EM |
31092 | Erro | 814 | 6 | 1,03 | 33,2 | 9,39 | 25 | 31,92 | 22,29 | 30 | EM |
31093 | Ezkaroze | 338 | 12 | 0,93 | 38,2 | 4,07 | 29 | 0,56 | 22,86 | 63 | EM |
31094 | Eslaba | 128 | 7 | 0,74 | 43,8 | 12,00 | 16 | 0,00 | 36,92 | 42 | EM |
31095 | Espartza Zaraitzu | 88 | 3 | 0,76 | 43,2 | 0,00 | 5 | 29,07 | 4,35 | 61 | EM |
31096 | Esprontzeda | 123 | 14 | 0,72 | 43,1 | 8,00 | 18 | 7,63 | 37,33 | 52 | EM |
31097 | Lizarra | 13.947 | 906 | 1,1 | 26,8 | 20,49 | 30 | 0,83 | 31,71 | 31 | NBME |
31098 | Esteribar | 2.428 | 17 | 1,6 | 17,3 | 11,69 | 26 | 12,40 | 12,56 | 14 | EM |
31099 | Etaiu | 76 | 6 | 0,79 | 42,1 | 5,71 | 33 | 0,00 | 48,41 | 38 | NBME |
31100 | Eulate | 319 | 31 | 0,86 | 36,1 | 19,01 | 26 | 54,93 | 29,19 | 55 | EM |
31101 | Ezkabarte | 1.781 | 52 | 1,48 | 16,5 | 15,56 | 52 | 0,00 | 34,48 | 7 | EM |
31102 | Ezkurra | 151 | 6 | 0,65 | 39,7 | 11,29 | 15 | 18,79 | 6,47 | 44 | EM |
31103 | Ezporogi | 44 | 1 | 0,7 | 47,7 | 14,29 | 61 | 0,00 | 11,21 | 40 | EM |
31104 | Faltzes | 2.501 | 22 | 0,97 | 32,6 | 16,89 | 23 | 32,12 | 60,48 | 35 | NBME |
31105 | Fitero | 2.123 | 49 | 1,08 | 32,5 | 28,93 | 20 | 0,00 | 30,14 | 24 | NBME |
31106 | Fontellas | 983 | 45 | 1,34 | 18,5 | 12,58 | 44 | 4,27 | 68,56 | 9 | Arrunta |
31107 | Funes | 2.494 | 47 | 1,14 | 22,6 | 15,05 | 29 | 6,60 | 67,96 | 32 | Arrunta |
31108 | Fustiñana | 2.574 | 38 | 1,12 | 27,5 | 21,47 | 32 | 82,71 | 51,43 | 12 | NBME |
31109 | Galar | 1.978 | 44 | 1,71 | 18,1 | 13,56 | 307 | 0,00 | 57,07 | 11 | NBME |
31110 | Galipentzu | 116 | 2 | 0,72 | 44,8 | 28,57 | 10 | 23,85 | 29,79 | 43 | EM |
31111 | Galoze | 104 | 2 | 0,85 | 38,5 | 8,00 | 24 | 60,63 | 7,95 | 55 | EM |
31112 | Garaioa | 99 | 5 | 0,76 | 47,5 | 7,14 | 22 | 0,12 | 19,98 | 46 | EM |
31113 | Garde | 166 | 4 | 0,83 | 34,3 | 15,79 | 18 | 79,29 | 3,50 | 67 | EM |
31114 | Garinoain | 514 | 50 | 1,44 | 19,3 | 19,07 | 12 | 0,00 | 69,49 | 21 | NBME |
31115 | Garralda | 187 | 9 | 0,89 | 33,7 | 8,33 | 35 | 0,63 | 35,26 | 41 | EM |
31116 | Genevilla | 76 | 9 | 0,65 | 50 | 6,67 | 12 | 43,58 | 48,22 | 55 | EM |
31117 | Goizueta | 763 | 8 | 0,84 | 29,8 | 22,84 | 19 | 39,87 | 4,49 | 56 | EM |
31118 | Goñi | 181 | 4 | 0,96 | 40,3 | 7,14 | 34 | 0,00 | 39,33 | 33 | EM |
31119 | Gorza | 50 | 2 | 0,67 | 54 | 25,00 | 0 | 36,67 | 5,48 | 57 | EM |
31120 | Gesalatz | 461 | 6 | 0,96 | 38,2 | 16,67 | 13 | 9,14 | 39,05 | 31 | EM |
31121 | Girgillao | 93 | 4 | 1,29 | 34,4 | 15,38 | 17 | 0,00 | 16,02 | 27 | EM |
31122 | Uharte | 6.781 | 1784 | 2,37 | 14,1 | 17,19 | 57 | 0,00 | 22,51 | 5 | Arrunta |
31123 | Uharte Arakil | 851 | 22 | 1,11 | 28 | 15,67 | 35 | 79,19 | 24,51 | 24 | EM |
31124 | Ibargoiti | 243 | 4 | 1,02 | 36,2 | 9,64 | 31 | 0,00 | 35,37 | 19 | EM |
31125 | Iguzkitza | 329 | 18 | 0,91 | 31,6 | 17,09 | 19 | 1,86 | 51,00 | 29 | NBME |
31126 | Imotz | 434 | 10 | 1,06 | 30,6 | 13,53 | 24 | 0,00 | 27,22 | 24 | EM |
31127 | Irañeta | 172 | 20 | 1,07 | 24,4 | 10,00 | 20 | 66,71 | 33,57 | 24 | EM |
31128 | Izaba | 488 | 3 | 0,93 | 34,8 | 5,11 | 27 | 57,24 | 15,91 | 72 | EM |
31129 | Ituren | 513 | 34 | 1,09 | 21,4 | 14,29 | 19 | 0,00 | 19,79 | 44 | EM |
31130 | Iturmendi | 390 | 39 | 1,03 | 30 | 11,04 | 12 | 17,49 | 23,41 | 32 | EM |
31131 | Itza | 1.131 | 22 | 1,55 | 18,7 | 11,76 | 46 | 0,00 | 44,44 | 17 | NBME |
31132 | Itzagaondoa | 183 | 3 | 1,06 | 31,7 | 19,70 | 13 | 17,82 | 43,42 | 24 | EM |
31133 | Itzaltzu | 52 | 7 | 1,08 | 38,5 | 9,09 | 22 | 21,38 | 25,48 | 67 | EM |
31134 | Jaurrieta | 214 | 7 | 0,84 | 41,1 | 7,46 | 18 | 2,75 | 36,73 | 58 | EM |
31135 | Xabier | 115 | 2 | 0,96 | 54,8 | 3,03 | 28 | 0,47 | 24,85 | 40 | EM |
31136 | Txulapain | 559 | 18 | 1,19 | 18,1 | 9,21 | 32 | 0,00 | 43,00 | 18 | EM |
31137 | Beintza-Labaien | 240 | 9 | 0,83 | 29,6 | 12,38 | 17 | 36,02 | 15,44 | 48 | EM |
31138 | Lakuntza | 1.277 | 116 | 1,31 | 21,1 | 17,35 | 53 | 61,06 | 24,84 | 28 | EM |
31139 | Lana | 187 | 4 | 0,87 | 35,8 | 14,29 | 19 | 83,75 | 18,32 | 52 | EM |
31140 | Lantz | 139 | 8 | 1,13 | 33,8 | 5,36 | 29 | 74,05 | 23,73 | 21 | EM |
31141 | Lapoblación | 147 | 8 | 0,75 | 41,5 | 12,20 | 39 | 31,06 | 52,89 | 66 | EM |
31142 | Larraga | 2.129 | 28 | 1,13 | 24,1 | 15,91 | 23 | 0,00 | 70,08 | 29 | NBME |
31143 | Larragoa | 111 | 11 | 0,71 | 51,4 | 11,11 | 22 | 54,41 | 30,49 | 57 | EM |
31144 | Larraun | 997 | 9 | 0,9 | 34,2 | 6,81 | 27 | 29,21 | 25,25 | 28 | EM |
31145 | Elizagorria | 202 | 12 | 0,89 | 36,1 | 13,11 | 25 | 0,00 | 52,11 | 43 | NBME |
31146 | Leatxe | 53 | 4 | 1,08 | 47,2 | 0,00 | 12 | 0,00 | 30,69 | 36 | EM |
31147 | Legarda | 118 | 14 | 1,47 | 32,2 | 6,67 | 29 | 0,00 | 39,29 | 13 | NBME |
31148 | Legaria | 111 | 22 | 0,92 | 33,3 | 12,24 | 40 | 4,33 | 84,57 | 40 | NBME |
31149 | Leitza | 2.889 | 50 | 0,98 | 26,4 | 12,42 | 33 | 0,00 | 17,14 | 35 | EM |
31150 | Leotz | 258 | 3 | 1 | 33,7 | 12,16 | 14 | 17,51 | 22,31 | 29 | EM |
31151 | Lerga | 72 | 3 | 0,86 | 55,6 | 4,35 | 12 | 0,00 | 24,68 | 39 | EM |
31152 | Lerin | 1.756 | 18 | 0,92 | 36,7 | 17,01 | 19 | 3,17 | 72,26 | 41 | NBME |
31153 | Lesaka | 2.784 | 50 | 1,04 | 27,3 | 15,07 | 59 | 0,93 | 12,88 | 54 | EM |
31154 | Lezaun | 261 | 14 | 0,94 | 33,3 | 11,11 | 19 | 0,43 | 39,06 | 39 | EM |
31155 | Ledea | 328 | 17 | 0,99 | 34,5 | 19,17 | 40 | 20,25 | 34,75 | 30 | NBME |
31156 | Lizoainibar-Arriasgoiti | 323 | 5 | 1,37 | 26 | 18,75 | 15 | 1,20 | 34,56 | 18 | EM |
31157 | Lodosa | 4.836 | 106 | 1,05 | 25,4 | 21,06 | 27 | 1,86 | 59,38 | 44 | Arrunta |
31158 | Longida | 321 | 4 | 1,08 | 26,5 | 13,60 | 18 | 32,82 | 29,82 | 25 | EM |
31159 | Irunberri | 1.379 | 24 | 0,96 | 31,7 | 9,85 | 33 | 47,45 | 30,74 | 29 | EM |
31160 | Lukin | 137 | 16 | 1,08 | 32,1 | 27,66 | 9 | 0,00 | 79,64 | 33 | NBME |
31161 | Mañeru | 431 | 33 | 1,19 | 26 | 16,06 | 17 | 0,00 | 50,12 | 19 | NBME |
31162 | Marañón | 53 | 8 | 0,74 | 37,7 | 13,64 | 31 | 55,15 | 22,27 | 60 | EM |
31163 | Martzilla | 2.813 | 130 | 1,09 | 24,6 | 22,77 | 33 | 10,84 | 65,94 | 25 | Arrunta |
31164 | Mélida | 723 | 28 | 0,89 | 37,9 | 17,13 | 68 | 10,15 | 73,62 | 37 | NBME |
31165 | Mendabia | 3.655 | 47 | 1,02 | 28,6 | 18,78 | 35 | 0,00 | 72,40 | 52 | Arrunta |
31166 | Mendaza | 320 | 10 | 0,87 | 36,9 | 15,74 | 14 | 13,81 | 38,82 | 46 | NBME |
31167 | Mendigorria | 1.095 | 28 | 1,22 | 27,2 | 14,57 | 15 | 0,00 | 72,88 | 21 | Arrunta |
31168 | Metauten | 290 | 13 | 0,97 | 39,7 | 16,67 | 17 | 10,21 | 59,93 | 36 | NBME |
31169 | Milagro | 3.393 | 119 | 1,31 | 22,9 | 19,25 | 44 | 8,29 | 61,42 | 26 | Arrunta |
31170 | Mirafuentes | 53 | 19 | 1,02 | 43,4 | 35,71 | 9 | 0,00 | 57,86 | 49 | EM |
31171 | Miranda Arga | 909 | 15 | 0,91 | 34,1 | 18,64 | 17 | 12,03 | 73,59 | 37 | NBME |
31172 | Elo | 483 | 21 | 1,67 | 18 | 14,78 | 14 | 0,00 | 38,40 | 17 | EM |
31173 | Monteagudo | 1.142 | 105 | 0,97 | 34,9 | 18,70 | 19 | 0,00 | 70,94 | 16 | Arrunta |
31174 | Morentin | 132 | 15 | 1,03 | 30,3 | 31,25 | 8 | 0,00 | 74,50 | 31 | NBME |
31175 | Mues | 90 | 6 | 0,86 | 48,9 | 15,63 | 15 | 0,00 | 52,05 | 44 | NBME |
31176 | Murchante | 3.745 | 279 | 1,22 | 22,3 | 22,70 | 21 | 0,64 | 63,98 | 10 | Arrunta |
31177 | Murieta | 354 | 80 | 1,29 | 28,5 | 15,04 | 82 | 5,09 | 54,98 | 36 | Arrunta |
31178 | Murillo el Cuende | 680 | 11 | 1,05 | 24 | 22,59 | 16 | 5,24 | 67,46 | 36 | Arrunta |
31179 | Murillo el Fruto | 670 | 20 | 0,89 | 35,1 | 20,58 | 23 | 4,02 | 56,20 | 49 | Arrunta |
31180 | Muruzabal | 277 | 44 | 1,11 | 31,8 | 13,73 | 20 | 0,00 | 77,51 | 17 | NBME |
31181 | Nabaskoze | 170 | 2 | 0,8 | 41,2 | 12,82 | 6 | 33,26 | 7,29 | 47 | EM |
31182 | Nazar | 45 | 7 | 0,8 | 37,8 | 16,67 | 20 | 45,66 | 49,14 | 49 | EM |
31183 | Obanos | 924 | 47 | 1,2 | 21,8 | 14,86 | 17 | 0,00 | 60,74 | 17 | NBME |
31184 | Oko | 66 | 19 | 0,78 | 37,9 | 28,00 | 33 | 0,00 | 90,80 | 39 | Arrunta |
31185 | Otsagabia | 604 | 5 | 0,89 | 41,4 | 7,49 | 18 | 73,43 | 21,91 | 64 | EM |
31186 | Odieta | 366 | 15 | 1,15 | 23,2 | 13,58 | 34 | 0,43 | 32,88 | 16 | EM |
31187 | Oiz | 144 | 18 | 1 | 24,3 | 15,79 | 16 | 51,23 | 25,50 | 43 | EM |
31188 | Olaibar | 280 | 18 | 1,64 | 22,1 | 15,65 | 36 | 0,00 | 23,73 | 11 | EM |
31189 | Olazti | 1.627 | 83 | 0,98 | 27 | 21,62 | 35 | 4,19 | 15,60 | 36 | EM |
31190 | Olexoa | 56 | 13 | 1,04 | 42,9 | 0,00 | 12 | 0,00 | 69,84 | 36 | NBME |
31191 | Erriberri | 3.875 | 46 | 1,24 | 25,2 | 18,08 | 26 | 0,00 | 78,85 | 31 | NBME |
31192 | Oloritz | 187 | 5 | 1,07 | 23,5 | 10,00 | 45 | 0,00 | 33,16 | 20 | EM |
31193 | Oltza Zendea | 1.802 | 44 | 1,31 | 20 | 12,50 | 231 | 0,00 | 56,53 | 12 | NBME |
31194 | Ollaran | 404 | 11 | 1,27 | 23,8 | 14,56 | 20 | 0,00 | 36,48 | 25 | EM |
31195 | Orbaizeta | 214 | 3 | 0,91 | 38,3 | 13,24 | 17 | 76,17 | 24,64 | 51 | EM |
31196 | Orbara | 41 | 5 | 0,71 | 53,7 | 0,00 | 5 | 3,03 | 34,25 | 48 | EM |
31197 | Orisoain | 95 | 13 | 0,96 | 29,5 | 16,67 | 17 | 0,00 | 49,93 | 24 | NBME |
31198 | Orontze | 49 | 4 | 0,86 | 22,4 | 4,55 | 24 | 1,08 | 12,34 | 62 | EM |
31199 | Orotz-Betelu | 165 | 7 | 0,75 | 53,3 | 13,33 | 10 | 12,41 | 6,56 | 46 | EM |
31200 | Oteitza | 950 | 20 | 1,06 | 28,7 | 17,48 | 17 | 0,00 | 79,72 | 31 | NBME |
31202 | Azkoien | 5.975 | 68 | 1,18 | 22 | 18,98 | 43 | 19,72 | 61,92 | 33 | Arrunta |
31203 | Petilla Aragoi | 32 | 1 | 0,74 | 40,6 | 44,44 | 0 | 0,00 | 9,29 | 55 | EM |
31204 | Piedramillera | 46 | 4 | 0,69 | 52,2 | 15,79 | 19 | 0,00 | 61,96 | 42 | NBME |
31205 | Pitillas | 535 | 13 | 0,94 | 37,9 | 17,79 | 14 | 10,41 | 60,25 | 38 | NBME |
31206 | Gares | 2.787 | 70 | 1,22 | 21,6 | 21,08 | 30 | 0,00 | 44,12 | 19 | Arrunta |
31207 | Puiu | 354 | 17 | 1,14 | 31,1 | 14,29 | 12 | 1,78 | 55,89 | 24 | NBME |
31208 | Ribaforada | 3.721 | 128 | 1,17 | 23,5 | 20,37 | 29 | 1,46 | 77,46 | 13 | Arrunta |
31209 | Erromantzatua | 181 | 2 | 1,08 | 32,6 | 13,79 | 19 | 66,67 | 19,47 | 38 | EM |
31210 | Erronkari | 241 | 6 | 0,68 | 38,2 | 6,41 | 31 | 31,31 | 7,80 | 67 | EM |
31211 | Orreaga | 26 | 2 | 0,84 | 38,5 | 0,00 | 39 | 55,63 | 9,74 | 41 | EM |
31212 | Zare | 170 | 13 | 0,71 | 47,1 | 5,80 | 33 | 0,00 | 65,04 | 35 | NBME |
31213 | Saldias | 114 | 13 | 0,75 | 36,8 | 19,67 | 25 | 39,64 | 16,33 | 43 | EM |
31214 | Jaitz | 119 | 8 | 1,04 | 25,2 | 5,77 | 15 | 0,00 | 34,52 | 25 | EM |
31215 | San Adrián | 6.225 | 296 | 1,17 | 21,1 | 20,30 | 45 | 0,00 | 59,64 | 37 | Arrunta |
31216 | Zangoza | 5.080 | 74 | 1,09 | 26,6 | 15,12 | 24 | 5,03 | 60,51 | 35 | Arrunta |
31217 | San Martin Unx | 431 | 9 | 0,92 | 43,2 | 17,61 | 22 | 0,21 | 33,43 | 33 | NBME |
31219 | Santsol | 111 | 8 | 0,9 | 37,8 | 26,32 | 5 | 0,00 | 58,23 | 45 | EM |
31220 | Santakara | 911 | 27 | 0,87 | 32,5 | 18,23 | 15 | 7,84 | 63,03 | 40 | NBME |
31221 | Doneztebe | 1.681 | 195 | 1,24 | 20,3 | 17,27 | 59 | 3,97 | 17,79 | 39 | EM |
31222 | Sartze | 66 | 3 | 0,86 | 34,8 | 9,09 | 19 | 51,68 | 5,14 | 59 | EM |
31223 | Sartaguda | 1.345 | 90 | 0,99 | 33,7 | 15,66 | 28 | 16,33 | 66,64 | 41 | Arrunta |
31224 | Sesma | 1.211 | 17 | 0,89 | 37,5 | 14,81 | 39 | 10,86 | 69,80 | 45 | NBME |
31225 | Sorlada | 67 | 10 | 1,29 | 43,3 | 43,75 | 18 | 0,00 | 58,81 | 44 | NBME |
31226 | Sunbilla | 627 | 61 | 0,91 | 30,5 | 14,60 | 22 | 7,44 | 28,27 | 43 | EM |
31227 | Tafalla | 11.201 | 114 | 1,09 | 25,7 | 16,57 | 37 | 0,27 | 63,65 | 28 | NBME |
31228 | Tebas-Muru Artederreta | 647 | 30 | 1,13 | 24,7 | 15,27 | 33 | 0,00 | 38,85 | 14 | NBME |
31229 | Tirapu | 58 | 10 | 0,9 | 34,5 | 17,65 | 14 | 0,00 | 73,31 | 21 | NBME |
31230 | Torralba del Río | 125 | 7 | 0,81 | 47,2 | 18,18 | 16 | 55,73 | 26,06 | 56 | EM |
31231 | Torres del Río | 147 | 11 | 0,81 | 42,9 | 20,59 | 13 | 0,00 | 53,63 | 46 | NBME |
31232 | Tutera | 35.369 | 164 | 1,27 | 21,6 | 23,93 | 37 | 17,95 | 60,67 | 0 | Arrunta |
31233 | Tulebras | 128 | 34 | 1,18 | 34,4 | 31,11 | 28 | 0,00 | 80,37 | 13 | NBME |
31234 | Ukar | 185 | 16 | 1,59 | 25,9 | 17,14 | 14 | 0,00 | 64,42 | 20 | NBME |
31235 | Uxue | 200 | 2 | 0,84 | 43,5 | 5,45 | 24 | 4,80 | 29,46 | 42 | EM |
31236 | Ultzama | 1.692 | 18 | 1,05 | 27,5 | 9,57 | 43 | 56,19 | 28,09 | 22 | EM |
31237 | Untziti | 221 | 6 | 0,97 | 33,9 | 10,84 | 17 | 23,63 | 50,72 | 18 | EM |
31238 | Untzue | 142 | 8 | 1,03 | 38,7 | 8,89 | 9 | 0,00 | 30,30 | 18 | EM |
31239 | Urdazubi | 380 | 51 | 0,97 | 26,3 | 3,47 | 101 | 2,36 | 48,81 | 59 | EM |
31240 | Urdiain | 698 | 46 | 1,09 | 30,2 | 12,50 | 39 | 17,59 | 27,25 | 33 | EM |
31241 | Urraulgoiti | 159 | 1 | 0,93 | 34,6 | 12,96 | 23 | 43,98 | 13,55 | 40 | EM |
31242 | Urraulbeiti | 292 | 5 | 1,05 | 40,4 | 15,22 | 17 | 3,85 | 50,40 | 31 | EM |
31243 | Urrotz-Hiria | 393 | 34 | 1,09 | 23,7 | 19,21 | 30 | 2,62 | 72,77 | 17 | EM |
31244 | Urroz | 181 | 17 | 0,87 | 33,1 | 11,11 | 16 | 46,64 | 22,94 | 46 | EM |
31245 | Urzainki | 101 | 5 | 0,93 | 40,6 | 6,45 | 12 | 62,40 | 14,17 | 69 | EM |
31246 | Uterga | 174 | 19 | 1,26 | 28,2 | 10,71 | 12 | 0,00 | 69,12 | 14 | Arrunta |
31247 | Uztarroze | 160 | 3 | 0,6 | 49,4 | 4,76 | 11 | 18,39 | 17,34 | 76 | EM |
31248 | Luzaide | 379 | 8 | 0,81 | 37,2 | 2,40 | 51 | 30,51 | 22,68 | 54 | EM |
31249 | Valtierra | 2.530 | 51 | 1,04 | 30 | 21,57 | 34 | 27,40 | 56,19 | 18 | Arrunta |
31250 | Bera | 3.829 | 108 | 1,1 | 23,5 | 11,94 | 61 | 1,05 | 20,07 | 54 | EM |
31251 | Viana | 4.062 | 52 | 1,16 | 25,8 | 27,61 | 50 | 2,28 | 64,23 | 53 | NBME |
31252 | Bidankoze | 94 | 2 | 0,82 | 35,1 | 4,00 | 17 | 9,93 | 4,41 | 66 | EM |
31253 | Bidaurreta | 166 | 33 | 1,73 | 22,9 | 10,00 | 11 | 0,00 | 26,33 | 22 | EM |
31254 | Alesbes | 2.910 | 62 | 1,16 | 25,6 | 18,53 | 36 | 6,66 | 74,04 | 24 | Arrunta |
31255 | Villamayor de Monjardín | 135 | 10 | 1,06 | 26,7 | 10,00 | 23 | 0,00 | 49,39 | 32 | NBME |
31256 | Hiriberri Aezkoa | 119 | 6 | 0,78 | 46,2 | 14,04 | 20 | 47,92 | 38,34 | 48 | EM |
31257 | Villatuerta | 1.145 | 49 | 1,47 | 21,8 | 16,36 | 104 | 0,00 | 66,26 | 27 | NBME |
31258 | Atarrabia | 10.308 | 9371 | 1,1 | 19,8 | 18,22 | 20 | 0,00 | 10,19 | 3 | NBME |
31259 | Igantzi | 627 | 38 | 1,07 | 28,7 | 11,40 | 22 | 3,91 | 13,95 | 50 | EM |
31260 | Deierri | 1.529 | 16 | 1,06 | 31,9 | 15,65 | 19 | 2,53 | 55,70 | 31 | NBME |
31261 | Esa | 239 | 11 | 1 | 38,1 | 15,60 | 27 | 44,11 | 9,32 | 34 | EM |
31262 | Zabaltza | 284 | 20 | 1,82 | 18,3 | 13,91 | 8 | 0,00 | 48,41 | 19 | EM |
31263 | Zubieta | 316 | 18 | 1,03 | 26,9 | 17,92 | 18 | 0,00 | 12,02 | 47 | EM |
31264 | Zugarramurdi | 220 | 39 | 0,94 | 30,5 | 8,26 | 36 | 0,00 | 33,10 | 63 | EM |
31265 | Zuñiga | 132 | 11 | 1,16 | 25 | 38,64 | 11 | 28,72 | 19,65 | 49 | EM |
31901 | Barañain | 21.120 | 15086 | 1,01 | 20,1 | 18,10 | 12 | 0,00 | 17,27 | 0 | Arrunta |
31902 | Berriobeiti | 6.325 | 246 | 5,21 | 8,8 | 18,35 | 65 | 0,00 | 51,01 | 9 | NBME |
31903 | Berriozar | 9.605 | 3557 | 1,73 | 14,6 | 25,13 | 21 | 0,00 | 16,36 | 7 | NBME |
31904 | Irurtzun | 2.300 | 657 | 1,09 | 20,2 | 19,88 | 24 | 0,00 | 22,16 | 19 | EM |
31905 | Beriain | 3.864 | 729 | 1,5 | 14,9 | 21,17 | 59 | 0,00 | 63,10 | 13 | NBME |
31906 | Orkoien | 3.716 | 664 | 2,93 | 10,1 | 18,56 | 140 | 0,00 | 45,91 | 9 | NBME |
31907 | Zizur Nagusia | 14.120 | 2769 | 1,32 | 12,3 | 15,27 | 13 | 0,00 | 40,51 | 6 | NBME |
31908 | Lekunberri | 1.486 | 225 | 1,8 | 18,4 | 14,77 | 44 | 0,00 | 18,91 | 27 | EM |
271 | Landa eremua osotara | 447.522 | 47 | 1,24 | 31,55 | 18,95 | 28 | 20,69 | 40,52 | 34 | - |
IV. ERANSKINA
Ordainketa eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
–Ordainketa partzialaren eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:
1. Hasierako gauzatze memoria, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan dagoen ereduaren arabera.
2. Alta jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta ordainagiria.
3. Lan bizitzari buruzko txostena.
4. Alta langile autonomoen araubide berezian eta azken ordainagiria.
5. Bestelakoak, jardueraren eta enpresa planean eta laguntza emateko ebazpenean adierazitakoaren arabera.
–Azken ordainketaren eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:
1. Ordainketa partzialaren kobrantza kontabilitatean edo erregistro liburuan erregistratu izanaren frogagiria, Europar Batasunaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza adierazita, testu honen bidez: 2014-2020 LGP (LGENF-NG).
2. Bukaerako gauzatze memoria, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan dagoen ereduaren arabera.
3. Sortu den jardueratik datozen azken ekitaldiko urteko diru-sarreren frogagiriak: aurreko ekitaldiko errenta aitorpena, eta ordainketa eskaera egin den aldian egindako fakturak.
4. Nekazaritzako ustiategian eta sortutako jarduera berrian dauden lanpostuen gaineko deklarazioa.
5. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren azken ordainagiria.
6. Lan bizitzari buruzko txostena.
7. Langile autonomoen araubide bereziaren azken ordainagiria.
8. Hautapen irizpide hauek betetzen direla justifikatzeko agiriak, laguntza eskaerak horiengatik puntuak jaso baditu:
i. Asoziazionismo maila: Jarduera berriaren sektoreko elkarte espezifikoen bazkidea.
ii. Klima aldaketa arintzea: %100ean berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzea, zerbitzu hori eskaintzen duen entitate merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo lanpostuko bere instalazio berriztagarri baten bidez.
iii. Hondakinen murrizketa: Azpiproduktuak erabiltzea jarduera berria garatzeko behar den lehengai gisa.
9. Laguntzen publizitatearen frogagiriak.
10. Bestelakoak, jardueraren eta enpresa planean, laguntza emateko ebazpenean eta gauzatze memorietan adierazitakoaren arabera.
Eskatzaileren batek Landa Dibertsifikaziorako Atalari baimenik ematen ez badio eskabide-orrian adierazitako datuen artetik laguntza tramitatu eta ebazteko beharrezkoak direnak egiaztatzeko Nafarroako Gobernuko edo beste Administrazio Publiko batzuetako organoen bitartez, behar den dokumentazioa erantsi beharko du.
Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, sortu beharreko jardueraren, aurkeztutako enpresa planaren eta gauzatze memorien arabera.
Iragarkiaren kodea: F2015089
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50