8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2021eko karga-tasak eta udal diru-bilketarako egutegia

Irañetako Udalak, 2020ko abenduaren 21ean, ondoko akordioa hartu du ezohiko bilkuran:

Nafarroako Toko Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat aho batez adosten da 2021erako:

Lehenbizikoa.

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,26ko karga-tasa eta landalurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8koa izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2koa.

5.–Tasak.

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa, 40 m³-koa edo gutxiagokoa seihilekoan. Kuota txikiena: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,37 euro/m³, 40 m³-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,43 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa

5.1.4. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro.

5.2. Epaitzak.

5.2.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 50 euro izanen da 2020an. Epaitza eskuratzeko epea urtebetekoa da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi urtekoa da.

5.3. Auzolanak:

Urtean lau auzolan (60 euro bakoitzeko).

5.4. Bordaren tarifak: Basokoetxea Bordako jolas jarduera pribatuen erabileraren ordenantzan jasotakoak.

5.5. Baso komunalaren erabilera: Irañetako baso komunaleko ordenantzan jasotakoak.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Epaitza uztailean onetsiko da.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkate-Presidentea, Ainhoa Beraza Maiza

Iragarkiaren kodea: L2016154