79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jabari publikoaren kontzesioa. Jendaurrean jartzea

Udal honek, 2021eko martxoaren 5ean egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Herritarrendako interes orokorrekoa deklaratzea ibilgailu elektrikoak bizkor kargatzeko hiru punturen instalazioa, Iberdrola SAUk proposatua.

2. Hasiera batez onestea “Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak eta horiek elikatzeko behe-tentsioko lotura instalatzea” izeneko proiektuak ukitutako jabari publikoko lurren kontzesioa, adierazitako baldintzetan.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratzen direnetik kontatzen hasita.

Villatuertan, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2105151