79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Herritarren parte-hartzea hiri-jarduketarako plan berezian

San Martin Unxeko Udalak, 2021eko martxoaren 5ean egindako bilkura berezian, onetsi zuen parte-hartze prozesua abiaraztea 4. poligonoko 607 lurzatirako (UO-6 unitatea) hiri-jarduketarako plan berezian, Julián Reta Valenciak sustatuta.

Hortaz, espedientea herritarren parte-hartzerako tramitepean egongo da 20 egunez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakorekin bat etorriz.

San Martin Unxen, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2104566