79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 17koa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera zehazten du. Kontseilua da Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatzeko dagoen organo independentea, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzen eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen duena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.3 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak proposatuta, kasuan kasuko entitateek edo erakundeek haiek hautatu ondoren.

Otsailaren 1eko 7/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Lau urte igaro dira Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatu zirenetik, otsailaren 1eko 7/2017 Foru Dekretuaren bidez, eta bukatu da gardentasunaren arloan eskudun den departamentuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Kontuen Ganberak eta Nafarroako Arartekoak hautatutako kideen kargualdia. Beraz, bidezkoa da kontseilukide horiek berritzea.

Egiaztaturik ezen, espedientetik ondorioztatzen den moduan, kasuan kasuko hautapena egin dela eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak izendapen proposamena egin duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko martxoaren hamazazpian egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide:

a) Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkari gisa:

–María Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea.

b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa:

–Berta Enrique Cornago andrea.

c) Kontuen Ganberaren ordezkari gisa:

–Gemma Angélica Sánchez Lerma andrea.

–Ordezkoa: José Contreras López jauna.

d) Nafarroako Arartekoaren ordezkari gisa:

–Francisco Javier Enériz Olaechea jauna.

–Ordezkoa: Carlos Sarasíbar Marco jauna.

2. Foru Dekretu hau interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Gardentasunaren Kontseilura, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora, Kontuen Ganberara eta Nafarroako Arartekoari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2104482