79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

Deialdia; hautaproba bidez administrari laguntzailearen lanpostua (aldi baterako kontratazioarekin) betetzeko izangaien zerrenda eratzeko

Leitzako Udaleko alkate jaunak, 2021eko martxoaren 17ko 75 zenbakia duen ebazpenaren bidez, administrari laguntzailearen lanpostua (aldi baterako kontratazioarekin) betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko deialdia onartu zuen, Leitzako Udalean sor daitezkeen premiak betetzeko. Onartu zituen, halaber, deialdi hori arautuko duten oinarriak, beherago ageri direnak.

Leitzan, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdia egiten da, hautaproben bidez Leitzako Udalaren zerbitzura egonen den administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, Udalean sor daitezkeen premiak aldi baterako betetze aldera; lanpostu hutsak, lan-bajen ondoriozko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta udal-zerbitzuak indartzeko edozein unean uneko premiak betetzeko erabili ahal izanen da.

1.2. Bete beharreko eginkizunak lanpostuaren mailari eta kategoriari dagozkionak izanen dira, jendaurreko arreta eta udaleko administrazio-zerbitzuei laguntzea barne. Orobat, jarduerak eta kudeaketak udal-bulegoetatik kanpo eginen ditu, behar izanez gero.

1.3. Lanpostuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkion ordainsariak izanen dituzte. Era berean, plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak eskuratuko dituzte, baita hitzarmen kolektiboaren bidez lor daitezkeenak ere.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio-organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera. Lanaldiaren urteko lanordu-kopurua Udaleko funtzionarioendako ezarritakoa izanen da.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunen menpe dauden estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude. Era berean, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta legez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola-graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria).

Atzerriko titulazioen kasuan, titulazio hori homologatua dagoela egiaztatzen duen agiria izan beharko du.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea, ezta diziplinako kaleratze bidez bidalia ere.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela beren estatuan Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo zigor penalik.

f) Euskaraz jakitea, C1 mailaren titulua, EGA edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria aurkeztuz egiaztatua, edo eskatutako hizkuntza eskakizuna duela egiaztatzen duen berariazko probaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Baldintza horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

Aski justifikaturik dauden halabeharrezko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrez gain, baldin eta parte hartzeko eskabidea izan balute legokiekeen erantzukizuna leporatu ahalko zaie.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesuak eta kontratazioak irauten duen bitartean ere bete beharko dira.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Leitzako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Elbarren kalea 1, Leitza) 9:00etatik 13:00etara bitarte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

Baldin eta eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Agiriak Administrazio Prozeduraren Legeak baimendutako gainerako bideren bat erabiliz aurkezten badira, eskatzaileak eskabidea igorri dela jakinaraziko dio administrazio kontratatzaileari posta elektronikoz (leitza@leitza.eus), eskabideak aurkezteko epearen azken eguna eta ordua baino lehen.

Bi baldintza horiek betetzen ez badira, eskaintza ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak oinarri hauetan aipatutako epea amaitu ondoren jaso badu.

Dena den, aipatutako epea igaro eta hurrengo bost (5) egun naturalak igaro ondoren dokumentaziorik jaso ez bada, orduan ez da dokumentazio hori inola ere onartuko.

Eskabideek I. eranskineko ereduaren araberakoak izan beharko dute.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

–Eskatutako titulazioa edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulazio hori lortzeko moduan dagoela egiaztatzen duen agiria.

–Eskatutako euskara-maila duela egiaztatzen duen tituluaren fotokopia.

Era berean, arrazoitutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa erantsi beharko dute, epaimahaiak balora ditzan, deialdi honen zortzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliotasuna dutela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eska ditzakete; horren beharra izanez gero, eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta aparteko orri batean adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamar (10) egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Leitzako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta jendaurrean jarriko da Leitzako Udalaren iragarki-taulan, bai eta Udalaren web-orrian ere (https://leitza.egoitzaelektronikoa.eus/info.0).

Taulan jartzen denetik hasita, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko edo eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, Leitzako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; zerrenda Leitzako Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (https://leitza.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) jarriko da jendaurrean, eta deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adieraziko dira.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko interesdunei. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaienean aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan baldintzaren bat denboran eta forman betetzen ez dela ikusiz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7.–Kalifikazio-epaimahaia.

7.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: Mikel Zabaleta Aramendia, Leitzako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Nahikari Uriarte Intxaurrondo, Leitzako Udaleko zinegotzia.

–1. mahaikidea: Joseba Azpirotz Elduaien, Leitzako Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Lurdes Gogortza Alduntzin, Leitzako Udaleko administrari-ofiziala.

–2. mahaikidea: Idoia Saralegi Otxotorena, Mendialdea Mankomunitateko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Lourdes Labayen Saralegui, Leitzako Udaleko administrari-ofiziala.

–3. mahaikidea: Ioana Ijurco Risco, Leitzako Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Junkal Otxotorena Sagastibeltza, Leitzako Udaleko zinegotzia.

–4. mahaikidea-Idazkaria: Ane Zabaleta Baños, Leitzako Udaleko idazkaria.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: Mirian San Miguel Arozena, Goizuetako Udaleko idazkaria.

7.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Leitzako Udalari hala jakinarazi beharko diote, baldin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legeko 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak ematen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako kausak direla eta, aditzera emanen da izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Hautaproba hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa biltzen ez bada.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetara soilik mugatuko dira. eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

–Lehiaketaren bilakaera:

Lehiaketa-fasearen balorazioa.

1. Deialdi honetako izangai guztiek, oinarri hauetako zehaztapenei jarraikiz merezimenduak dituztela uste badute, agiri bidez frogatu behar dituzte parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean.

2. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondoko baremoaren arabera eta, osotara, ez da inoiz 20 puntu baino gehiago emanen.

–Merezimenduen balorazioa:

Esperientzia: gehienez ere 20 puntu.

  • Administrazio publikoetan administrari laguntzaile edo administrari ofizial lanpostuetan emandako zerbitzuengatik: urte bakoitzeko 2 puntu.
  • Administrazio publikoak izan gabe beste enpresa batzuetan administrari lanpostuetan emandako zerbitzuengatik: urte bakoitzeko puntu 1.

–Oposizioaren bilakaera:

8.1. Oposizio-fasea hasi aurretik, euskara-proba eginen zaie deialdi honen 2.1.E oinarrian eskatutako ezagutza agiri bidez egiaztatu ez dutenei eta proba egiteko interesa adierazten dutenei. Proba horretan bi ariketa eginen dira, idatzizkoa eta ahozkoa, eta horien bidez zehaztuko da izangaiak ba ote duen C1 hizkuntza gaitasunari, EGAri edo baliokidea den tituluari dagokion maila. Garaiz jakinaraziko da probak egiteko eguna.

8.2. Hautaketa-prozesua epaimahai kalifikatzaileak adierazten duen egunean hasiko da. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzeko egintza berean zehaztuko dira probak hasteko lekua, eguna eta ordua.

8.3. Izangaiak hautatzeko, ariketa bakarra eginen da, eta honetan datza: II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzko test moduko galdera-sorta bat idatziz erantzun beharko dute.

Galdera-sortako galdera guztiek erantzuteko hiru aukera edo gehiago izanen dituzte, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa. Galdera guztiek balorazio berbera izanen dute. Izangaiek ariketa egiteko izanen duten gehieneko denbora ariketa hasi aurretik epaimahaiak ezarritakoa izanen da.

Ariketaren balorazioa 80 puntukoa izan daiteke gehienez, eta baztertuta geratuko dira eskatutako gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak.

Pliken sistema erabiliko da ariketa egiteko.

8.4. Ariketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak proba eginen den lekuan eta Leitzako udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko du proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin. Zerrenda hori Leitzako Udalaren web-orrian kontsultatu ahal izanen da.

8.5. Ariketa egiteko deialdia dei bakarraren bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute bertara. Agertzen ez diren edo aipatutako agiriren baten bidez nortasuna egiaztatzen ez duten izangaiak oposiziotik kanpo geratuko dira.

9.–Gainditu dutenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

Hautapen-prozesua bukatuta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Leitzako Udalaren iragarki-taulan eta proba egin den tokian, proba gainditu duten izangaien zerrenda; lortutako puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa izanen da, eta Leitzako Udaleko alkateari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, behin betiko onets dezan.

Bi izangai edo gehiago puntuetan berdindurik baleude, berdinketa zozketa bidez ebatziko litzateke.

Hautatutako izangaiak astebeteko epean hasi beharko du lanean, gehienez ere, deialdia egiten duen administrazioaren proposamena onartzen denetik eta jakinarazpena egiten zaionetik aurrera zenbatzen hasita. Hasten ez bada, behar adina justifikatutako kasuetan izan ezik, edo lanean hasi eta berriz lanpostua hutsik gelditzen bada, deialdia egin duen administrazioko organo eskudunak hurrengo izangaiak kontratatu ahal izanen ditu, hautaketa-prozesuan lortutako puntuaziorik onenaren arabera, eskainitako kontratazioarekin ados daudela adierazten badute, eta horrela hurrenez hurren eta ordenan.

10.–Kontratazio-zerrenden kudeaketa.

10.1. Deialdi honen bidez eratuko diren aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda indarrean egonen da harik eta zerrenda agortu arte, lanpostuak behin betiko betetzeko berariazko hautaketa-prozedurak hasi arte, edo aldi baterako kontrataziorako zerrenda berria egin arte.

10.2. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

a) Deia:

Gainditu duten izangaien kontratazioa, oro har, zerbitzuaren premien arabera banakako deiak egin ondotik eginen da.

Izangaiek harremanetarako hainbat telefono-zenbaki, posta helbide edo fax-zenbaki eman ditzakete, azkar lokalizatu ahal izateko; horiek eguneraturik eduki beharko dituzte.

Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun hurrenkeraren arabera dei eginen zaie. Aurrekoa gorabehera, izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeari dagokionez ezartzen dena Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren 4. apartatuko zazpigarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen duen apirilaren 10eko 13/2015 Foru Legeak emandako idazketaren arabera, zeina abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi baitzuen.

Izangai bati kontratua telefonoz eskaintzen zaionean, gutxienez hiru dei eginen zaizkio hark emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, eta deiaren inguruko gorabeherak, eguna eta ordua aipatuko dira.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez badago, zerrendako hurrengoari edo hurrengoei deituko zaie, harik eta eskaintzen den/diren lanpostua/lanpostuak bete arte.

Izangaiekin harremanetan jarri ezin izan bada, izangai horiek dagokion zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

Lan-kontratudun batek kontratuari uko egin ahal izanen dio iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta lanpostua haren zerrendaren esparrukoa bada, eta lanpostua hari badagokio ordenaren arabera.

b) Uko egiteak:

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten badio, zerrendaren azken postura pasako da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:

1.–Indarrean dagoen izendapen, administrazio- edo lan-kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2.–Aldi baterako ezintasun egoeran badago edo umea izateagatik edo adoptatzeagatik lizentzia badu.

3.–Hiru (3) urte baino gutxiagoko semea edo alaba zaindu behar badu, berdin berezkoa zein adoptatua izan.

4.–Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat (adina, istripua edo eritasuna dela kausa bere burua ezin gobernatu duena) zaindu behar badu.

5.–Izangaia ezkondu berria bada edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria bada, lanpostuari hori gertatu ondoko edo gertatu aurreko hamabost egun naturalen barnean uko eginez gero.

Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean edo pareko egoeretan dauden izangaiek (kontratazio-arloan eskumena duen organoak baloratu beharreko egoera) hilabeteko epea izanen dute, uko egin dioten lanpostua eskaini zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala eginez gero, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Artikulu honetako lehen apartatuan aipatutako kasu guztietan izangaiek zerbitzua emateko prestutasuna jakinarazi beharko dute. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adieraziko duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

c) Baztertzeak:

Deia ekarri duen zerrendatik kanpo geratuko dira izangaiak honako kasu hauetan:

a.–Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b.–Sinatutako kontratuari uko egitea.

c.–Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua sinatzen ez badute.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, egintza hori jakinarazi edo argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa jaso duen egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzenduta, hilabeteko epean, errekurtsoa jaso duen egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide-eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak, baldintzak eta epeak. Administrazio-egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Prozeduraren bermeak, hasiera, antolaketa, instrukzioa, bukaera, tramitazio sinplifikatua eta betearazpena. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

2.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Egoitza elektronikoa. Internet ataria.

3.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua: udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. Kapitulua: antolamendua. V. titulua: toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. I. kapitulua: funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea.

4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua. Toki Erakundeen ondasunak. V. titulua: jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua: Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola: bereziki Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

5.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurralde Antolamenduko eta Hirigintzako Foru Legearen testu bategina onartzen duena. V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza-arloko diziplina.

6.–4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoa. III. titulua: Udalaren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. VI. titulua: zehapen-araubidea.

7.–Tresna informatikoak: Word, Excel, Access.

Iragarkiaren kodea: L2104589