79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42E/2021 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Teresa Mangado Beroiz andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eman aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuetan, azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako horietan, emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. María Teresa Mangado Beroiz andrea izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko buru. Izendapenak 2021eko apirilaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 22an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2104766