77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, atezain lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda bat oposizio bidez osatzeko

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 22an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko D mailako atezain lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritzeko bi zerrenda oposizio bidez eratzeko. Zerrenda bat proba gainditzen duten izangai guztiekin eratuko da, eta bestea, proba gainditu eta euskararen B2 jakite-maila egiaztatzen dutenekin.

Hautapen prozesu hori honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

Deialdi honen oinarriak egoitza elektronikoan argitaratuko dira:

https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu/ helbide elektronikoan

Zizur Nagusian, 2021eko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2104894