77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, administrari-ofizial lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangai zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa sistemako hautaproben bidez

Etxarri Aranazko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 12an egindako bilkuran,

ONARTU ZUEN:

1. Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzuko administrari-ofiziala izateko lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangai zerrenda bat eratzeko deialdiaren oinarriak onartzea eta prozesuari hasiera ematea.

2. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den momentutik hasita.

3. Nafar Lansarera dagokion enplegu eskaintza bidaltzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

4. Alkateari eskumena ematea erabaki hau gauzatzeko beharrezkoak diren agiriak izenpetzeko.

Etxarri Aranatzen, 2021eko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, Silvia Marañon Chasco.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Administrari-Ofizialen lan poltsa oposizio-lehiaketa bidez eratzea, Etxarri Aranazko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuna emateko, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko Erregelamenduan eta langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Deialdi honen bidez eratzen den zerrenda egonen da indarrean beste deialdi bat onesten den arte.

Zerrendak indarrean dauden bitartean lanpostu bererako beste zerrenda batzuk eratzen badira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez, hautaproben deialdi publikoaren bidez, zerrenda berrienetako izangaiek lehentasuna izango dute zerrenda zaharrenetakoen aurretik.

1.2. Lanpostuek C mailako ordainsariak izanen dituzte, bat etorririk Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan xedatuarekin eta Etxarri Aranazko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenekin.

1.3. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu, besteak beste jendea hartzea, ordenagailuak erabiltzea, testu lanketak, kudeaketa programak, eta, oro har, berezkoak dituen eginkizunen artetik agintzen zaizkion lan guztiak.

2.–Baldintzak.

2.1. Parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez egotea.

f) Euskara jakitea, EGA titulua edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun-Agiri baliokidearen bidez akreditatuta. Titulurik eduki ezean, izangaiak proba bat gainditu beharko du hizkuntz gaitasun nahikoa duela frogatzeko, oinarrien 4.5 apartatuan ezarritakoarekin bat.

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.3. Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoen kasuan, itunaren frogagiria aurkeztu beharko da.

2.4. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere. Gerora horietakoren bat ez betetzea nahikoa arrazoi izanen da deirik ez egiteko, harik eta arrazoi hori desagertu arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Etxarri Aranazko Udaleko Erregistroan (Nagusia 10, 31820 - Etxarri Aranatz) edo bere egoitza elektronikoan (https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Eskabidea zuzenean Etxarri Aranazko Udaleko Erregistroan aurkeztu ez bada, administrazio eraginkortasuna dela-eta, Etxarri Aranazko Udalari jakinarazi beharko zaio posta elektronikoz (udala@etxarriarantz.eus), betiere, aurkezteko epearen egun eta orduen barrenean.

3.2. Eskabideak II. eranskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio. Horiek Udaleko bulego nagusietan eskura daitezke, baita Interneten ere, Udalaren webgunean (www.etxarriaranatz.eus).

Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.3. Izangaiek honako hau aurkeztu behar dute eskabidearekin batera:

–Nortasun agiri nazionalaren –edo baliokidearen– kopia.

–Eskatzen den titulazioaren kopia edo eskaerak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko moduan izango dela adierazten duen agiria.

–Baloratuko diren merezimenduak frogatzeko agirien kopia.

3.4. Ezgaitasun aitorturen bat duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, egoera horren frogagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, gainera, aparteko orri batean, zer ezgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Etxarri Aranazko Alkatetzak ebazpena emango du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.etxarriaranatz.eus) argitaratzeko aginduko du. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.

Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko bost (5) egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin badute, haiek zuzendu.

4.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du www.etxarriaranatz.eus udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko. Ebazpen horretan adieraziko da probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren.

4.3. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

4.4. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.b) artikuluan ezarritakoarekin bat.

4.5. Hizkuntza-maila zehazteko proba.

Euskararen C1 maila edo baliokidea egiaztatzen duen titulaziorik ez duten pertsonek euskararen ezagutza egiaztatu ahal izango dute, eskatutako hizkuntza-maila zehazten duen proba gaindituz, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Mailaketa-proba hori egin nahi duten izangaiek eskabide-orrian adierazi beharko dute.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak egingo du proba hautaketa prozesua hasi baino lehen, eta bi ariketa egingo dira.

Lehenengoa ariketa idatzia izango da, eta izangaiaren irakurmena eta idazteko trebetasunak baloratuko dira (gramatika, hiztegia, diskurtso-egokitzapena, antolaketa eta koherentzia, etab.).

Bigarrenean ahozko ariketa bat egingo da, hizkuntzaren ahozko ezagutzaren ulermena eta irismena baloratzeko (errepertorio gramatikala, hitz-jarioa, elkarrekintza, ahoskera eta intonazioa, diskurtso-kohesioa eta abar).

Bi ariketak gainditzen dituzten izangaiek bakarrik egiaztatu ahal izango dute euskararen ezagutza, eta hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izango dute.

5.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

5.1. Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasea oposizio-fasean gainditutako izangaiei baloratuko zaie, eta gehienez ere 30 puntu izanen ditu, baremo honen arabera:

5.1.1. Esperientzia.

–Nafarroako toki entitate batean, administrari-ofizialaren lanetan zerbitzu egiten emandako urte bakoitzeko: 4 puntu urte bakoitzeko.

–Nafarroako toki entitate batean, administrari laguntzailearen lanetan zerbitzu egiten emandako urte bakoitzeko: 2 puntu urte bakoitzeko.

Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, horren arabera banatuko zaie puntuazioa izangaiei, zati bakoitzeko haren ehunekoa.

Aurreko bi atalen batura ez da 20 puntu baino handiagoa izanen.

5.1.2. Prestakuntza.

Hurrengo gaiei buruz egindako ikastaro bakoitzeko, izangaiak jarraian zehazten den puntuazioa lortuko du, gehienez ere 10 puntu. 5 ordu baino gutxiagoko ikastaroak ez dira baloratuko.

–Informatikako ikastaroak egiteagatik (Word, Excel, Access, Webmail, Outlook):

• 5-15 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,05 puntu.

• 15-30 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,10 puntu.

• 30 ordutik gorako ikastaroak: 0,15 puntu.

–Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak eta Udaletako berariazko aplikazio informatikoen ikastaroak egiteagatik (errolda, jarduera ekonomikoen zerga, zirkulazio zerga, katastroa, gainbalioak, kontribuzioa, zerga-bilketaren kontrola, erregistro elektronikoa, espediente elektronikoa, mantentze-lan orokorrak):

• 5-10 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,10 puntu.

• 10-20 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,15 puntu.

• 20 ordutik gorako ikastaroak: 0,20 puntu.

5.2. Oposizio-fasea.

Oposizio-fasean, proba teoriko-praktiko bat egingo da, test moduko galdera batzuei idatziz erantzuteko. Galdera horiek I. eranskinean zehaztutako gai-zerrendako gaiei buruzkoak izango dira.

Galdera guztietan hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Galdera guztiek balorazio bera izango dute, eta erantzun okerrak ez dira zigortuko.

Ariketa hau egiteko izangaiek izanen duten denbora epaimahaiak adieraziko du, azterketa hasi baino lehen.

Ariketaren balorazioak 70 puntu egin ditzake, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira eskatzen den gehieneko puntuazioaren erdia (35), gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.

Proba hauek egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.

5.2.1. Ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

5.2.2. Ariketak egiteko dei bakarra izango da. Haietara, izangai guztiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela azaldu beharko dute. Agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

5.2.3. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Silvia Marañon Chasco, Etxarri Aranazko alkatea. Ordezkoa: Lur Iosu Larraza López, Etxarri Aranazko Udaleko alkateordea.

–Mahaikidea: Natalia Razkin Sagastibeltza, Sakanako Mankomunitateko administrari-ofiziala. Ordezkoa: Aintzane Erdozia Razkin, Arbizuko Udaleko administrari-ofiziala.

–Mahaikidea: María Faustina Razkin Balda, Etxarri Aranazko Udaleko administrari-ofiziala. Ordezkoa: Itziar Jaka Galarza, Ergoienako Udaleko administrari-ofiziala.

–Mahaikidea: Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duena. Ordezkoa: Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duena.

–Mahaikide-idazkaria: Lola Eslava Serrano, Etxarri Aranazko udal idazkaria. Ordezkoa: María Barkos Berruezo, Lakuntzako udal idazkaria.

6.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Bestetik, izangaiek mahaikideak errekusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat izaten denean.

6.3. Hautaprobak hasi aurretik eratu beharko du epaimahaiak.

Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

6.4. Deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren afera guztiak gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

7.–Emaitzak.

7.1. Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, Epaimahaiak ebatziko du kontuan izanik zein izan den probako puntuaziorik handiena. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, Epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Zozketaren emaitzak web orrian (deialdiaren aipuan) eta Etxarri Aranazko Udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira.

7.2. Behin proben kalifikazioa bukaturik, Epaimahaiak Etxarriko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.etxarriaranatz.eus) jarriko du probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

8.–Izangaiei dei egitea aldi baterako kontratazioetarako.

8.1. Gainditu duten izangaiei Etxarri Aranazko Udalean gertatzen diren beharren arabera eginen zaie dei, deialdi honetan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

8.2. Lanean hasteko deiari dagokionez, kontuan hartuko da deialdi honetako III. Eranskinean biltzen den araudia.

8.3. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio horrek etengabe eguneratua egon beharko du.

9.–Datu pertsonalak babestea.

2016/679 Europako Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), honako hau jakinarazten zaie hautagaiei:

–Etxarri Aranazko Udala da parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Langileak hautatzea eta deialdi honen xede den lanpostua betetzea da deialdi honen xedea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua, interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo, hark eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko behar den tratamendua, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikatu beharreko legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

–Datuak biltzen diren helburua betetzeko eta deialdiaren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeetako dokumentuak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak legez aurreikusitako kasuetan jakinaraziko dira (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), baita haiek Gardentasun Atarian argitaratzea ere, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Titularrek datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, mugatu, aurka egiteko eta eramangarriak izateko eskubideak baliatu ditzakete, egoitza elektronikoaren bidez (https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/dossier.0) edo datuak babesteko ordezkariaren helbidean dpd@etxarriaranatz.eus.

–Era berean, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (agpd.es), betiere tratamenduak indarreko araudia betetzen ez duela uste badute, edo datuak babesteko ordezkariaren aurrean, lehen adierazitako helbidean, eta hark gehienez ere bi hilabeteko epean helaraziko die erabakia.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, bai eta bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka ere, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.–Informatikako oinarrizko tresnak: testu-prozesadoreak.

Oinarrizko kontzeptuak, laneko area, aukeren zinta, idatzi eta editatzea, testu formatua, orrialde-diseinua eta konposizioa, estiloak, txantiloiak, taulak, artxiboak administratzea, posta-konbinazioa, eremuekin lan egitea, inprimatzea.

2.–Informatikako oinarrizko tresnak: kalkulu-orriak.

Oinarrizko kontzeptuak, laneko liburuak, orriak, gelatxoak, gelatxoak hautatzea eta komandoak, datuak sartzea, formulak eta loturak sortzea, funtzioak erabiltzea, orrialde-diseinua eta konposizioa, kalkulu-orri bat editatzea, formatuak, grafikoak, inprimatzea.

2.–Ziurtagiri elektronikoa eta sinadura digitala.

Oinarrizko kontzeptuak, ziurtagiriak lortzea eta kudeatzea, ziurtagiri motak, ziurtapen-autoritateak, instalazioa.

4.–Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa.

Oinarrizko kontzeptuak. Erabilerak.

5.–Posta elektronikoa: Outlook eta Webmail.

Outlook: posta elektronikoa, egutegia, kontaktuak. Webmail-intranet eta extranet, webmail-zerbitzaria, posta elektronikoaren erabiltzailea.

5.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

6.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak, sektore publikoko jarduteko eta funtzionatzeko printzipioak.

7.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. Titulua: udalerria; V. titulua: entitate lokalen funtzionamendu erregimena.

8.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. V. titulua, I. kapitulua: administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileretan. V. titulua, II. kapitulua: hirigintzako legezkotasunaren babesa eta hautsitako ordena lehengoratzea.

9.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

10.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Nafarroako katastroari buruzkoa.

11.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. I. titulua: Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak.

12.–Udal errolda: biztanleen udal erroldaren ideia orokorra. Biztanleen Udal Erroldaren izapideak eta prozedura.

13.–2/2018, apirilaren 13koa, Kontratu publikoei buruzkoa. I. titulua: izapide orokorrak; III. Titulua: administrazio publikoaren kontratuen erregimen juridikoa.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera.

II. ERANSKINA

Eskabide-eredua (PDFa).

III. ERANSKINA

Etxarri Aranazko Udalean administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko lan-poltsa kudeatzeko arauak

1.artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da Etxarri Aranazko Udaleko administrari-ofizialaren lanpostua (C maila) aldi baterako kontratu bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak ezartzea.

2. artikulua. Zerrenda sortzea.

1. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan, sartuko dira, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, lehenik eta behin, hautaketa-prozesuko proba guztiak gainditu dituzten izangaiak, eta, bigarrenik, proba teorikoa bakarrik gainditu dutenak.

2. Izangaien zerrendan lehentasuna finkatzeko, probetan lortutako puntuazioari erreparatuko zaio, handienetik txikienera.

3. Artikulu honen bidez osatzen diren zerrendek bost urteko indarraldia izanen dute gehienez, onesten direnetik hasita eta hurrengo lan-poltsa sortu arte.

Zerrenden indarraldia bitartean, halako lanpostuetarako beste zerrendaren bat osatzen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako hautaproben deialdi publiko baten bidez, berrikiago onetsitako zerrendetako izangaiak lehenetsiko dira zerrenda zaharragokoen aurretik.

4. Kanpainetarako kontratazioen kasuan, edo dirulaguntza batekin lotuta daudenen kasuan, eta betiere behar bezala justifikatzen duten eta ohikoak ez diren presazko arrazoiak badaude, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eskatzen ahalko zaio izangaien zerrenda bat bidal dezan.

5. Eragimena eta eraginkortasuna helburu, aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak prestatzeko deialdietan lanaldi partzialean kontratatuak izateko aukera eskaintzen ahalko zaie izangaiei.

3. artikulua. Dei egiteko arau orokorrak.

1. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio horrek etengabe eguneratua egon beharko du. Datu hauek prozesuan parte hartzeko instantziatik hartuko dira. Interesdunak datuak eguneratu edota aldatu ditzake.

2. Izangaiei deitzeko orduan, aurretik ezarritako lehentasun-irizpideak hartuko dira kontuan.

3. Kontratua telefonoz eskaintzen zaion izangaiari hiru dei, bederen, eginen zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, inguruabarrak, eguna eta ordua aipaturik.

4. Izangai bati deitu eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaio.

5. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

6. Hasiera batean hilabeteko edo laburragoak diren kontratazioak, behin baimendu ondoren, haiekin harremanetan jarrita lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaizkio, artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa bete behar izan gabe.

7. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu batean aritzeko kontraturik eskainiko, lanaldi partzialen kasuan izan ezik. Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia Udalean sortzen diren beste behar batzuekin osatzeko, betiere kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.

8. Izangaiak kasu bakoitzean esaten zaion epean kontratua onartu beharko du, bestela ukatzen duela ulertuko da. Epe hau ez da inoiz 24 ordu baino luzeagoa izanen. Erantzuten ez badu, interesdunak kontratuari uko egin diola ulertuko da.

4. artikulua. Deietarako lehentasun berezia.

1. Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukitu gabe, izangai bat aldi baterako kontratu baten bidez lanpostu batean aritu bada eta, kontratu hori bukatu eta hurrengo 6 hilabeteko epearen barruan, zerbitzu berean lanpostu berdina aldi baterako betetzea baimentzen bada, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, betiere dei egiten zaion momentuan baldintza hauek betetzen badira:

–Deia egiten den momentuan indarra duen zerrenda batean egotea izangaia.

–Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.

5. artikulua. Presazko deiak.

Behar bezala frogatutako presazko kasuetan, kontratazioa, behin baimendu ondoren, harekin harremanetan jarrita lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaio, 3.3 artikuluan ezarritakoa bete behar izan gabe.

6. artikulua. Deiak amatasun eta adopzioaren lizentzia kasuetan

1. Amatasunaren edo adopzioaren lizentzia hartzeko (ez aitatasunarena) ezarrita dagoen epearen barruan aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jaso eta kontratua onartzen duten izangaiei lanpostu hori erreserbatuko zaie lanean benetan hasten direnera arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

2. Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta aurreikusitako iraupenak bide ematen badie lanpostuan benetan hasteko.

3. Lanpostuan sartuko dira amatasunaren edo adopzioaren lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatuta.

4. Horrelakoetan, amatasuna edo adopzioa gertatu izan ez balitz lanpostuan hasiko zatekeen egunetik lanpostuan benetan hasten den egunera arte doan epea Administrazioan emandako zerbitzu gisa onartuko da. Aldi hori onartuko zaio kontratua sinatzen baldin badu eta ondorioak izanen ditu lanpostuan hasten den unetik aurrera.

7. artikulua. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendatik kanpo geratuko da, salbu eta ondoko egoera batean dagoela frogatzen badu:

a) Indarrean dagoen administrazio- edo lan-izendapen edo -kontratu baten ondorioz behartuta egotea.

b) Lanaldi partzialeko kontratu bati uko egitea, parte hartzeko eskabidea aurkeztean aukera hori aukeratu ez bada. Lanaldi partzialeko kontratua onartu ondoren, 3.8 artikuluan ezarritakoa beteko da.

c) Aldi baterako ezintasun-egoeran edo amatasun- edo adopzio-lizentzia hartuta egotea. Arrazoi hori dela-eta kontratu bati uko egiten diotenak ezin izango dira lanerako berriz prest egon, uko egitea justifikatu zuen egoera amaitu dela behar bezala egiaztatu arte.

d) 3 urtetik beherako ondorengo bat bere ardurapean izatea, norberarena zein adoptatua izan. Arrazoi horrengatik kontratuari uko egiten diotenak ezin izango dira lanerako berriz prest egon uko egin zaionetik gutxienez hilabete igaro arte, salbu eta lehenago hura eragin zuen arrazoia desagertzen bada.

f) Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

g) Izangaia ezkondu berria bada edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, hori gertatu ondoko edo gertatu aurreko hamabost egun naturaletan uko eginez gero lanpostuari.

h) Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren ezaugarri bereziekin.

2. Aurreko atalean jasotako kasuetan, h) letrakoetan izan ezik, izangaiek zerbitzu emateko moduan daudela jakinarazi beharko dute. Jakinarazpen hori egin bitarte, izangaiak ez dira deitzeko moduan izanen, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko sartuta dauden zerrendetatik. a), e) eta f) letretako kasuetan, arrazoi eragile bera bi aldiz baino ezin izanen da erabili ukoa justifikatzeko arrazoi gisa.

3. Artikulu honetako 1. apartatuan adierazitako egoeretako batean, h) letrakoan izan ezik, dauden izangaiek hilabeteko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

8. artikulua. Zerrendetatik ateratzea.

Izangaiak honako kasu hauetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazoiengatik.

c) Probaldia ez gainditzea.

d) Sinatutako kontratuari uko egitea, non eta ez den Etxarri Aranazko Udalean eta haren erakunde autonomoetan funtzionario edo lan-kontratuko langile finko gisa sartu delako maila bereko edo beheragoko lanpostu batean, edo araudi honen 3.8 artikuluan ezarritakoaren ondorioz.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

f) Etxarri Aranazko Udalean eta haren erakunde autonomoetan funtzionario gisa edo lan kontratatu gisa sartzea lanpostu berean edo maila altuagoko beste batean jarduteko.

g) Lanpostua uztea.

h) Kontratua amaitzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen, kontratatzen den langileak lanpostuan aritzeko duen gaitasun edo egokitzapen faltagatik, horrek lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasa badakar.

Iragarkiaren kodea: L2104643