75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko, honako hau ebazten dut 4/2021 Ebazpenaren bitartez:

EBAZTEN DUT:

1. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.malerreka.eus. Interneteko domeinuaren jabea Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea da eta haren titularra ere Mankomunitatea bera da.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

4. Ebazpen hau Mankomunitateko alor guztiei jakinaraztea, eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Donezteben, 2021eko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2104739