71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

89/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen 2021eko deialdia. DDBN identifikazioa: 553122.

Nekazaritzako elikagaien industriak zutabe sendoa dira Batasuneko landa ekonomiaren oinarrian. Landa ingurunean errotuena dagoen sektore industriala da, lehen sektorearen mugiarazle, eta nekazaritzako produktuen balio erantsia handitzea errazten du. Nekazaritzako enpresen garapenari ematen zaion bulkadak bideraturik egon behar du landa eremuetan enplegua sustatzera eta kalitatezko lanpostuak sortzera, daudenak mantentzera eta enpleguaren sasoiko gorabeherak murriztera. Gainera, sektore hau etengabeko modernizatze prozesuan dago, eta horri esker lehiakorragoa da, gero eta zorrotzagoa den ingurune ekonomikoan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoak, 17. artikuluan aurreikusten du “Inbertsioak aktibo fisikoetan” izeneko neurria. Hark, halaber, 3 azpineurri ditu, eta hau da horietako bat: “Nekazaritzako produktuak (Tratatuko I. eranskinean jasotakoak edo kotoizkoak, eta arrantzako produktuak salbuesten dira) eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsio materialak eta immaterialak egiteko laguntza”.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko Programak azpineurri hori jasotzen du (4.2 kodea).

Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, deialdi hau ebatz dezan.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen 2021eko deialdia onestea.

2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. 20.000.000 euroko gastua baimentzea, aurrekontu-partida honen kargura: 810007 81210 7701 413102 “LGP-LGENF 2014-2020. Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak”. Gastua izanen da krediturik baldin badago, honako muga hauekin:

URTEA

ZENBATEKOA (eurotan)

2022

10.000.000

2023

10.000.000

GUZTIRA

20.000.000

Halaber, 6.000.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzea, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntza hauek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko Programan (LGP) jasota daude, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an eman zuten 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapena laguntzeari buruzkoa zen erregelamendu hura.

2. oinarria.–Definizioak.

Deialdi honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

1) “Nekazaritzako produktuak”: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen direnak, salbu arrantzako produktuak eta akuikulturakoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutakoak.

2) “Nekazaritzako produktuak eraldatzea”: nekazaritzako produktu batean egiten den eragiketa, horren emaitza ere nekazaritzako produktua duena. Salbuesten dira lehenbiziko salmentarako ustiategian egiten diren jarduketak, beharrezkoak direnak animalia edo landare produktu bat prestatzeko.

3) “Enpresa txiki eta ertainak” edo “ETEak”: laguntzak eskatzeko unean mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan xedatutako irizpideak betetzen dituztenak izanen dira. Aipatu irizpideak betetzen ez dituzten enpresak “enpresa handitzat” hartuko dira.

4) “Elkarteak”: Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluan definitutako landako nekazaritzako kooperatibak eta bigarren mailako kooperatibak, kooperatiba-taldeak eta entitate zibilak eta merkataritzakoak, baldin beren kapitalaren %50 gutxienez sozietate kooperatibena bada. Parte-hartzearen portzentajea txikiagoa bada, aplikatu beharreko lehia-baremoa kapitalean izandako portzentajearen proportzioan izanen da.

5) “Kalitatezko ekoizpeneko enpresak”: honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten enpresak:

a) Jatorri-deituratan, adierazpen geografiko babestutan edo produktu ekologikotan inskribatutako ETEak eta artisautza-enpresak (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautza-enpresen Erregistroan inskribatuak). Baldintza hori betetzen dela frogatzen duten ziurtagiriak, dagokion erakundeak emanak, indarrean egon behar dira dirulaguntzak eskatzeko epean.

b) Kalitatea kudeatzeko edo elikagaien segurtasuna ziurtatzeko nazioartean aitortutako sistemak (ISO familiak, IFS, BRC GlobalGAP eta baliokideak) dituzten enpresak. Baldintza hori betetzen dela frogatzen duten ziurtagiriak, dagokion erakundeak emanak, indarrean egon behar dira dirulaguntzak eskatzeko epean. Kalitatezko enpresaren baldintza bete beharko da inbertsioen xede den ekoizpen instalazioan.

6) “Elkarte integratuak (EI)”: honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak:

–Kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte, bat-egitearen edo xurgatzearen bidez, 2010eko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 1era bitartean.

–Kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez, 2010eko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 1era bitartean.

–Bigarren graduko edo gehiagoko kooperatibak izatea edo, kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen, 10 milioi eurotik gorako fakturazioa izatea azkeneko ekitaldi ekonomikoan.

–Lehentasunezko elkartetzat (LE) aitortua izatea, edo LE batean sartuta egotea, aplikaturik Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatibak eta beste elkarte batzuk sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legean xedatutakoa.

7) “Kooperatiben integrazio prozesuan dauden elkarteak (KIPE)”: honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak:

a) Kooperatiben integrazio prozesu bat hasia badute, bat-egitearen edo xurgatzearen bidez, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera; edo bigarren mailako kooperatibak eta lehentasunezko elkarteak (LE) badira, lehen aipatu datatik aurrera kooperatiba gehiago gehitu badituzte (KIPE-BXG).

b) Kooperatiben integrazio prozesu bat hasia badute, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez (KIPE-KAH), 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

8) “Ekoizpen instalazio berriak”:

a) Nafarroan berria den enpresa batek egindako hasierako inbertsioak: ekoizpen instalazio berri bat abiarazteko inbertsioak, produkzioa 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten bada eta instalazio hori Nafarroan dagoen enpresa bati loturik ez badago. Loturik dagoen enpresaren definizioa Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan dago xedatua.

b) Nafarroan dauden enpresen ekoizpen instalazio berriak: Nafarroan dagoen enpresa batek edo horri lotutako enpresa batek egindako inbertsioak, ekoizpen instalazio berri bat martxan jartzeko, produkzioa 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten bada eta instalazioa kokatzen ez bada eskatzailearen edo horri lotutako enpresen inbertsioak zeuden tokian. Loturik dagoen enpresaren definizioa Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan dago xedatua.

Kokaleku desberdintzat jotzeko, lantegiaren zerbitzu eta ekoizpen jarduera guztien funtzionamendu autonomoa bermatu beharko da, beharrezkoa izan gabe aldez aurretik dauden eraikinak konektatzea edo partekatzea azpiegiturekin eta ekoizpen instalazioekin edo instalazio lagungarriekin, telekomunikazioetakoak izan ezik.

9) “Industria instalazio berriak azpiegitura partekatuko industrialdeetan”: industrialdeetan ezarritako enpresa instalazio berriak, baldin eta industrialde horiek lurruna, gasa eta argindarra oinarri dituen trigenerazioa eskaintzen badute, bai eta hondakinen kudeaketa eta/edo uren arazketa bateratua ere.

10) “ONN”: ogibide nagusia nekazaritza dutenak edo bazkideen edo zuzendaritza kontseiluko kideen erdiek baino gehiagok izaera hori duten elkarteak.

11) “Kapitalizazio ertaineko enpresak (midcap-ak)”: 3. apartatuko definizioaren arabera ETEak ez diren eta 3.000 langile baino gutxiago dituzten enpresak, elkartutako edo lotutako enpresak aintzat hartu gabe.

12) “Lanen hasiera”: lanen hasierako datatzat hartuko da hauetako lehena:

a) Inbertsioan eraikitzeko lanen hasierako data, edo

b) Ekipoak eskatzeko konpromiso irmoaren data, edo inbertsioa itzulezin bihurtzen duten eraikitzeko lanen bestelako konpromiso baten data.

Ondorio horietarako, ez dira lanen hasieratzat hartuko lurrak erostea edo prestatze lanak, hala nola baimenak lortzea eta bideragarritasunari buruzko aurretiko azterketak egitea (teknikarien zerbitzu-sariak, bideragarritasun ekonomikoa, teknikoa, geoteknikoa, merkatukoa eta antzekoak aztertzeko ikerketen gastuak eta baimenekin loturiko gastuak).

13) “Amaitutako inbertsioa”: materialki amaituta dagoen hori edo erabat gauzatu den hori, osorik ordaindu dena eta onuradunaren esku dagoena.

14) “Ez gauzatzea”: eskaeran aurreikusita zegoen baina gauzatu ez den inbertsioa. Ondorio horietarako, aintzat hartuko dira inbertsio-elementu oso bat ez gauzatzea eta horren unitate bat edo batzuk ez gauzatzea. Inbertsioa ez da ez gauzatutzat hartuko baldin eta diruz lagungarria ez bada oinarri hauetan ezarritako epetik kanpo gauzatzeagatik edo hori bezalako ez-betetzeren batengatik.

15) “Balorazio batzordea”: honako hauen titularrek osatutako organoa da: Industria Sustatzeko Zerbitzua, Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Atala, Industrian Inbertsioa Sustatzeko Atala eta Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa. Batzordea eratzeko behar den quoruma: lau kideetatik hiru, gutxienez.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira hurrengo baldintzak betetzen dituzten enpresak (pertsona fisiko edo juridikoak) eta nortasun juridikorik gabeko entitateak:

a) Dirulaguntzaren xedeko jarduera Nafarroan egitea.

b) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea. Salbuespena dira arrantzaren eta ardoaren sektoretako enpresak, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez dutenak ere.

c) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala badagokio, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

d) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende ez egotea, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.

e) Ingurumen arloko arrazoiengatik zehapenik jaso ez izana. Eta, hala bada, enpresak zehapenean aurreikusitako neurri zuzentzaileak abiaraziak izatea.

f) Ebazpen irmo baten bidez zehapenik jaso ez izana laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan arau-hauste oso astun bat edo bi arau-hauste astun baino gehiago egiteagatik, deialdia argitaratu aurreko bi urteetan.

g) Administrazio ebazpen irmoz edo kondena-epai irmoz zehapena edo zigorra jaso ez izana sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskabidearen inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu behar da hori.

Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du egiaztagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

2. Nortasun juridikorik ez duten eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkien betebeharrak betetzeko adinako ahalmena duena.

Kasu horietan, berariaz adieraziko dira dirulaguntzaren eskabidean zer konpromiso hartzen dituen bere gain batasuneko kide bakoitzak. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean adieraziko da kide bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Kideok ere onuraduntzat joko dira.

3. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da 1. apartatuan eskatutako baldintzak betetzen direla, eta laguntzak eskatzeko unean aurkeztuko da.

4. Laguntzaren onuradun den enpresari sozietate berri batean bat egiteko edo xurgapen bidez bat egiteko prozesu batek eragiten badio, laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinarazi beharko dio. Behar den bezala egiaztatu beharko da aldaketa hori, eta, ondorengo denak oinarri hauetan onuradun izateko ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, enpresa onuradunak sozietate-mota aldatzen badu, nortasun juridikoari eutsita, hala jakinarazi beharko zaio laguntzak kudeatzen dituen organoari.

5. Unibertsitate publikoak, erakunde autonomoak eta sozietate eta fundazio publikoak ezin dira laguntza hauen onuradun izan.

4. oinarria.–Inbertsio proiektuen betebeharrak.

1. Aktibo material edo immaterialetan inbertsioak egiteko proiektuak diruz lagungarriak izan daitezen, helburu hauek izan behar dituzte:

a) Eraldaketan eta merkaturatzean hobekuntzak egitea.

b) Produktuaren balio erantsia handitzea.

c) Kalitatea hobetzea.

d) Ekoizteko ahalmena handitzea.

e) Efizientzia, energian eta inputen erabileran.

f) Enpleguaren hazkundea.

g) Jardueren dibertsifikazioa.

h) Ingurumena babestea.

i) Laneko segurtasuna.

j) Establezimendu berri bat sortzea.

k) Lehendik dagoen establezimendu bat handitzea.

2. Inbertsio proiektuak osorik gauzatu behar dira laguntza eskatu den egunetik laguntza emateko ebazpenean ezartzen den bukatzeko egunera bitarte, eta egun hori izanen da:

–2022ko ekainaren 30a, proiektua egun horretarako amaitua egonen dela adierazi bada laguntzen eskaeran.

–2023ko ekainaren 30a, proiektua egun horretarako amaitua egonen dela adierazi bada laguntzen eskaeran.

Ondorio horietarako, proiektuak osorik gauzatutzat hartuko dira baldin eta inbertsio diruz lagungarriak aipatu epeetan fakturatuta, ordainduta eta onuradunen eskuetan badaude, 5.1 c) oinarrian ezarritako salbuespenekin.

Proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epea luzatzeko eskatzen ahalko da, 13.2 oinarrian aipatzen den moduan.

Inbertsioa ezarritako epea baino lehen hasi ez dela egiaztatze aldera, Industria Sustatzeko Zerbitzuko langileek eskatzailearen instalazioak bisitatuko dituzte. Inbertsioak ez direla hasi edo egin egiaztatuko dute eta bisitaren emaitzaren akta eginen dute.

3. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuak honako aurrekontu hau izanen du gutxienez, ekoizpen instalazioko langile kopuruaren arabera (2020ko batez besteko plantilla):

PERTSONAK

GUTXIENEKO AURREKONTUA

10 baino gutxiago

15.000 euro

10 eta 49 artean

50.000 euro

50 eta 249 artean

100.000 euro

250 edo gehiago

300.000 euro

4. Enpresak Nafarroan duen ekoizpen instalazio bakoitzeko inbertsio proiektu bakarrak jaso dezake dirulaguntza.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio proiektuen gastuak dira diruz lagungarriak:

a) Honako xede hauek dituztenak:

1. Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo hobetzea. Kontzeptu horrek hartzen ditu:

–Eraikinaren obra zibila, saneamenduko eta iturgintzako instalazioak barne, baita kalitate-kontrolaren eta hondakinen kudeaketaren kostuak ere.

–Kanpoko urbanizazioaren obra zibila, barne daudela bideak, hesiak, aparkatzeko eremuak eta abar.

–Instalazio berezien obra zibila; esaterako, hotz-ganberen itxiturak, siloak, araztegiak, makineria eta ekipamenduak instalatzeko oinarriak, suteen kontra babesteko instalazioak eta industriako erabilerarako putzuak eta ur-harguneak.

–Obra zibileko proiektuen gastu orokorrak eta mozkin industriala, honako muga hauekin: proiektuko aurrekontuaren edo memoria tekniko baloratuaren gaineko %17 (gastu orokorretan) eta %6 (mozkin industrialean).

–Segurtasuna eta osasuna, obra zibileko proiektuarekin lotuta.

2. Makineria eta ekipamendu berriak erostea edo errentamendu finantzarioan hartzea, erosteko aukerarekin, produktuak duen merkatuko balioa edo gutxiago ordainduta. Kontzeptu horrek hartzen ditu:

–Makineria eta bestelako ekipamendu-ondasunak (informatikako ekipamenduak barne) eta ekoizpen instalazio berariazkoak, baita berokuntzako, hozketako / hotz industrialeko, aire girotuko, aire konprimituko eta autokontsumorako eguzki-paneletako instalazioak ere. Halaber, elektrizitate eta/edo gas hornidurak instalatzeko eta horien harguneak ezartzeko beharrezkoak diren kostuen gastuak ere sartzen dira, harguneen titulartasuna azken finean norena den kontuan hartu gabe.

–Makineria edo ekipamendurako inbertsioarekin loturiko segurtasuna eta osasuna, baldin eta inbertsioak ez badu obra zibila gauzatzea ekartzen.

3. Honako aktibo immaterialetan inbertsioak egitea: programa informatikoak eskuratzea edo garatzea eta patenteak, lizentziak eta egile eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.

4. Goian aipatu 1. eta 2. helburuekin loturiko bestelako gastuak; esaterako, arkitektura eta ingeniaritza enpresen zerbitzu-sariak edo obra zibileko inbertsioekin loturiko tributuak, horien gastuen %20 gehienez. Kontzeptu horrek hartzen ditu:

–Proiektua prestatzeagatik eta obra zuzentzeagatik ordaindu beharreko zerbitzu-sariak.

–Tasazioko zerbitzu-sariak.

–Aholkularitza teknikoko zerbitzu-sariak.

–Azterketa geodesikoetako gastuak.

–Bideragarritasun azterketak.

–Jarduera, obra eta irekitze lizentziengatik ordaindutako tributuak.

Ez da diruz lagunduko laguntza eskaeraren tramitazioarekin eta kudeaketarekin lotutako inongo gasturik.

b) Nafarroan kokatutako ekoizpen instalazioetan egiten diren inbertsioak, 4.1 oinarrian zehaztutako helburuetako bat lortzeko zuzenean laguntzen baldin badute.

c) 4.2 oinarrian ezarritako epealdian egin direnak. Ondorio horietarako, egindako gastutzat hartuko da epealdi horretan fakturatu eta ordaindu dena.

Baldintza hori bete beharretik salbuesten dira 4. puntuko a) letrako gastuak. Horiek 2019ko ekainaren 1aren ondokoak izan daitezke.

d) Enpresaren ibilgetuan aktibatzen direnak, proiektua identifikatzen duten kontu espezifikoetan.

e) 6. oinarrian aipatzen den kostuen moderazioa betetzen dutenak.

2. Errentamendu finantzarioaren bidez aktiboak eskuratzea diruz lagundu daiteke baldin eta eragiketa oinarri honen 1. apartatuko c) letran adierazitako aldian egiten bada, eta enpresak konpromisoa hartzen badu ondasuna erosteko aukera gauzatzeko, eragiketaren BEZa aldez aurretik ordaintzea ekarriko duena.

Diruz lagungarriak izanen dira BEZa ordaintzen denetik proiektua justifikatu arteko kuota ordainduak bakarrik. Eta ez dira diruz lagungarriak izanen eragiketarekin lotutako gastuak; esaterako, errentatzailearen marjinak, interesak, gastu orokorrak eta aseguruen gastuak.

3. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) 2.500 eurotik beherako zerga-oinarria duten inbertsio proiektuaren elementuak.

b) Lursailak, urbanizatu gabeko lurrak urbanizatzeko obrak (deialdi honen ondorioetarako, lur horiek bideen, ur saneamendu/horniduraren eta energia horniduren sareak ez dituztenak dira) eta horiek eskuratzearekin loturiko gastuak (notaritzak, zergak eta antzekoak).

c) Luxuzko gastuak.

d) Proiektuaren xedea aintzat hartuta, laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz neurriz kanpokoak direnak.

e) Aipatu 4.1 oinarrian ezarritako helburuetako batekin edota ekoizpen eta/edo merkaturatze prozesuarekin lotura zuzenik ez dutenak.

f) Enpresako langileek ibilgeturako egindako lanak.

g) Eskaeraren eguna baino lehenagoko fakturekin edo ordainketa aurreratuekin justifikatutako gastuak, salbu eta 1. apartatuaren a) letrako 4. puntuko gastuak.

h) Eratzeko eta lehenbiziko aldiz ezartzeko gastuak.

i) Aktiboak birjartzeko, mantentzeko eta ordezteko inbertsioak, salbu eta ekoizteko ahalmena handitzen badute teknologiarengatik, errendimenduarengatik edo prestazioengatik.

j) Ibilgailuak, barnean erabiltzekoak salbu; esaterako, orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.

k) Makineria eta ekipamendu erabiliak.

l) Zorraren interesak eta BEZa, salbu eta onuradunak ezin badu berreskuratu.

m) Eraikinak edo lokalak erostearekin zer ikusia dutenak, baldin eta diruz lagunduak izan badira deialdi hau argitaratu aurreko 10 urteetan.

n) Enpresak eskuratzea.

6. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa edozein izanda ere, onuradunak ziurtatu behar du efizientzia eta ekonomia irizpideak hartu dituela kontuan enpresa hornitzailea hautatzean. Horretarako, “Enpresa hornitzailea hautatzeko justifikazioa” izeneko inprimakia aurkeztu behar du 13. oinarrian araututako justifikazioa egiten duenean, baita, gutxienez, hiru eskaintza independente ere (haien artean eta eskatzailearekin lotuta ez dauden enpresenak), oinarrian ezarritako salbuespen kasuetako bat ez bada.

2. Eskaintzek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 2019ko ekainaren 1a baino geroagokoak eta obra kontratatu, zerbitzua egin edo ondasuna eman baino lehenagokoak izatea.

b) Elkarren artean alderagarriak izatea eta inbertsio-elementu berari lotuta egotea, emandako deskribapen teknikoan alderatzen diren elementuak antzekoak direla ondorioztatzeko. Eskatzaileak aski informazio eman behar du organo kudeatzaileak alderaketa egin ahal izateko.

c) Eskaintza garestienaren prezioa merkeenarena baino bi aldiz handiagoa denean, justifikatu beharko da zergatik ez dauden prezio antzekoak dituzten eskaintza gehiago.

d) Eskaintza faltsurik aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza guztiak galduko dira eta hasiera emanen zaie dagozkion legezko ekintzei.

3. Onuradunak ez ditu hiru eskaintza aurkeztu behar jarraian ematen diren kasuetan, justifikatu behar dituenak txosten tekniko-ekonomiko bidez eta eskaintzaren balioa merkatukoa dela frogatuz:

1. Justifikatzen duenean ezen, merkatuaren edo aktiboaren ezaugarrien berezitasunak direla eta, merkatuan ez dagoela behar adina entitate hornidura hori egiteko enpresak eskatzen dituen baldintzetan.

2. Enpresan instalatutako beste aktibo batzuekin kontroleko software bidez elkar lotutako aktiboak badira, eta frogatzen bada aktibo horiek batera izatearen ondorioz eragiketa-kostuak nabarmenki murrizten direla.

3. Aktiboa aukeratutako hornitzailearekin aurretik izandako proiektu, garapen edo lankidetza baten ondorioa denean.

4. Inbertsio-elementuaren balioa 1.000.000 euro baino handiagoa denean eta eskaintza bakarra aurkezten denean, peritu-tasazio independentea aurkeztu beharko da.

4. Orokorrean, eskaintzarik merkeena lagunduko da diruz, efizientzia tekniko eta ekonomikoaren arrazoiek ez badute justifikatzen beste bat aukeratzea.

Obra zibileko inbertsioetan, proiektuaren aurrekontua eskaintza merkeenaren %70 baino txikiagoa bada, aurkeztutako eskaintzen bidezkotasuna aztertuko du balorazio batzordeak.

7. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa enpresaren eta inbertsio proiektuaren ezaugarrien arabera zehaztuko da, jarraian adierazten den bezala.

Laguntzaren intentsitatea atal honetan adierazitako ehunekoen batura izanen da, eta inbertsio proiektuaren gastu diruz lagungarrien oinarriari aplikatuko zaio, 2. apartatuan ezarritako gehieneko mugarekin.

a) Enpresaren tamaina laguntzak eskatzeko unean:

TAMAINA

LAGUNTZA (%)

Handia

3

ETEa

8

b) Elkartea izatea:

ELKARTE MOTAK

LAGUNTZA (%)

Elkartea (2.4 oinarria)

4

Elkarte integratua (2.6 oinarria)

8

c) Enpresaren esportazioa, fakturazioaren portzentajean (2019ko edo itxitako azken zerga-ekitaldiko datuen arabera):

ESPORTAZIOAREN %

LAGUNTZA (%)

≥ %10 eta < %30

1

≥ %30

2

d) Enpleguaren kalitatea. Batez besteko enplegu mugagabearen portzentajea enpresan 2020. urtean:

KONTRATU MUGAGABEEN KOPURUA /
KONTRATU KOPURUA GUZTIRA

LAGUNTZA (%)

≥ %80 eta < %90

1

≥ %90 eta < %95

2

≥ %95

3

Batez besteko portzentaje hori kalkulatzeko, aintzat hartuko da lan bizitzaren txostena honako data hauetan: 2020-03-05, 2020-06-05, 2020-09-05 eta 2020-12-05.

e) Enpleguaren kalitatea. Prestakuntza enpresan (laguntza, %2): 2020an prestakuntza programetan parte hartzea, gutxienez prestakuntzako 10 ordu egin badira langileko, aukera hauetako baten bidez eginak:

–Gizarte Segurantzako kuoten hobariaren bidez.

–Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntzarako laguntzen deialdiak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZk) eginak.

–NL-NEZren prestakuntza proiektu bereziak.

–Bestelako prestakuntza, NL-NEZk egindako aldeko txostena izan behar duena.

f) Emakumeen eta gizonen artean lan arloko edozein diskriminazio galarazteko neurri hauetako bat hartzea (laguntza, %1):

–Emakumeen eta gizonen berdintasun plan bat izatea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako irismenaren eta edukiaren arabera prestatu eta aplikatua, salbu eta enpresa legez hala behartuta dagoenean.

–Aitortzaren edo bereizgarriren bat lortu izana bere langileekin tratu eta aukera berdintasunaren politikak aplikatu dituelako (esaterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarria edo NEEZE-Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen “Reconcilia zigilua”, eta abar).

–Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriak edo berdintasuna sustatzeko bestelako neurriak, frogatzeko modukoak, aplikatu izana. Neurri horiek frogatzeko, enpresaren eta langileen ordezkariek sinatutako dokumentua aurkeztuko da.

g) Enpleguaren kalitatea. Desgaitasun maila %33koa edo handiagoa duten plantillako langileen kopurua 2020. urtean. Kalkulatzeko, 7.1 d) oinarrian aipatu datetako lan bizitzari buruzko txostenak erabiliko dira, edota urtarrilaren 14ko 27/2000 Errege Dekretuan aurreikusitako neurri alternatiboak ere.

PLANTILLAN DESGAITASUNA DUTENEN % (NEURRI ALTERNATIBOAK BARNE)

LAGUNTZA (%)

≥ %2

1

≥ %4

2

≥ % 6

4

h) Kalitatezko ekoizpeneko enpresak. Kalitatezko ekoizpeneko enpresatzat hartzeko baldintzak, 2. oinarriko 5) definizioan ezarriak:

KALITATEZKO EKOIZPENEKO ENPRESEN BALDINTZAK

LAGUNTZA (%)

a) edo b) betetzen du

1

a) eta b) betetzen ditu

2

i) Kooperatiben integrazioa. Nafarroako nekazaritzako elikagaien enpresen eta nekazaritzako kooperatiben integrazioa sostengatzeko neurriak:

KOOPERATIBEN INTEGRAZIOA

LAGUNTZA (%)

Integrazio prozesuan dagoen kooperatiba (kooperatiben arteko hitzarmena)

4

Integrazio prozesuan dagoen kooperatiba (bat-egitea edo xurgapena)

16

j) Inbertsioaren kokapena (eremu geografikoa):

KOKAPENA

LAGUNTZA (%)

5.000 biztanletik beherako udalerrian (2019ko urtarrilaren 1ean) (*)

5

(*) Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 31ko 10/2020 Foru Agindua (2020ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 14koa).

k) Inbertsioaren kokapena: azpiegitura partekatuko industrialde batean kokatutako establezimendua: laguntza, %5.

l) Ekoizpen instalazio berria:

EKOIZPEN INSTALAZIO BERRIA

LAGUNTZA (%)

Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak (2.8 b) oinarria)

4

Nafarroan berria den enpresa (2.8 a) oinarria)

13

m) Makineriako inbertsioaren zenbatekoa. Makineriaren eta horri erantsitako instalazioen portzentajea, inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez:

MAKINERIAREN ETA HORRI ERANTSITAKO INSTALAZIOEN % (AKTIBO IMMATERIALAK BARNE)

LAGUNTZA (%)

≥ %25 eta < %50

1

≥ %50 eta < %75

2

≥ %75

3

n) Enpresa dibertsifikatzeko inbertsioak:

ENPRESA DIBERTSIFIKAZIOA

LAGUNTZA (%)

Aurrez egindako jarduerez bestelako jarduera bat, EJSNaren 4. digituari dagokionez

2

Aurrez egindako jarduerez bestelako jarduera bat, EJSNaren 3. digituari dagokionez

4

o) I+Gko proiektuen ondoriozko inbertsioak (inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez). Zuzenean eta modu agerikoan I+Gko proiektu baten ondorio diren inbertsioak baloratuko dira, dena delako proiektua hala kalifikatu duenean horretarako baimendua dagoen erakunde batek edo entitate publiko batek:

I+Gko PROIEKTU BATEN ONDORIOZKO INBERTSIOA

LAGUNTZA (%)

> %0 eta < %10

1

≥ %10

2

p) Proiektuak enpleguan duen eragina:

Enpresak guztira sortutako enplegua baloratuko da. Horretarako, sortutako enplegua (SE) hartuko da kontuan, eta honela kalkulatuko da: 2020-01-01etik 2020-12-31ra bitarteko aldian altan zeuden langileen batez bestekoa ken 2021-07-01etik 2022-06-30era bitartekoa (2022. urtearen kargurako emandako espedienteen kasuan) edo 2022-07-01etik 2023-06-30era bitartekoa (2023. urtearen kargurako emandako espedienteen kasuan).

SEko BALIOA

LAGUNTZA (%)

5 ≤ SE < 10

1

10 ≤ SE < 15

2

15 ≤ SE < 20

3

20 ≤ SE < 25

4

SE ≥ 25

5

q) Lehentasunezko sektoreak:

LEHENTASUNEZKO SEKTOREAK

LAGUNTZA (%)

Zerealak, frutak eta barazkiak, oliba olioa eta haragiak

1

Esnekiak

2

2. Gehieneko dirulaguntza 2.000.000 eurokoa izanen da ekoizpen instalazio bakoitzeko. Eta inolaz ere ez dira gaindituko taula honetan zehaztutako laguntzen gehieneko intentsitateak:

ENPRESAREN TAMAINA ETA MOTA

LAGUNTZA (%)

Enpresa handia

14

ETEa

17

Elkartea

20

Kooperatiben arteko hitzarmenen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea (KIPE-KAH; 2.7 b) oinarria)

23

Bat-egitearen edo xurgatzearen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea eta bigarren mailako kooperatibak edo lehentasunezko elkarteak (LE), kooperatiba gehiago gehitu badituzte (KIPE-BXG; 2.7 a) oinarria)

28

3. 1. apartatuko k), m), n), o) eta p) letretan aurreikusitako laguntza intentsitatea lortzen duten onuradunek baldintza berberak mantendu beharko dituzte laguntza ordaindu aurretik egiten den egiaztapenean; bestela, laguntzaren portzentajea murriztuko zaie.

8. oinarria.–Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2021eko abuztuaren 31n bukatuko da, egun hori barne.

Eskabideak eta prozeduraren hurrengo faseetan aurkeztu beharreko gainerako agiriak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Tramitazio elektronikoa nahitaezkoa da prozeduraren fase guztietan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta aipatutako fitxa erabiliz telematika bidez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

2. Laguntza eskabidean adierazi behar da eskatzaileak baduela gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat eta harpidetua dagoela Nafarroako Gobernuaren jakinarazpen elektronikoko prozeduretan. GHEa eskuratzen ahalko da 19. oinarrian zehazten den moduan.

3. Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza eskatzeko, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera:

a) Eskabide orria.

b) Enpresa eta inbertsio proiektua deskribatzen dituen memoria tekniko eta ekonomikoa.

c) Inbertsio-elementu bakoitzeko aurrekontu bana, aski zehaztuta.

d) Onuradun izateko baldintzak (3. oinarrikoak) betetzearen erantzukizunpeko adierazpena.

e) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren lan bizitzari buruzko txostenak, egun hauetakoak: 2020-03-05, 2020-06-05, 2020-09-05 eta 2020-12-05.

f) Batez besteko plantillaren gaineko txostena, 2020-01-01etik 2020-12-31ra bitartean altan ziren langileei dagokienez.

g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko neurriak aplikatzeagatik ematen den laguntzaren ziurtagiriak (7.1 oinarriko f) letra).

h) Ingurumen baimena, jardueraren eta inbertsio proiektuaren araberakoa (ingurumen baimen integratua –IBI–, jarduera sailkatuko udal lizentzia, ingurumen-inpaktuaren adierazpena –IIA– eta abar).

i) Obra zibileko jarduketen kasuan, obra-lizentzia edo, hori ez bada, dagokion udalean egindako eskaeraren gordekina.

j) Hala badagokio, aurkeztu behar den dokumentazio osagarria (laguntzen fitxan zehaztuko dena).

4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu betetzen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak, Industria Sustatzeko Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio ezen hala egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

9. oinarria.–Norgehiagoka.

Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, bi zerrenda eginen dira eskaerekin, eskaeran proiektua bukatzeko aurreikusitako dataren arabera, eta zerrenda bakoitzeko eskaerak konparatuko dira lehentasuna ezartzeko, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten proiektuei 7. oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, zerrenda bakoitzerako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte:

a) Lehen zerrenda: 10.000.000 euroko kreditua, 2022ko gastuen aurrekontukoa, 2022ko ekainaren 30erako bukatuko diren proiektuetarako.

b) Bigarren zerrenda: 10.000.000 euroko kreditua, 2023ko gastuen aurrekontukoa, 2023ko ekainaren 30erako bukatuko diren proiektuetarako.

10. oinarria.–Inbertsio proiektuak baloratzeko irizpideak.

1. Hauek dira inbertsio proiektuak baloratzeko irizpideak:

1,1. Enpresa irizpideak (31 puntu, gehienez ere):

1.1.1. Enpresaren tamaina:

TAMAINA

PUNTUAZIOA

Handia (> 3.000 langile plantillan)

0

Midcap-a (≤ 3.000 langile plantillan)

4

ETEa

8

1.1.2. Enpresaren hazkundea:

ENPRESAREN HAZKUNDEA (ENPRESAREN 2019KO SALMENTAK / ENPRESAREN 2014KO SALMENTAK)

PUNTUAZIOA

< 1,00

0

≥ 1,00 eta < 1,20

1

≥ 1,20

2

1.1.3. Enpleguaren kalitatea: enpresako enplegu mugagabearen ehunekoa 2020an (7.1 d) oinarriaren arabera):

KONTRATU MUGAGABEA DUTEN PERTSONEN KOP. / KONTRATATUTAKO PERTSONEN KOP.

PUNTUAZIOA

< %70

0

≥ %70 eta < %80

2

≥ %80 eta < %90

3

≥ %90 eta < %95

4

≥ %95

5

1.1.4. Kalitatezko ekoizpena: kalitatezko ekoizpeneko enpresatzat hartzeko baldintzak, 2. oinarriko 5) definizioan ezarriak:

KALITATEZKO EKOIZPENEKO ENPRESATZAT HARTZEKO BALDINTZAK

PUNTUAZIOA

Ez du betetzen ez a) ez b)

0

a) edo b) betetzen du

5

a) eta b) betetzen ditu

8

1.1.5. Elkarteak: elkarteak eta lehentasunezko elkarteak (LE), Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen aplikazioaren arabera:

LEHENTASUNEZKO ELKARTEAK

PUNTUAZIOA

Ez elkartea

0

Elkartea (2.4 oinarria)

4

Elkarte integratua (EI) (2.6 oinarria)

6

Nekazaritzako elikagaien kooperatiba-sozietateek %50etik beheragoko partaidetza duten entitateen kasuan, baremo aplikagarria entitatearen kapital sozialeko partaidetza-ehunekoaren araberakoa izanen da.

1.1.6. ONN. Ogibide nagusia nekazaritza (ONN) duten bazkideen parte-hartzea, edo bazkideen edo zuzendaritza kontseiluko kideen erdiek baino gehiagok izaera hori duten elkarteak: 2 puntu.

1.2. Kokapen irizpidea (8 puntu, gehienez ere):

1.2.1. Ekoizpen instalazioaren kokapena:

KOKAPENA

PUNTUAZIOA

Iruña

0

Iruñerrian, Iruñean izan ezik (Nafarroako Lurralde Estrategiaren 10.4 azpieremua)

3

Iruñerritik kanpo (Nafarroako Lurralde Estrategiaren 10.4 azpieremua)

6

5.000 biztanletik beherako udalerrian (2019ko urtarrilaren 1ean)

8

1.3. Proiektu irizpideak (61 puntu, gehienez ere):

1.3.1. Kooperatiben integrazioa: Kooperatiben integrazio prozesuan dauden elkarteak (KIPE), 2.7 oinarriko definizioaren arabera.

INTEGRAZIO PROZESUAN DAUDEN ELKARTEAK

PUNTUAZIOA

Kooperatiben arteko akordioen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea (2.7 oinarria)

2

Bat-egitearen edo xurgatzearen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea eta bigarren mailako kooperatibak edo lehentasunezko elkarteak (LE), kooperatiba gehiago gehitu badituzte (2.7 oinarria)

6

1.3.2. Energia efizientziaz erabiltzea. Mota hauek bereizten dira:

–Hondarreko energiez baliatzea.

–Energia berriztagarriak erabiltzea.

–Energia kontsumitzen duten ekipamendu eta instalazioak aldatzea edo kendu eta haien ordez efizientzia handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologia hoberena erabiltzen dituzten ekipamendu eta instalazioak ezartzea, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO INBERTSIOAREN ZENBATEKOA / INBERTSIO DIRUZ LAGUNGARRIAREN ZENBATEKOA GUZTIRA (%)

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %10

1

≥ %10 eta < %20

2

≥ %20 eta < %30

4

≥ %30 eta < %40

6

≥ %40

7

Azpiegitura energetikoak beste enpresa batzuekin partekatzen dituzten enpresek, 2.9 oinarrian zehaztutako industrialde batean kokatuta baldin badaude, 5 puntu izanen dituzte kontzeptu honengatik bakarrik.

1.3.3. Ekoizpen instalazio berria:

EKOIZPEN INSTALAZIO BERRIA (2.8 OINARRIA)

PUNTUAZIOA

Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak

10

Enpresa berria Nafarroan

15

1.3.4. Makineriari eta aktibo immaterialei dagokien inbertsioaren zenbatekoa. Aktibo immaterialen, makineriaren eta horri erantsitako instalazioen portzentajea, inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez:

MAKINERIAREN ETA HORRI ERANTSITAKO INSTALAZIOEN %

PUNTUAZIOA

< %25

0

≥ %25 eta < %50

3

≥ %50 eta < %75

6

≥ %75

8

1.3.5. Berrikuntza produktuan eta/edo prozesuan. I+Gko proiektuen ondoriozko inbertsioak (inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez). Zuzenean eta modu agerikoan I+Gko proiektu baten ondorio diren inbertsioak baloratuko dira, dena delako proiektua hala kalifikatu duenean horretarako baimendua dagoen erakunde batek edo entitate publiko batek:

I+Gko PROIEKTU BATEN ONDORIOZKO INBERTSIOA

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %10

1

≥ %10

2

1.3.6. Berrikuntza produktuan eta/edo prozesuan. Fabrikazio aurreratuko sistemetan (Industria 4.0) egindako inbertsioaren portzentajea, inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez:

FABRIKAZIO AURRERATUKO SISTEMETAKO (INDUSTRIA 4.0) INBERTSIOEN %

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %5

1

≥ %5 eta < %10

2

≥ %10 eta < %20

3

≥ %20 eta < %30

4

≥ %30 eta < %40

5

≥ %40

6

Enpresek 2017-2020 urteen artean eraldaketa digitaleko plan bat egina izan behar dute, edo horretan aritu behar dute gaur egun.

Fabrikazio aurreratuko sistemetan egindako inbertsiotzat hartzen dira makinerian eta/edo aktibo immaterialetan egindako inbertsioak, aipatu planaren neurrietan sartutakoak, kategoria hauetako batean:

a) Robotika aurreratua edo adimen artifizialarekin.

b) Ikuspen artifiziala.

c) Fabrikazio gehigarria.

d) Errealitate birtuala.

e) Errealitate areagotua.

f) Simulazioa.

g) Big data, analitika aurreratua eta business intelligence.

h) Gauzen Internet.

i) Cloud computing.

j) Zibersegurtasuna.

1.3.7. Enplegua sortzea. Enplegua sortzean (SE, sortutako enplegua) izandako eragina baloratuko da. Baldintza hauetako bat bete beharko da:

–SE ≥ %1.

–SE ≥ 5 unitate.

Betebehar horietako bat gutxienez betetzen bada, 5 puntu emanen dira.

1.3.8. Ekoizpena nazioartekotzea, enpresaren esportazio maila kontuan hartuta neurtua fakturazioaren proportzioan (2019ko edo itxitako azken zerga-ekitaldiko datuak):

ESPORTAZIOAREN %

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %10

1

≥ %10 eta < %20

2

≥ %20 eta < %30

3

≥ %30

4

1.3.9. Inbertsio ahalegina. Laguntzak jaso ditzaketen inbertsioen eta enpresaren ibilgetu garbiaren arteko ratioa baloratuko da, 2019ko edo itxitako azken ekitaldi ekonomikoko datuak kontuan hartuta:

LAGUNTZA JASO DEZAKEEN INBERTSIOA / IBILGETU GARBIA (%)

PUNTUAZIOA

< %2

0

≥ %2 eta < %5

1

≥ %5 eta < %10

2

≥ %10 eta < %20

4

≥ %20 eta < %50

6

≥ %50

8

2. Proiektu bat dirulaguntzaren xede izateko, 30 puntu lortu behar ditu gutxienez.

3. Berdinketarik izanez gero, kontuan hartuko dira honako balorazio irizpide hauetan lortutako puntuazioak, eta horren arabera ebatziko da:

1. Elkarteak / Lehentasunezko elkarteak.

2. Ekoizpen instalazio berria.

3. Inbertsio ahalegina.

4. Produkzioko instalazioaren kokapena.

5. Energia efizientziaz erabiltzea.

6. I+Gko proiektuen ondoriozko inbertsioak.

7. Fabrikazio aurreratuko (Industria 4.0) sistemetako inbertsioak.

8. Makineriaren ehunekoa.

9. ONN.

10. Enpleguaren kalitatea.

11. Eragina enpleguan.

12. Ekoizpenaren nazioartekotzea.

13. Enpresaren hazkundea.

14. Kalitatezko ekoizpena.

15. Enpresaren tamaina.

Berdinketa ez bada hausten, laguntza jaso dezakeen inbertsio bolumen handiena duten proiektuei emanen zaie lehentasuna.

11. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Industria Sustatzeko Zerbitzuak, laguntzak kudeatzen dituen organoa den aldetik, eskaerak ebaluatuko ditu 10. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz, eta ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari. Bertan, onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko du.

Aipatu zerbitzuak beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria edo argigarria eskatzen ahalko die enpresei, eta adieraziko die gehienez 10 egun balioduneko epean erantzuten ez badiote eskaerari, eskatutako laguntzak ukatuko direla.

2. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna.

Emakidaren ebazpenean, adieraziko da gastuen zer aurrekonturen kargura ematen den laguntza:

–2022ko aurrekontuaren kargura, 2022ko ekainaren 30erako bukatzen diren proiektuen kasuan.

–2023ko aurrekontuaren kargura, 2023ko ekainaren 30erako bukatzen diren proiektuen kasuan.

Laguntzak eman eta ukatzen dituen ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da gehienez ere, laguntzak eskatzeko epea bukatzen denetik hasita. Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertu ahal izanen da.

3. Baldin eta dirulaguntza eman ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, kreditu hori ematen ahalko zaie beste eskaera batzuei, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera jaso behar zuten laguntza baino gutxiago jaso badute (kasu horretan ere onuradunak inbertsio guztia justifikatu behar du).

12. oinarria.–Diruz lagundutako inbertsio proiektuak aldatzea.

1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, baimena ematen ahalko zaie oinarri honetan aurreikusten diren inbertsio proiektuen aldaketei.

Aldaketek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Gehienez bi aldaketa eskaera onartuko dira, emakidaren ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

b) Planteatutako aldaketek ez dute laguntzen helburua aldatuko, ezta hasierako eskaeraren guztirako aurrekontua gainditu ere.

c) Obra zibileko aldaketak egiteko ez da baimenik eskatu behar, baldin gainditzen ez badute aipatu inbertsio-elementurako laguntza emateko ebazpenean onetsi zen aurrekontuaren %10.

d) Ez da baimenik emanen 5.1 a) oinarriaren 4. puntuan zehaztutako gastuen partida handitzeko.

e) Aldaketak direla-eta murrizten bada proiektuaren balorazioan lortutako puntuazioa eta, horregatik, laguntza jasotzeko behar den puntuaziora ere ez bada heltzen, deklaratuko da emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzen dela.

f) Aldaketak direla-eta aldatzen bada 7. oinarriaren arabera emandako laguntzaren intentsitatea, baimenak beste ehuneko bat finkatuko du laguntzarako, eta hori ezin da izan hasierakoa baino handiagoa.

2. Aldaketak egiteko baimena laguntzen fitxaren bitartez eskatuko da eta dokumentazio hau aurkeztu behar da horretarako:

–Aldaketa justifikatzen duen eskaera arrazoitua.

–Beste memoria tekniko bat, 8.3.b) oinarrian eskatutakoa bezalakoa, aldatzen diren elementu guztiak zehaztasunez deskribatzeko. Gainera, hasierako eskaerarekin konparatuta izan diren aldaketen balorazio bat edukiko du, konparazio-koadro gisan.

3. Honako aldaketa hauen baimena nahitaez eskatu behar da ondoren azaltzen diren epeetan eta baldintzetan:

a) Proiektuaren kokalekua aldatzen bada deialdiaren betekizunak betetzen dituen beste kokaleku batera: aldaketa egin baino lehen.

b) Eskaeran aurreikusitako inbertsioak gauzatzen ez badira, 2. oinarriko 14) definizioaren arabera: 2022ko apirilaren 1a baino lehenago eskatu behar dira, 2022ko aurrekontuaren kargura diruz lagundutako proiektuen kasuan, eta 2023ko apirilaren 1a baino lehenago, 2023ko aurrekontuaren kargura diruz lagundutakoen kasuan.

c) Funtsezko aldaketak egiten badira, edo eskaera aurreikusten ez ziren inbertsio berriak: funtsezko aldaketa edo inbertsioa egin baino lehen eskatu behar dira, eta, kasu guztietan, d) letran zehaztutako epeen barnean.

“Funtsezko aldaketa” deitzen zaio teknologia aldaketa dakarren inbertsioari, edo beste eginkizun bat duenari, edo laguntza eskaeran aurreikusitako inbertsioaz bestelako ezaugarri tekniko funtsezkoak dituenari, edo 6. oinarriko kostuen moderazioa berri frogatu beharra dakarrenari. Bestalde, “eskaeran aurreikusi ez den inbertsio berria” egin dela ulertuko da eskaeran sartutako inbertsio baten unitateen kopurua handitzen denean.

Aldaketa horiek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Konpentsatzeko, onetsitako beste inbertsio batzuk ez dira gauzatuko, baina ez da onartuko horien zenbatekoa murriztea.

–Ezin da inolaz ere gainditu onetsitako inbertsio proiektuaren guztirako aurrekontua, ezta ondare masa bakoitzaren balioa ere (eraikinak, makineria eta instalazioak eta beste inbertsio batzuk).

–Industria Sustatzeko Zerbitzuko langileek bisita bat eginen diete eskatzailearen instalazioei, egiaztatzeko inbertsioak hasi gabe daudela edo ez direla egin zehatutako epea baino lehenago.

d) Aldaketa txikiak edo eskaeran aurreikusitako inbertsioen aldaketak (funtzionaltasun berari eutsita, behar tekniko berak asetzen dituztenak, kontuan hartuta errendimendua, kontsumo energetikoak eta mantentze-lanak gisako alderdiak).

Aldaketa txikiak ez dira ez-betetzetzat hartuko, eta ofizioz onartuko dira, ebazpen berririk eman beharrik gabe. Edonola ere, onuradunak aurkeztu eta justifikatu beharko du, ordainketaren unean, aldaketa horien aldeak dakartzan memoria bat, haiek ebaluatzeko. Ez hastearen aktarik ez dute behar.

4. Aldaketek ez badituzte betetzen 3. apartatuan ezarritako baldintzak, 16. oinarrian adierazitako ondorioak gertatuko dira.

5. Salbuespenez, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahal du 1.a) apartatuan jasotzen ez diren aldaketak egiteko, honako kasu hauetan:

a) Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko kausa ustekabe, saihestezin eta naturalengatik (hala nola, lurrikarak, urakanak edo uholdeak, baita suteak ere). Salbuespen honen barnean sartzen dira laguntzen onuradunaren heriotza edo gaixotasun larria.

b) Laguntza emateko ebazpenean jasotako baldintza tekniko eta ekonomikoak aldatzen badira behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Edozein kasutan ere, aldaketak ezin ditu inolaz ere laguntzaren helburuak, horren oinarrizko alderdiak eta onuradunaren asmoak ukitu, ezta hirugarrenen eskubideak kaltetu ere. Aldaketa proiektua justifikatzeko epea amaitu baino bi hilabete lehenago eskatu behar da, beranduenez.

Horretarako, inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

–Aldaketak gerora sortutako arrazoiengatik izatea, arrazoi horiek honelakoak izanda: ezin ziren aurreikusi eskaera egin zen momentuan edo lehenago, lanbide jardun onaren ardura osoa jarrita ere proiektua edo zehaztapen teknikoak prestatzean.

–Hasierako proiektuari hobekuntzak egitea komenigarria dela justifikatzea, hobekuntza horiek ezin baziren lehenago iragarri eta ez badute proiektuaren helburua aldatzen.

–Jarduera zehaztapen teknikoetara, ingurumenekoetara, hirigintzakoetara, segurtasunekoetara edo irisgarritasunekoetara egokitu beharra justifikatzea.

–Ezinbesteko kasua dela eta, ezinezkoa izatea proiektua hasieran definitu bezala gauzatzea.

13. oinarria.–Egindako inbertsioak justifikatzeko epea eta modua.

1. Dirulaguntza jaso ondoren, onuradunek epe hauetan justifikatu behar dituzte egindako inbertsioak:

a) 2022ko ekainaren 30era arte, egun hori barne, emakidaren ebazpenean egun horretarako bukatuko direla zehazten diren proiektuak.

b) 2023ko ekainaren 30era arte, egun hori barne, emakidaren ebazpenean egun horretarako bukatuko direla zehazten diren proiektuak.

Justifikazioa epe hori bukatu eta hurrengo hilabetean egiten bada, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Hilabetea baino denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Eska daiteke proiektuak gauzatu eta justifikatzeko epea luza dadila, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. Artikuluan xedatutakoarekin bat. 1. apartatuan zehaztutako epea bukatu baino lehen egin behar da eskaera, eta epe hori ez da inola ere 2022ko irailaren 30a baino gehiago luzatuko (2022ko aurrekontuaren kargura diruz lagundutako proiektuen kasuan), edo 2023ko irailaren 30a baino gehiago (2023ko aurrekontuaren kargura diruz lagundutako proiektuen kasuan).

3. Ordainketa eskaera aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura daitekeen ereduaren araberakoa, bai eta dokumentazio hau ere:

a) Inbertsioak egin direla justifikatzen duen dokumentazioa, aipatu fitxan zehazten dena.

b) Laguntzak kudeatzen dituen organoak onuradunei bidaliko dien dokumentua, behar bezala beteta, kontzesioan sartzen diren inbertsioen xehetasunarekin.

c) 6. oinarrian zehaztutako dokumentazioa, enpresa hornitzaileen hautaketa justifikatzeko.

d) Inbertsioen barruan obra zibilaren proiektuak baldin badira, txosten bat aurkeztu beharko da, alderatzen dituena proiektu horien balioak gauzatzearen une jakin batzuetan: proiektua, aurkeztutako eskaintzak, obra-lizentzia, obraren ziurtagiri partzialak, obra bukaerako ziurtagiria, fakturak eta ordainketak.

e) Diruz lagundutako proiektuek irekitzeko lizentziarik ez badute justifikazioa egin behar denean, 1 apartatuan zehaztutako epearen hurrengo urtean aurkeztu beharko dute.

14. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Aipatu ziurtagiriak azterturik, Industria Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa ebazteko proposamena igorriko dio Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiari, eta bertan jasoko da onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebeharrak betetzen dituztela.

Proposamen horretan, laguntzen organo kudeatzaileak zehaztuko ditu, onuradunek aurkeztutako ordainketa eskaera aztertu ondoren, onartuko diren zenbatekoak eta, gainera, zenbateko hauek ere bai, Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 63. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz:

a) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, ordaintzeko eskaeraren arabera eta hura emateko ebazpenaren arabera.

b) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, behin azterturik ordaintzeko eskaeran jasotzen den gastua noraino den onargarri.

Ordainketa eskaeraren arabera onuradunari ordainduko zaion zenbatekoaren baitan, laguntza jaso dezakeen inbertsioa eta jaso ez dezakeena sartuko dira, baina inolaz ere ez inbertsio kengarria.

2. Aurreko apartatuko a) letraren arabera finkatutako zenbatekoa b) letraren arabera finkatutakoa baino %10 handiagoa bada, b) letraren arabera finkatutako zenbatekoari penalizazio bat ezarriko zaio. Penalizazioa bi zenbateko horien artekoa adinakoa izanen da, baina ez da laguntza osoa galtzeaz haratago joanen.

Edonola ere, ez da penalizaziorik ezarriko baldin onuradunak frogatzen badu bera ez dela onargarria ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea, edo organo kudeatzailea beste nonbaitetik jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea.

Aipatu penalizazioa tokian bertan egindako kontroletan hautemandako gastu ez onargarriei aplikatuko zaie modu berean, 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 49. artikuluan jasotakoarekin bat.

3. 7.1 oinarriko k), m), n), o) eta p) letrei jarraikiz laguntzaren intentsitate osagarria jasotzen duten onuradunek baldintza berak bete beharko dituzte inbertsioa frogatzeko orduan. Bestela, laguntzaren intentsitatea benetan frogatu denaren arabera murriztuko da ordaintzeko ebazpenean.

Halaber, diruz lagundutako proiektuak puntuaziorik jaso bazuen 10. oinarriko 1.3.2, 1.3.4, 1.3.5, 1.3.6, 1.3.7 eta 1.3.9 irizpideengatik, irizpide horiek bete ote diren egiaztatuko da. Bete ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, baldin eta proiektuak laguntza jasotzeko behar zen puntuazioa baino gutxiago lortzen badu.

4. Laguntza ordaindu baino lehen, bisita bat eginen zaio onuradunaren establezimenduari, inbertsioak egiaztatzeko. Une horretan enpresaren establezimenduan ez dauden inbertsio-elementuei dagokien dirulaguntza ez da ordainduko.

5. Ordainketaren ebazpena sei hilabeteko epean emanen da gehienez, inbertsioa frogatzen duen dokumentazioa aurkezten denetik hasita.

15. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxaren bitartez, eskuragarri dagoen eredua erabiliz. Adierazpen hau betiere aurkeztuko da, bai gardentasun betebeharra izanik (irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. artikuluko beharkizunak betetzeagatik) bai izan gabe ere (kasu honetan, hori hala dela agertuko da adierazpenean).

Foru dekretu horren 4.1 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) 13. oinarrian ezarritako moduan egin eta justifikatu beharko da dirulaguntzaren xedeko inbertsioa.

c) Nork bere gain hartu behar du diruz lagungarritzat jotzen diren inbertsioen eta gastuen finantza karga.

d) Diruz lagundutako inbertsioak enpresaren jardun ekonomikoari loturik eta haren jabetzan mantentzea 3 urtez, enpresa txiki eta ertainaren kasuan, eta 5 urtez enpresa handien kasuan, laguntza ordaintzeko ebazpena ematen den egunetik aurrera.

e) Laguntzak kudeatzen dituen organoari baimena eskatzea aurreko letran adierazitako epean dirulaguntzaren xedeko ondasun higiezinen destinoa edo karga aldatzen bada edo ondasunak besterentzen badira.

f) Laguntzen organo kudeatzaileari jakinaraztea laguntzaren enpresa onuraduna fusio prozesu batean sartzen bada edo sozietate mota aldatzen badu, 3.4 oinarrian zehaztu bezala.

g) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

h) Izena ematea, kasua bada, Elikagai enpresen eta elikagaien osasun erregistro orokorrean.

i) Diruz lagundutako proiektuek irekitzeko lizentziarik ez badute gastua justifikatu behar denean, 13.1 oinarrian zehaztutako epearen hurrengo urtean aurkeztu beharko dute.

j) 17. oinarrian adierazitako betebeharrak, laguntza hauek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatuak direnez gero.

k) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

16. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea.

1. Oro har, betetzen ez bada dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aurreko betebehar horietako bat hein batean betetzen ez bada, laguntzen organo kudeatzailearen iritziz, berriz ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

2. 3.4 oinarrian ezarritakoa betetzen ez bada, laguntza ukatuko da, edo emandako laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da, kasua zein den.

3. 13.2 oinarrian ezarritakoa betetzen ez bada, proiektuaren justifikazio epez kanpo eginiko inbertsioei dagokien laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

4. 12.3 oinarrian aldaketez ezarritakoa ez betetzeak ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Goiko a) letrako aldaketen kasuan: laguntza ukatzea edo emandako laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, kasua zein den.

b) Goiko b) letrako aldaketen kasuan: gauzatu ez denari dagokion laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta gainera kobratu ez den laguntzaren %10eko penalizazio bat ordaintzea. Gauzatu ez denak gainditzen badu emakidaren ebazpenean (edo baimendutako aldaketetan) onetsitako inbertsioaren %50, deklaratuko da dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela.

Edonola ere, ez da%10eko penalizaziorik ezarriko baldin onuradunak frogatzen badu bera ez dela ez gauzatzearen erantzulea, edo organo kudeatzailea beste nonbaitetik jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea.

c) Aurreko c) letrako aldaketen kasuan: funtsezko aldaketak edo inbertsio berriak ez dira diruz lagunduko.

5. Aipatu 15 d) oinarrian ezarritako betebeharra bete ezean, ondorio hauek gertatuko dira:

a) Jarduera bertan behera uztea edo enpresak porrot egitea: laguntza osoa itzultzea.

b) Lantegia Nafarroatik kanpora eramatea: laguntza osoa itzultzea.

c) Inbertsioak lekuz aldatzea Nafarroan bertan, baina laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zirenez beste eskualde batzuetara: jasotako dirulaguntzaren %10 itzultzea.

6. Betebehar hauek konplitzen ez badira, jasotako laguntzaren %10 itzuli beharko da:

a) Nafarroako Industria Erregistroan izena emanda egoteko betebeharra, 3.1 c) oinarrian zehaztutakoarekin bat.

b) 15. oinarriaren g), h) eta i) letretako betebeharrak.

c) 17.c) oinarriko betebeharra.

7. Bete ez arren, 15. oinarrian ezarritako betebeharrak ez dira ez-betetzetzat hartuko honako inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Onuraduna hiltzen bada, pertsona fisikoa denean.

b) Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko kausa ustekabe, saihestezin eta naturalengatik (hala nola, lurrikarak, urakanak edo uholdeak, baita suteak ere).

c) Ezinbesteko kasua dela eta, ezinezkoa izatea proiektua gauzatzea.

8. Frogatzen bada, bidezko prozeduraren bidez, onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz, laguntzak itzuli beharko ditu.

17. oinarria.–Europar Batasuneko Egiturazko eta Inbertsio Funtsen kofinantzaketa.

Deialdi honetako laguntzek Europako nekazaritzako funtsen %31ko kofinantzaketa dute, zehazki, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarena, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko Programaren bidez.

Onuradunak, Europako funts horren finantzaketaren onuradunak ere izanen direnez, ondokoa aplikatuko zaie:

a) Laguntza hartzeak berekin ekarriko du onartzen dutela honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea eta kontrol horietan laguntzea, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

b) Eragiketen frogagiriak gorde behar dituzte 3 urtez, ordainketak egiten dituen erakundeak azkeneko ordainketa egiten duen urtetik aurrera.

c) Halaber, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) ekarpena jendaurrean paratu beharko dute, web-orrian eta azalpen plaka batean esaldi hau ikusgai jarriz (zenbatekoa 50.000 eurotik gorakoa izanez gero): “Enpresa honek Nafarroako Gobernuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako laguntza jaso du, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko Programaren bidez”.

18. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen laguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak inbertsio beretarako ematen duen beste edozein laguntzarekin eta Europako nekazaritzako funtsen bidez edo egitura funtsen bidez kofinantzatutako beste edozein laguntzarekin.

Bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoak edo atzerrikoak izan, ematen dituzten beste dirulaguntza batzuekin, betiere legezko mugak gainditzen ez badira.

Laguntzaren xedeko inbertsio proiekturako bestelako laguntza edo finantzaketa publikorik jasoz gero, noiznahi, prozedura izaten den bitartean, eskatzaileak Industria Sustatzeko Zerbitzuari jakinarazi behar dio, jakin bezain laster.

19. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.

1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

2. Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak telematikoki eginen dira enpresa eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez (GEH).

Gaitutako helbide elektronikoa Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbide honetan lor daiteke: http://notificaciones.060.es. Horretarako, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da. Gaitutako helbide elektronikoa eskuratzen den helbide berean egiten da harpidetza.

20. oinarria.–Laguntzen sailkapena.

Laguntza hauek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan (aktibo fisikoak) sailkatuta daude. Erregelamendua Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoa da, eta Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.

21. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Industria Sustatzeko Zerbitzuak ikusgai paratuko ditu, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), emandako dirulaguntzak, honako datu hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuradunak eta emandako diru kopuruak.

Orobat, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatuarekin bat, aipatutako informazioa Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian argitaratuko da: www.nafarroa.eus.

22. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2104267