71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko espedientea. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Nagusiko hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko espedientea.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu, hortaz, ordenantza behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ORDENANTZA FISKALA, ZIZUR NAGUSIKO HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Iraungitzea eta berritzea

8. artikulua.

Urtero, horma-hilobien eta errauts-kutxategien eskubidea iraungiko da, baldin eta 10, 20 eta 30 urte betetzen badituzte hasierako kontzesioa edo kasuan kasuko luzapena eman zenetik aurrera. Iraungi aurreko urtean, eta, betiere, abenduaren 31 baino lehen, luzapena eskatu beharko da, ordenantza honek horretarako biderik ematen badu, edo gorpuzkinak beste norabait eraman. Eskaerarik ez bada egiten, gorpuzkinak hezurtegi orokorrera eramanen dira.

Urte bakoitzeko lehenbiziko hiruhilekoan, Zizur Nagusiko Udalak jakinaraziko du zer horma-hilobiri eta errauts-kutxategiri iraungiko zaien eskubidea hurrengo urtean.

Lehen xedapen iragankorra:–1985etik lehenagoko hilobi guztiak hustu behar dira, eta gorpuzkinak errauts-kutxategi batera edo hezurtegi orokorrera eraman.

Senideei ere eman dakizkieke, gorpuzkinen errausketarako eta hilerri honetan edo beste batean ehorzteko.

Jarduketa hori 2016ko abenduaren 31 baino lehenago egin eta burutu behar da.

Bigarren xedapen iragankorra.–2. taldeko hilobi guztiak hustu behar dira, eta gorpuzkinak errauts-kutxategi batera edo hezurtegi orokorrera eraman.

Senideei ere eman dakizkieke, gorpuzkinen errausketarako eta hilerri honetan edo beste batean ehorzteko.

Jarduketa hori 2021eko abenduaren 31 baino lehenago egin eta burutu behar da.

TASEN ERANSKINA

III. epigrafea.–Nitxoak, panteoiak eta errauts-kutxategiak.

–Nitxoak:

  • 10 urteko kontzesioa:
  • Hiru luzapen, 10 urtekoa bakoitza.

–Errauts-kutxategia (errautsendako):

  • 10 urteko kontzesioa:
  • Hiru luzapen, 10 urtekoa bakoitza.

–Errauts-kutxategiak (gorpuzkinendako):

  • Kontzesio bakarra, 10 urterako.

Iragarkiaren kodea: L2104404