71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNETA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Munetako Kontzejuak, 2021eko martxoaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021. urterako aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Munetan, 2021eko martxoaren 15ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier López de Dicastillo Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L2104419