71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNETA

Aldaketa, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Munetako Kontzejuak, 2021eko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea Munetako udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat.

325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Munetan, 2021eko martxoaren 13an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier López de Dicastillo Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L2104417