70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

68/2021 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, argitara ematen duena Europako Gizarte Funtsaren eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren funtsak jasotzen dituztela laguntzen deialdi batzuek, zeinek helburu baitute oinarrizko gizarte zerbitzuek edo gizarte zerbitzuen mankomunitateek eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontratatzea, hark 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 464/2018 Ebazpenaren bidez eta uztailaren 1eko 397/2019 Ebazpenaren bidez, zeinak argitaratu baitziren, hurrenez hurren, 2018ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12koan eta 2019ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 20koan, laguntzen deialdiak onetsi ziren oinarrizko gizarte zerbitzuentzat edo gizarte zerbitzuen mankomunitateentzat, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata zezaten 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan esku hartzeko.

Deialdi horiek finantzaketa jasotzen dute Europako Gizarte Funtsetik eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriotik, eta funts horiek eskuratzen dituzten autonomia erkidegoen betebeharra da finantzaketa hori aditzera ematea.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuan hauteman da aipatu ebazpenetan ez dela adierazi nondik jasotzen diren programa horretarako funtsak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi hauen edukian eranstea Europako Gizarte Funtsaren eta Estatuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren funtsak jasotzen dituztela: oinarrizko gizarte zerbitzuek edo gizarte zerbitzuen mankomunitateek eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontratatzeko laguntzen deialdiak, hark 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen hau igortzea Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2104206