7. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren intereseko eremuaren deklarazioa

Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, ondotik ageri den erabakia hartu zuen, Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren (EEBB) proposamenari jarraikiz:

Urtebetez luzatzea, indarrean den epea bukatuta, Udalaren intereseko eremuaren deklarazioa, 2019ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsia, ondoko lurzati eta obra hauetarako, eta iraupen honekin:

–Eremua: ARDU 16 eta ARDU 17:

  • 5. poligonoko 224. etxe-saila; 539., 540., 557., 558. eta 559. lurzatiak.
  • 5. poligonoko 233. etxe-saila; 606., 607., 608., 609., 610., 612., 615., 617. eta 619. lurzatiak.

Tipologia: erabilera publikoko espazio berriaren aurrean diren eraikinen inguratzailea egokitzeko eta hobetzeko obrak (elementu desegokiak eta arrotzak kentzea, fatxadak eta estalkiko isurkiak birgaitzea, fisikoki eta/edo bisualki zuzenean lotuta badaude eremu espazialarekin).

Iraupena: Urtebete, indarrean den epea bukatuta, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Udalaren laguntzak Nasuvinsa/Erriberako EEBBren bitartez izapidetuko dira, Tuterako Alde Zaharrean obrak gauzatzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako ohiko prozedurari jarraituz.

Interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Hirigintza, 4. solairua).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2015245