7. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 13a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Prozedura exekutiboko egitateen jakinarazpena
Erreferentzia: E153000/00027/2020

Kasu bakoitzean espedientean aipatzen diren arrazoiengatik, ezin izan da egin Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatzi-zatian agindutako jakinarazpena. Horregatik, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatzi-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dei egiten zaie ondoko interesdunei, bulego kudeatzailera ager daitezen (Iruñeko Eneko Aritza kalea, 16-behea, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara bitartean), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie ezen, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Zergapekoei ohartarazten zaie premiamenduzko prozeduraren edozein tramite jakinarazitzat jotzen denean, ez interesdunak ez haien ordezkariak agertu ez direlako, jakinarazitzat joko dela premiamenduzko prozedurak egiten diren hurrengo jarduketetan eta jardunbideetan, nahiz eta ez duten galduko beste edonoiz agertzeko eskubidea.

Administrazio-egitate horren aurka honako helegiteetako bat jar daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtso, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lesakan, 2020ko abenduaren 22an.–Diru-biltzaile Exekutiboa, Mikel Arrechea Lasaga.

ZITATUTAKO INTERESDUNAK

Izena: -. NAN/IFK: B80619984. Diligentzia: 3284532020. JM: CC.

Izena: -. NAN/IFK: X6754288Q. Diligentzia: 3172342020. JM: CC.

Izena: -. NAN/IFK: X6754288Q. Diligentzia: 3530922020. JM: CC.

Zutabeko gakoak JM (jakinarazpen mota):

CC: Banku kontuak bahitzeko eginbideak, SM: Lansariak eta soldatak bahitzeko eginbideak, DF: Zerga itzulketak eta/edo Nafarroako Gobernuak aitortutako kredituak bahitzeko eginbideak, CA: Kredituak bahitzeko eginbideak, RB: Ondasunen eta eskubideen errekerimendua, CF: Ordainketa zatikatua onartzea, PE: Bahitura Probidentzia, PAC: Diru-laguntzak bahitzeko eginbidea, RA: Herentzia onartzeko errekerimendua, RP: Jaraunsleei ordaintzeko errekerimendua.

Iragarkiaren kodea: L2016045