7. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 8/2019 Ebazpenaren aurka jarritako 457/2020 Prozedura Arruntean.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2020ko abenduaren 24ko ofizioaren bitartez, agindu zen espediente administratiboa igor zedila Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta epatze deia egin zekiela 457/2020 Prozedura Arrunteko interesdunei. Prozedura hori Fernando María Ruiz Fernández jaunak aurkeztu zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 8/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez deialdi horretako interesdunak epatzen dira (nekazaritzako ekoizpen prozesuak espezialitatea, gaztelania), Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko abenduaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2016101