69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

242/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2021eko deialdia onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko. DDBN identifikazioa: 553313.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2016 Foru Aginduaren bidez arauak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

Arau hau onetsi aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak adierazi zuen Espainiako agintariek (Nafarroako Foru Komunitateak) igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, SA.44154 laguntza zenbakiarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteentzako laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 27. artikuluan kokatzen dira; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Kontuan harturik Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direla eta laguntzen araubide honen indarraldia 2020ko abenduaren 31ra artekoa dela, bat etorriz Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin, zeinaren bidez barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen baitira nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Aplikazio aldia gorabehera, kontuan harturik NPEa berritzeko legegintza prozedura ez dela bukatu, eta denbora pixka bat joan daitekeela esparru juridikoa onartu arte (horren ondoriozko ekintza eskuordetuak eta betearazleak barne), 2022ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko abenduaren 8ko 2020/2008 (EB) Erregelamenduaren indarraldia (erregelamendu horren bidez 702/2014 (EB) Erregelamendua aldatu zen, aplikazio aldiari dagokionez).

Nafarroako Foru Komunitateak, 2020ko abenduaren 31n iraungi ziren estatuko laguntzetarako tresna eta araubideak luzatu direla ikusirik, asmoa du 2021eko ekitaldian behar den deialdia egitea Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2021. urteko deialdia onestea Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

2. Onuradunak hitz ematen du ez duela enpresa deslokalizatuko, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16an 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena egiteko eredua onestea, esteka honetan eskuratu daitekeena:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira, gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

4. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

5. Ebazpen honen ondoriozko gastuei aurre egiteko, 25.000,00 gastua baimentzen da, 2021eko gastu-aurrekontuen “Abeltzainen elkarteentzako laguntzak, arraza ez-autoktonoak” izeneko 710004 71310 4819 412202 partidaren kargura.

6. Deialdi honetan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2016 Foru Aginduan jasotako arauak aplikatuko dira, foru agindu horren bidez arauak ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2104444