65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Aldaketa frontoiaren barne araubidearen erregelamenduan. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren frontoiaren barne araubidearen erregelamenduan, 16. artikuluan.

Hasiera batez onesteko erabakia argitara eman zen Kontzejuaren iragarki-taulan, eta 2021eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ekoan; eta jendaurrean egoteko epea alegaziorik, kexarik nahiz oharrik gabe iragan da.

Horrenbestez, aldaketaren testu osoa argitaratuko da, bidezko ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Tebasen, 2021eko martxoaren 9an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

TEBASKO KONTZEJUAREN FRONTOIAREN BARNE ARAUBIDEAREN ERREGELAMENDUAREN 16. ARTIKULUAREN TESTUAREN ALDAKETA

V. KAPITULUA

Zehapenak

16. artikulua. Arau-hauste arin, astun edo oso astunek zehapena ekarriko dute.

16.1. Hauek arau-hauste arintzat joko dira:

–Instalazioko erabiltzaileei eragozpenak sortzea.

–Frontoiaren barnean erretzea.

–Frontoiaren barnean jatea.

Ez betetzea ordenantza hauetan eta Kontzejuko Batzarraren, kontzejuburuaren edo frontoiko arduradunaren agindu eta jarraibideetan ez-betetze arintzat jotakoak.

Arau-hauste arinek Kontzejuko langileen ohartarazpena ekarriko dute, edo bestela zehapena, izango dena frontoia erabiltzeko eskubidea galtzea egun batetik 30era bitarte doan aldian.

16.2. Hauek arau-hauste astuntzat joko dira:

–Bi arau-hauste arin edo gehiago behin eta berriz egitea.

–Frontoiko altzariak hondatzea edo haustea.

–Frontoiko materiala erabiltzea horretarako baimena eduki gabe.

–Frontoiaren ardura duten langileen jarraibideei kasurik ez egitea behin eta berriz.

Ez betetzea ordenantza hauetan eta Kontzejuko Batzarraren, kontzejuburuaren edo frontoiko arduradunaren agindu eta jarraibideetan ez-betetze astuntzat jotakoak.

Arau-hauste astunek zehapena ekarriko dute, izango dena frontoia erabiltzeko eskubidea galtzea hilabete batetik hirura bitarte doan aldian.

16.3. Hauek arau-hauste oso astuntzat joko dira:

–Bi arau-hauste astun edo gehiago behin eta berriz egitea.

–Altzariak hondatzea edo haustea eta konpontzeko edo ordezteko zenbatekoa ez ordaintzea.

–Instalazioetan, aldageletan, makinetan, etab., zerbait lapurtzeko edo zerbaitez jabetzeko saiakera egitea.

–Tebasko bizilagunak ez diren erabiltzaileen kasuan, instalazioak erabiltzea aldez aurretik erreserba eta ordainketa egin gabe.

Ez betetzea ordenantza hauetan eta Kontzejuko Batzarraren, kontzejuburuaren edo frontoiko arduradunaren agindu eta jarraibideetan ez-betetze oso astuntzat jotakoak.

Arau-hauste oso astunek zehapena ekarriko dute, izango dena frontoia erabiltzeko eskubidea galtzea 3 hilabetetik gorako aldian. Are gehiago, gerta liteke behin betiko kanporatzea frontoiko instalazioetatik eta horietara sartzea debekatzea.

Iragarkiaren kodea: L2104055