65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Jarduera-lizentzia ematea

Bete dadin xedaturik dagoena martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 56.2 artikuluan (foru lege horrek hizpide du Ingurumena Babesteko Esku-hartzea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 71.2 artikuluan, aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren ebazpenaren bidez, jarduerarako lizentzia bat ematen dela, honako ezaugarri hauek dituena:

–Lizentzia eman den eguna: 2021eko martxoaren 7a.

–Sustatzailea: Héctor Cabeza Goñi.

–Jarduera: ibilgailuen tailerra.

–Tokia: Aroztegiko 5. poligonoko 73. lurzatia.

Eritze Atetzen, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2103984