65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2021eko martxoaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 3/2020 aldaketa 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aranaratxen, 2021eko martxoaren 9an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2104021