65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

24. ordenantza fiskala, Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 24. ordenantza fiskala, Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 24. ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baita etxebizitza hutsen gaineko zerga, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2104042