65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Zarrakazteluko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko martxoaren 5ean, ebazpena eman zuen. Hona testua:

“Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 3. eta 4. oinarrietan ezarritakoaren arabera (2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an) eta indarra duen legeriak emandako eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

–Castillejo Sarasola, Rubén.

–Miqueleiz Tamargo, Javier.

–Pascual Ardanaz, Javier.

Baztertuak:

–Aguirre Ardanaz, Francisco.

Oinarrietan eskatutako eskola-graduatu titulua (entitate publiko batek luzatua), produktu fitosanitarioak profesionalki erabiltzeko baimena eta makina motordunak erabiltzeko beharrezkoak diren baimenak ez aurkezteagatik.

Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zarrakaztelun, 2020ko martxoaren 8an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2104019