65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

28/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen baitira 2020. urtean Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean informazio estatistiko hau argitaratu beharrari buruz: Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan 2020an nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketaren portzentajeak.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketa horiek erabili ohi dira nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako aprobetxamenduetan urte anitzeko errentamenduen prezioa urtero eguneratzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2020an Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2015).

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2021eko otsailaren 25ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA

2020. URTEAN NEKAZARITZAN ETA ABELTZAINTZAN JASOTAKO PREZIOEN INDIZEETAN IZAN DIREN ALDAKETAK. ALDAKETAK, EHUNEKOTAN (2015EKO OINARRIA)

ZEREALAK

0,82

LEKADUNAK

11,49

PATATA

-0,19

LABORE INDUSTRIALAK

9,47

BAZKA LABOREAK

4,04

FRUTAK

30,33

FRUITU LEHORRAK

-27,73

BARAZKIAK

6,14

MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZA

-18,74

NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

4,24

GIZENTZEKO BEHI AZIENDA

-7,82

GIZENTZEKO ARDI AZIENDA

-4,02

GIZENTZEKO AHUNTZ AZIENDA

-17,55

GIZENTZEKO TXERRI AZIENDA

-2,64

GIZENTZEKO HEGAZTIAK

0,55

GIZENTZEKO UNTXIAK

-4,70

ESNEA

4,75

ARRAUTZAK

5,77

BIZIRIK DAGOEN AZIENDA

-11,07

ANIMALIEN PRODUKTUAK, GUZTIRA

-1,70

ZURA

4,48

BASOGINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

4,48

JASOTAKO PREZIOEN INDIZE OROKORRA

1,60

Iragarkiaren kodea: F2103451