64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, gizarte-langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Castejongo Udaleko alkate udalburuak, 2021eko martxoaren 4an, 130/2021 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

130/2021 Ebazpena, onesten duena Castejongo Udalean aritzeko gizarte-langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bai eta hura arautzeko oinarriak ere.

Titularrak erretiroa hartu duenez, espediente bat abiarazi da, gizarte-langilearen funtzionario lanpostu bat betetzeko.

Osoko Bilkurak 2020ko urriaren 29an onetsi zuen plantilla organikoa, eta han ageri da lanpostu hori hutsik dagoela. Orobat, 2021eko otsailaren 23ko Alkatetzaren Ebazpen bidez onetsi zen enplegu eskaintza publikoa, eta han jasota dago lanpostua funtzionario batek betetzekoa dela, oposizio-lehiaketa bidez.

Indarrean dauden udal aurrekontuetan nahikoa diru dago kontratazio honek eragiten dituen gastuei aurre egiteko.

Bestalde, hautaketa-prozesu honen bidez, izangaien zerrenda bat osatzen ahalko da, lanpostua aldi batez betetzeko premia sortzen denerako haiei deitzeko.

Ikusita lanpostua betetzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrenda osatzeko zer arauri jarraituko zaien.

Eta aplikatuta honako hauek: Langileriaren Estatutuaren 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 8.2 artikulua; Sarbiderako Erregelamenduaren 113/85 Foru Dekretuaren 13. eta 16. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21. artikulua.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Castejongo Udalean aritzeko gizarte-langile lanpostu bat (funtzionarioarena) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia arautzeko oinarriak onestea. Oinarriok espedientean ageri dira.

Bigarrena.–Hautaketa-prozedura abiaraz dadin agintzea, horretarako oinarriak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Halaber, udal zerbitzuei eskatzea lehentasuna eman diezaioten espediente honen kudeaketari, ezinbestekoa baita ahalik eta lasterren tramitatzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Castejonen, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

CASTEJONGO UDALEAN ARITZEKO GIZARTE-LANGILE LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

2. oinarria.–Betebeharrak.

3. oinarria.–Eskabideak.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Lehiaketaldia.

6.2. Oposizioaldia.

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

8. oinarria.–Izendapena, lanpostu hutsaren adjudikazioa eta jabetza hartzea.

9. oinarria.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

I. eranskina.–Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua.

II. eranskina.–Gai zerrenda.

1. oinarria.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Castejongo Udalaren zerbitzuko gizarte-langile lanpostu bat, B mailakoa eta funtzionarioarena, oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Orobat, deialdi honen xedea da hautaketa-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin zerrenda bat sortzea, 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, zerbitzuan sortzen diren beharren arabera lanpostuak aldi baterako betetzeko.

1.3. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira Langileriaren Estatutuaren 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan B mailako lanpostuetarako ezarritakoak, baita Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduari buruzko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan ezarritakoak ere, eta ordainsari osagarriak, halakorik balego, aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen badira eta Castejongo Udalaren plantilla organikoan zehaztuta badaude.

1.4. Lanpostuaren titular bilakatzen denak Castejongo Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolakuntzaren, administrazioaren eta alderdi exekutiboaren aldetik behar bezala funtzionatzen duela bermatu beharko du, zerbitzuak aurrera eramaten dituen gizarte-programak barne. Zerbitzuaren arduraduna izango da, eta haren mende jardungo du Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren lan-taldeak. Zeregin eta lan guztiak lan-taldearen barnean antolatuko dira, arlo horren ardura duen zinegotziaren oniritziarekin, eta ezin izango zaio zeregin edo lan zehatz bat esleitu taldeko profesional jakin bati soilik.

2. oinarria.–Betebeharrak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako betebehar hauek:

–Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

–Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura bizi badira.

–Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Gizarte Laneko diplomaren edo graduatuaren unibertsitate-titulua edo balio bereko beste bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

–Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

–Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea, ez eta diziplinazko kaleratze bidez despeditua ere.

–Haurrendako eta nerabeendako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

–B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

–Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

–Izangaia kondenatua egon ez izana Genero Indarkeriari buruzko 1/2004 Lege Organikoan edo Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legean jasotako inguruabarren bat dela-eta.

Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte bai lanpostua betetzeko izendatua den pertsonak bai aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak edo Udalari baimena ematen ez diotenak horiek kontsultatzeko ezin izanen dira funtzionario izendatu, plaza bete behar badute, edo kontratatu. Ordura arteko haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautaketa-prozesuak, izendapenak eta kontratazioak iraun bitartean ere bete beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute telematika bidez, mezu elektronikoa bidalita Udalera; presentzialki, erregistro orokorrean, edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), I. eranskinean jasotzen den eskabide ereduari jarraikiz.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean.

3.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Honako hauek erantsi behar zaizkio eskaerari:

–Nortasun Agiri Nazionalaren edo horren balio bereko beste agiri baten fotokopia.

–Deialdi honen 2. oinarrian eskatutako titulazioaren fotokopia arrunta, edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako hura lortzeko moduan egotea egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Alegatzen diren merezimendu guztien zerrenda eta haien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, deialdiaren 6. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko aginduko.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzita, Alkatetzak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitara dadila aginduko du.

Behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean zehaztuko dira 6. oinarrian jasotako probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Aztertzen denean hautaketa-prozesua gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta izan ditzaketen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: David Álvarez Yanguas, Castejongo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Lehen epaimahaikidea: Patricia Lorente Sevilla, Castejongo Udaleko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Idoia Sola Irisarri, Castejongo “Solidaridad” egoitza mistoko zuzendaria.

–Bigarren epaimahaikidea: Aitana Aguirre Bueno, Corellako Udaleko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Ainhoa Gil Pérez, Corellako San José zahar etxeko zuzendaria.

–Hirugarren epaimahaikidea: Castejongo Udaleko langileen ordezkari sindikalek izendatzen dutena.

Ordezkoa: Castejongo Udaleko langileen ordezkari sindikalek izendatzen dutena.

–Laugarren epaimahaikidea (idazkaria): Castejongo Udaleko idazkari nagusia.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Castejongo Udalari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Hautaketa-prozesua bi urratsetan gauzatuko da, hurrenez hurren, lehenbizi, lehiaketaldia, eta bigarrenik, oposizioaldia. Lehiaketa-oposizioan, guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira.

6.1. Lehiaketaldia.

6.1.1. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean, 3.3 oinarriak dioen bezala, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Bestela, ez dira kontuan hartuko.

Egindako zerbitzuen apartatuan alegaturiko merezimenduak dagokion administrazio publiko, gobernuz kanpoko erakunde (aurrerantzean GKE), elkarte edo irabazi asmorik gabeko fundazioaren ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, eta ziurtagiri horietan lan egindako denbora, lanbide-kategoria eta lanaldiaren iraupena jaso beharko da.

6.1.2. Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdi honetako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

6.1.3. Aipatu baremoa aplikatzeak eskatzen duen informazio guztia izan beharko dute agiriek. Ez dira kontatuko justifikatzen ez diren merezimenduak.

Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi.

6.1.4. Lehiaketaldiak 20 puntuko balorazioa izanen du, gehienez ere. Honela banatuko dira puntuak.

a) Izangaiaren eskarmentua gizarte-langile gisa (10 puntu gehienez):

–Tokiko edo foru-erkidegoko administrazio publikoan izandako eskarmentua: gehienez ere, 6 puntu (2 puntu urte bakoitzeko).

–GKE, elkarte, fundazio eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan izandako eskarmentua: gehienez ere, 4 puntu (puntu bat urte bakoitzeko).

b) Beste unibertsitate-titulu batzuk (4 puntu gehienez):

–Gradu-titulua Psikologian, Psikopedagogian, Gizarte Hezkuntzan edo Soziologian: gehienez ere, 2 puntu.

–Masterrak edo graduondokoak, jarraian ageri diren gaiei buruzko ikastaro bat gutxienez egin badu (2 puntu gehienez):

  • Berdintasuna, genero-indarkeria, haurren babesa, mendekotasuna edo gerontologia: gehienez ere puntu 1.
  • Esku-hartze soziala pertsonekin, familiekin eta taldeekin edo esku-hartze sozial komunitarioa: gehienez ere puntu 1.

c) Prestakuntza-osagarria, irakasle-lana eta ikerketa, deialdiko lanpostuarekin lotutakoa (6 puntu gehienez).

  • SIUS ikastaroa: 1 puntu.
  • Informatikari, ofimatikari eta sare sozialei buruzko ikastaroak (20 orduko iraupena dutela gutxienez): 0,25 puntu (eta guztira puntu 1 gehienez).
  • Genero-indarkeriari, berdintasunari eta haurren tratu txarren prebentzioari buruzko ikastaroak (20 orduko iraupena dutela gutxienez): 0,50 puntu (eta guztira 2 puntu gehienez).
  • Mendekotasunari, gerontologiari, terapia okupazionalari edo animazio soziokomunitarioari buruzko ikastaroak (20 orduko iraupena dutela gutxienez): 0,50 puntu (eta guztira 2 puntu gehienez).

6.1.5. Epaimahaiak bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu izangai bakoitzaren kasuan egokitzat jotzen dituen merezimenduak. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

6.1.6. Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak argitara emanen dira Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.castejon.com).

6.2. Oposizioaldia.

6.2.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira lehendabiziko proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

Oposizioaldiko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Castejongo Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.

Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2.2. Oposizioaldiko probak honako oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.2.3. Oposizioan 80 puntu lortu ahal izanen dira gehienez eta ariketa hauek izanen ditu:

6.2.3,1. Lehen ariketa.

Proba teorikoa izanen da, eta test motako 30 galdera erantzun beharko dira gehienez ere, idatziz, oinarri hauetako II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko hiru aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Ongi erantzundako galdera bakoitzari puntu 1 emango zaio, eta erantzun oker bakoitzagatik 0,25 puntu kenduko dira. Erantzun gabe utzitako galderak ez dira puntuatuko, eta haiengatik ez da punturik kenduko.

Kalifikazioa: ariketa horretan gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

6.2.3,2. Bigarren ariketa.

Bi kasu praktiko izango dira. II. eranskinean zerrendatutako gaietatik epaimahaiak aukeratzen dituen alderdiak garatu eta ebatzi beharko dira, eta baloratuko da izangaiak daukan gaitasuna egituratzeko, sintetizatzeko, argumentatzeko eta irizpide egokiak aplikatzeko.

Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 30 puntu erdietsi behar dira.

Lehen ariketa gainditzen ez dutenei (proba teorikoa) ez zaie bigarrena zuzenduko (kasu praktikoak).

Halaber, bazterturik geldituko dira, bi kasu praktikoetako batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.3. Ariketa guztiak eginen dira plika sistemaren bidez.

6.4. Ariketa egiteko izangaiek zenbat denbora izanen duten adieraziko du epaimahaiak hura hasterakoan.

6.5. Genero-indarkeriaren biktima izan direnek arriskurik izan ez dezaten eta Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedatutakoa bete beharrez, biktimen datu pertsonalen babesa bermatuko da administrazioko egintzak argitaratu eta jakinaraztean eta, oro har, hautaketa-prozesu osoan zehar.

6.6. Proben edukiari buruzko alegazioak jartzeko hiru egun baliodun egongo dira, zenbatzen hasita ariketa egin den egunaren biharamunetik edo, test motako ariketaren kasuan, erantzun zuzenen plantilla argitaratzen den egunaren biharamunetik. Test motako ariketari buruzko alegazioei dagokienez, epaimahaiak aztertu egingo ditu, eta ebatzitzat eta erantzuntzat joko dira aldatutako erantzunen txantiloia argitaratzearekin bat edo, hala badagokio, probaren kalifikaziotik ondorioztatzen den erabakiarekin.

6.7. Egindako azterketak berrikusteko eskaerak aurkezteko hiru egun baliodun egongo dira, dagokion azterketaren emaitzak argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

6.8. Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinduta jarraituz gero, deialdi honen 6. oinarriko bigarren eta lehen ariketetan –ordena horretan– ateratako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdin jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta web orrian jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, oposizio-lehiaketan lortutako kalifikazioekin, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Gero, zerrenda hori Alkatetzari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera.

Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda igorriko dio, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda eratzeko. Izan ere, zerrenda horrek indarra duen bitartean egitekoak diren kontratazioetarako erabiliko da. Indarraldia, hain zuzen, urtebetekoa izango da, baina lau urtez luzatzen ahalko da.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratuko da.

7.2. Proposatzen den izangaiak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea egiaztatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

–Deialdiko 2. apartatuan eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

–B motako gidabaimenaren fotokopia.

–Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

–Zinpeko edo zinezko deklarazio bat, adierazteko ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

–Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

7.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe bere eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja Alkatetzak, eta harekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Alkatetzak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honetan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

8. oinarria.–Izendapena, lanpostu hutsaren adjudikazioa eta jabetza hartzea.

8.1. Alkateak aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Castejongo Udaleko funtzionario izendatuko du, gizarte-langilearen lanpostuan ari dadin.

8.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatua nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko da, indarra duten xedapenek Castejongo Udalaren zerbitzuko funtzionarioendako ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu bere 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

8.4. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Castejongo Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatuz gero, deialdiaren 7.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

9. oinarria.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat eratuko da, osatuko dutena hautaketa-prozesuan parte hartu eta gainditu bai baina plazarik eskuratu ez dutenek.

9.2. Alkatetzaren ebazpen bidez onetsiko dira plazarik gabeko gaindituen zerrenda eta zerrenda hori kudeatzeko arauak.

9.3. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da.

9.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

9.5. Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

9.6. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

9.7. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdiaren, oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

10.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Prozeduran interesdun direnak. II. titulua. Administrazio publikoen jarduera.

2. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko tilulua, II. kapitulua; 1., 2., 3. (1. azpiatala) eta 4. atalak. IV kapitulua; 1. eta 2. atalak, eta V. kapitulua.

3. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu publikoei buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Kontratistak. 1. atala. Gaitasuna eta kaudimena. III. kapitulua. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. 1. eta 2. atalak. IV. kapitulua. Kontratu-kudeaketarako printzipioak eta arauak. V. kapitulua. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 2. eta 3. atalak.

4. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: I. kapitulua (2. eta 8. atalak) eta II. kapitulua (4. atala). III. titulua: I. kapitulua (2. atala) eta II. kapitulua. VII. titulua: I. kapitulua. IX. titulua: I. kapitulua (2. eta 3. atalak).

5. 251/93 FD. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutua. IV. titulua. I. eta II. kapituluak.

6. 11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Gardentasuna jarduera publikoan: publizitate aktiboa eta gardentasuna kudeaketa administratiboan. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: edukia, mugak, prozedura eta hura gauzatzeko bermeak. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

7. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa. Datuen babesaren printzipioak, pertsonen eskubideak. Datuak Babesteko Agentzia.

8. Etxeko laguntza programa ELZ. Arau fiskala, arautzen dituena Castejongo etxeko laguntza zerbitzuen prezio publikoak.

9. 15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: eskubideak eta betebeharrak.

10. 48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira gizarte zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.

11. 69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

12. 15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.

13. 26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideen garapenari buruzkoa.

14. 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

15. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena.

16. 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabeen Babes Juridikoari buruzkoa.

17. 8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duena.

18. 26/2015 Legea, uztailaren 28koa, haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duena.

19. 15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.

20. 7/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.

21. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

22. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoa.

23. Genero berdintasuna. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun-printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunaren aldeko politika publikoak.

24. 33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzekoa. Genero eraginaren txostena.

25. 130/1999 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Laguntza ekonomikoak arautzen dituena, gizartetik baztertuta daudenak gizartean eta lanean txertatzeko programetarako.

26. 81E/2020 Foru Agindua, otsailaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, 2020. urterako, toki entitateei dirulaguntzak emateko enplegu sozial babestuko proiektuak gara ditzaten.

27. 50/2004 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Gizarteratu eta Lan Munduan Sartzeko Zerbitzua sailkatzen duena.

28. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 1. eta 2. aleak. Haurrak babesteko egoeretan jarduteko gidaliburua Nafarroako Foru Komunitateko Oinarrizko Laguntzako Gizarte Zerbitzuetarako.

29. Gizarte lanaren oinarrizko tresnak. Historia, txosten soziala. Elkarrizketa gizarte lanean eta haren aplikazioak.

30. Akonpainamendu soziala, esku-hartze sozialaren metodologia gisa.

31. Bitartekaritza, esku-hartze sozialaren metodologia gisa.

32. Nafarroako gizarte zerbitzuen plan estrategikoa 2019-2023 aldirako.

33. Nafarroako gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntzari buruzko esparru-dokumentua.

34. Gizarte-lan komunitarioa: kontzeptua, metodologia eta aplikatzekoak diren teknikak. Parte-hartze komunitarioa.

35. Adineko pertsonaren babes juridikoa. Ezgaitzea, tutoretza, kuradoretza eta defendatzaile judiziala.

36. Gizarte-langileen kode deontologikoa. Gizarte Laneko Diplomadunen Kontseilu Ofiziala.

37. Etxebizitzarako eskubide subjektiborako laguntzak (DaVid, EmanZipa).

Iragarkiaren kodea: L2103952