64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

2021eko zerga tasak

Orreagako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin bilkuran, 2021eko zerga-tasak onartu zituen. Hona hemen:

1. Ehuneko 0,25eko karga-tasa jartzea hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2. Ehuneko 5eko karga-tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko. (Gutxieneko tarifa 30,00 euro).

3. 1,25 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea. Karga-tasa 8,6koa izatea.

Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta hautazko izaeraz, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke haren organo gerakinari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Orreagan, 2021eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L2103793