64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Udalaren Kirol Zerbitzuaren tasak aldatzea. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tasa zehatz batzuk aldatzea eta berriak sartzea Udalaren Kirol Zerbitzuaren 2021erako aurrekontuan 1781/2020 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2103999