64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2020ko abenduaren 17an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori argitaratu zen 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontuaren laburpena, kapituluka, hauxe da:

DIRU SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 238.900,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 26.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 58.100,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 245.170,00 euro.

5.–Ondareko eta herri lurren aprobetxamenduetako diru sarrerak: 144.370,00 euro.

7.–Kapital transferentziak eta bertze diru-sarrerak: 99.000,00 euro.

Diru sarrerak guztira: 811.540,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileen gastuak: 322.250,00 euro.

2.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 207.950,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 200,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 81.040,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 180.000,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 20.100,00 euro.

Gastuak guztira: 811.540,00 euro.

Aditzera ematen da denek jakin dezaten.

Etxalarren, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2104051