1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
482/2021 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, sistema informatikoetako teknikari-ofizial lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 505/2019 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1361/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ekoan.
Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 1941/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.
Hautaprobak bukatuta, baldintzak frogatzeko epea ireki zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1652/2020 Ebazpenaren bidez.
Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 2918/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak proposatu zuen izenda zitezela probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak, deialdian eskatzen diren baldintzak betez gero, eta deialdian eskatzen diren agiriak aurkezteko epea ireki zen, deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat. Proposamen hori 2021eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19koan.
Proposatutako izangai batek, hots, José Carlos González Leoz jaunak, eskatu du, ezinbesteko arrazoiengatik, berari dagokionez eten dadila epe hori, inguruabar horiek bukatu arte. Eskaera hori baietsi behar da, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren babesean, behar bezala frogatu eta justifikatu baita ezinbesteko arrazoi bat dagoela.
Txanda irekiko izangai zen Gorka Estévez González jaunak uko egin dio sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko izendapenari, eta, beraz, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galdu ditu.
Kontuan harturik proposatu diren gainerako izangaiek epe barruan aurkeztu dutela eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, sistema informatikoetako teknikari-ofizial lanpostuetan aritzeko: Eduardo Uriz Arangoa, Francisco Javier Montaner Valenzuela eta Mikel Muñoz Urtasun jaunak, igoera txandako izangaiak; eta Igor Mediavilla Barrio, Raquel Arbizu Martínez, Gorka Ilundain Gorriti, Pedro José Larreta Astiz, Eneko Bernaldo De Quirós Royo, Emilio Moreno Jiménez, Almudena Pazos Lasa, Jon Esparza Martín, Carlos Villafranca García, Juan Carlos Domínguez Rodrigo, Ignacio Izpura Irurzun, Jesús Martínez Torrecilla, Urko Usunáriz Fernández, Víctor Medina Delgado, Fernando Quintana Ortigosa, María Carmen Jiménez Gámez, Javier Solano Marzo, Óscar Zafra Jurado, Fernando Moreno Ayala, Pablo Echeverría Olave, Javier Molpeceres Ortego, David Martínez Abárzuza, Carlos Ezequiel Macua Sádaba, Mikel Ibáñez Igúzquiza, Juan Carlos Lozano Núñez, Javier Pablo D’Angelo Arnas, María Angeles Mindeguía Echandi, Juan Ropero Sánchez, Mikel Irurita Iraizoz, Jesús Ángel Martín López, Fernando López Loro, José María Madinabeitia Ganchegui eta Unai Zubikoa Paniagua jaun-andreak, txanda irekikoak.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek atxiki zaien zentroko edo eremuko langileria unitatean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Adieraztea ezen José María Madinabeitia Ganchegui jaunak eta Unai Zubikoa Paniagua jaunak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.
5. Epea etetea José Carlos González Leoz jauna proposatutako izangaiarentzat, harik eta frogatutako ezinbesteko egoera bukatu arte, bat etorriz deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoarekin.
6. Bete gabe deklaratzea 39068 eta 39032 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak.
7. Ebazpen hau igortzea idazkaritza tekniko nagusietara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2021eko otsailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA Esleitutako lanpostuak |
DEITURAK ETA IZENA | | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | | MAKINERIA | | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA |
URIZ ARANGOA, EDUARDO | 0068830 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
MONTANER VALENZUELA, FRANC. JAVIER | 0068565 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
MUÑOZ URTASUN, MIKEL | 0066685 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
MEDIAVILLA BARRIO, IGOR | 0005492 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO ITN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | |
ARBIZU MARTÍNEZ, RAQUEL | 0068162 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | | | B | |
ILUNDAIN GORRITI, GORKA | 0005579 | ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA | ERR. SOZ. BEHAT. eta GIZ. POL. PLAN. eta EB. ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | |
LARRETA ASTIZ, PEDRO JOSE | 0006737 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZN | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | | | | |
BERNALDO DE QUIRÓS ROYO, ENEKO | 0039026 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | X |
MORENO JIMENEZ, EMILIO | 0068609 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | | | B | |
PAZOS LASA, ALMUDENA | 0067869 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
ESPARZA MARTIN, JON | 0067448 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
VILLAFRANCA GARCÍA, CARLOS | 0008320 | ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA | ERR. SOZ. BEHAT. eta GIZ. POL. PLAN. eta EB. ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | |
DOMINGUEZ RODRIGO, JUAN CARLOS | 0068770 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
IZPURA IRURZUN, IGNACIO | 0039030 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | X |
MARTINEZ TORRECILLA, JESUS | 0065844 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZG | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | | | | |
USUNARIZ FERNANDEZ, URKO | 0039038 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | |
MEDINA DELGADO, VICTOR | 0039069 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | X |
QUINTANA ORTIGOSA, FERNANDO | 0039040 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | X |
JIMÉNEZ GÁMEZ, MARIA CARMEN | 0067868 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZG | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | | | | |
SOLANO MARZO, JAVIER | 0066603 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | |
ZAFRA JURADO, OSCAR | 0036080 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
MORENO AYALA, FERNANDO | 0068319 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | |
ECHEVERRÍA OLAVE, PABLO | 0067447 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | |
MOLPECERES ORTEGO, JAVIER | 0067799 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
MARTINEZ ABARZUZA, DAVID | 0068710 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
MACUA SADABA, CARLOS EZEQUIEL | 0039039 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | X |
IBAÑEZ IGUZQUIZA, MIKEL | 0068564 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
LOZANO NÚÑEZ, JUAN CARLOS | 0039037 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | X |
D’ANGELO ARNAS, JAVIER PABLO | 0068763 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | TUTERA | | | B | |
MINDEGUIA ECHANDI, MARIA ANGELES | 0039031 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | B | X |
ROPERO SÁNCHEZ, JUAN | 0036081 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
IRURITA IRAIZOZ, MIKEL | 0068566 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
MARTÍN LÓPEZ, JESÚS ÁNGEL | 0066471 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
LÓPEZ LORO, FERNANDO | 0070034 | OSASUN DEPARTAMENTUA | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | |
MADINABEITIA GANCHEGUI, JOSE MARIA | 0039067 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | Euskara, C1 | | B | X |
ZUBIKOA PANIAGUA, UNAI | 0039025 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | Euskara, C1 | | B | X |
Iragarkiaren kodea: F2103024