63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Eólica Cascante SLUk Tuterako udal mugartean okupatutako
herri-lurrak, 66 kV-ko goi-tentsioko aireko linea paratu eta erabiltzeko, Cascante II haize-parkean sortutako
energia ateratzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2021eko otsailaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Eólica Cascante SLUri baimena ematea herri-lurrak okupatzeko. Zehazki, 34.974,10 metro koadro bideratuko dira Eólica Cascante haize-parketik 66kV-ko zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko aireko zein lurrazpiko linea bidez energia ateratzeko proiekturako. Lur horiek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan sartuta daude eta okupazioa arautzen duen baldintza-agirian zehazten dira.

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, aipatu herri-lurrak okupatzeko baldintzak arautzeko baldintza-agiria onartu da.

Okupazioaren espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurrez posta elektroniko bidez (montes@tudela.es) hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide-egintza da, eta ezin da honen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2103757