63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko
388. eta 391. lurzatietan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzak 2021eko otsailaren 3an eman 2021-080 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Uharteko Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 388. eta 391. lurzatietarako. Hitzarmena Promotora Constructora Pedroarena SLk sustatu zuen, eta 226/2021 eta 20/2019 espedienteetan jasota dago testua.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 24.2 eta 25.5 artikuluekin.

Epe horretan, interesdunek hirigintzako hitzarmenaren hasierako testua aztertu ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Uharten, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2103752