63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa Eultza sektorean (UE-1 eta UE-2).
Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barañaingo Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua Eultza sektorean (UE-1 eta UE-2), eremu pribatuko aparkatzeko tokien kopurua murrizteko xedez, betiere jendaurreko aldian aurkeztutako agirien arabera. Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:

1.–Lurraldearen gaineko eragina, ingurumen-ukipenak eta horiek zuzentzeko edo murrizteko bideak.

2.–Bideragarritasun eta jasangarritasun ekonomikoaren memoria, eta jarduketaren txosten ekonomiko finantzarioa.

3.–Kudeaketaren, jasangarritasunaren eta emaitzen adierazle-sistema.

4.–Mugikortasunaren azterketa, administrazioak ezarritako irizpideen arabera egina.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategineko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espediente osoa jarriko da jendaurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Barañainen, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2103305