63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2021 EBAZPENA, 2021eko otsailaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baso-sutearen arriskua sailkatzeko jarraibideak onartu baitira, jaso diren eskaera hauetarako: larre naturalak hobetzeko eta beste baso-lan batzuk gauzatzeko erreketak egiteko, eta baimen orokorra 1. eta 2. mailako arrisku mailak dituztenak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 16ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez, arautzen da sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili, baso-suteak prebenitzeko.

Aipatu foru aginduaren II. kapituluak salbuespeneko baimenak jasotzen ditu sua nekazaritza eta oihan lurretan erabiltzeko.

7.2 artikuluak, c) apartatuan, urriaren 1etik otsailaren 1era doan epe bat ezartzen du larre naturalak hobetzeko eta beste baso-lan batzuk gauzatzeko erreketak egiteko eskaerak aurkezteko, eta eskaera egin den urte naturaleko apirilaren 30era arte doan epea erreketak egiteko.

Halaber, ezartzen du beste hau: “Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskaera ebatziko du eta interesdunari, baimenaren xedeko lurretako udalari, Basozaintzari, Foruzaingoari, Guardia Zibilari eta Suhiltzaileen Zerbitzuari jakinaraziko die”. Ez da zehazten prozedura xehatua eskaerak ebazteko, proposatzen den erreketaren arrisku mailaren araberakoa, baina oro har esaten da “ebazpenean sua erabiltzea baimentzen bada, adieraziko da zer jarraibide eta baldintza izanen diren beharrezkoak suteak nahi ez diren ondorio kaltegarriak sor ez ditzaten”.

Beste alde batetik, aipatu foru aginduaren lehen xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Ingurumeneko zuzendari nagusiari behar diren egintza administratiboak egin ditzan foru agindu honetan aurreikusten diren tramiteak aplikatu eta zehazteko.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinean proposatzen baita erreketak egiteko arriskuaren maila sailkatzeko prozedura bat (1. maila, 2. maila eta 3. maila, erreketa egiteak daukan arriskua gora doan heinean), baita erreketak egiteko bete behar diren baldintzak ere.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Erreketak egiteko arrisku maila sailkatzeko jarraibideak onestea, jaso diren eskaera hauetarako: larre naturalak hobetzeko eta beste baso-lan batzuk gauzatzeko erreketak egiteko, ebazpen honi gehitu zaizkionak eranskin gisa. Jarraibideok aplikatzekoak izanen zaizkie 222/2016 Foru Aginduaren 7.2 c) apartatuaren barnean jasotzen diren eskaera guztiei (foru agindu horrek arautzen du sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili, baso-suteak prebenitzeko).

2. Baimentzea, oro har, 1. eta 2. arrisku mailan sailkatutako erreketak, 2.1 apartatuen definitu den eskemaren arabera eta 2.2 apartatuan ezartzen diren baldintzak betez.

2.1.

–Sustatzaileak eskaera aurkeztuko du Basoen eta Ehizaren Zerbitzuan.

–Espedientea aipatu zerbitzuak daukan erreketak kudeatzeko plataforman erregistratuko eta integratuko da.

–Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeak dagokion arrisku maila ezarriko dio erreketa-eskaera bakoitzari, ebazpen honi atxiki zaion eranskinean esaten denaren arabera.

–1. edo 2. mailakotzat sailkatzen diren kasuetan, ebazpenaren 2. puntuan ezartzen den prozedurarekin bat, erreketa baimenduta dagoela ulertuko da. Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeak “Erantzukizunpeko adierazpena” izeneko dokumentua emanen dio sustatzaileari, non adieraziko baita zein diren erreketa egiteko kontuan hartu behar diren alderdirik garrantzitsuenak, bai eta zer neurri hartu behar diren ere, 222/2016 Foru Aginduaren 7.2 eta 14. artikuluen arabera.

2.2. Baldintzak.

–Su eman aurretik, erreketa bukatu ondoan berogune latente bat manten dezaketen erregaiak, landareak edo bestelakoak baldin badira, erretzeko gunetik kenduko dira.

–Neurri egokiak hartuko dira erregaia atera ez dadin erretzeko perimetrotik, kontuan izanik zein den erre beharreko landarediaren altuera eta kantitatea. Beste neurri batzuk ere hartuko dira, erre beharreko eremuaren ondo-ondoko eraikinak, itxiturak edo zuhaitzak babesteko.

–Edonola delarik ere, erreketa 222/2016 Foru Aginduaren 14. artikuluaren baldintzen arabera eginen da.

3. Aurreko apartatuan xedatzen dena ez aplikatzea 3. arrisku maila duten erreketei. Horietan, bat etorriz 222/2016 Foru Aginduaren 7.2 artikuluaren c) apartatuaren azken epigrafean ezartzen denarekin, zeinak esaten baitu:

“Erreketak arrisku handikotzat hartzen badira, eta ingurumen, baso edo ondasun higiezinen arloko balioak ukitzen ahal badira suaren ihesarengatik, erreketa plana idaztea eska daiteke, non adieraziko baitira erreketaren eremua, preskripzio leihoak, erreketa egiteko babes bitartekoak, eta erreketaren aurretik gauzatu daitezkeen neurriak (sasiak garbitzea, lerro beltzak, etab.). Erreketa egiteko baimenak berarekin dakar erreketa plana onestea. Plan horren arabera eginen da erreketa. Hartan zehaztuko da nork parte hartuko duen eta zein izanen den bakoitzaren eginkizuna. Uztondoak erreko dira ekainaren 16ko 222/2016 Foru Aginduan (2016ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 4koa) eta horri buruz Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak onesten dituen arauetan xedatutakoaren arabera”.

4. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen aurkako interesdunak administrazio publikoak badira, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

5. Ebazpen hau igortzea Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusira, Foruzaingoko Ingurumena Babesteko Dibisiora, Guardia Zibileko Natura Babesteko Zerbitzura (Seprona), Foruzaingora, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Ingurumena Zaintzeko Atalera eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Basoak Kudeatzeko Atalera.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Erre beharreko lurzatien arrisku maila sailkatzeko jarraibideak.
1., 2. eta 3. maila

Parajea: Poligonoa/lurzatia: Puntuak: Maila:

FAKTOREA

PUNTUAZIOA

FAKTOREA GUZTIRA

MALDA ERTAINA

< %30

1

%30-45

3

> %45

5

ESPOSIZIOA

OSPELA

1

EGUTERA

2

AZALERA

< 5 ha

1

5-15 ha

2

> 15 ha

3

KONTROL LERROAK ETA MUGAK

(baloratzen da 0.25-0.5-0.75 zenbakiez biderkatuz lurzatien mugen sektoreak)

(IKUS GIDATZEKO TAULA)

ERREPIDEA-MENDI BIDEA, ETENALDIA (naturala-artifiziala)

1

BIDEZIDORRA, ABEREEN BIDEA

3

LARREA ETA IRATZEA (altuera txikia, berdea, ongi zedarritua)

1

LARREA ETA IRATZEA (altua, lehorra edo prest)

3

SASTRAKADIA (baxua, ongi zedarritua, etena)

3

SASTRAKADIA (ertaina-altua, etenik gabea, hilik edo prest)

6

ARBOLADIA (etena, garbia, ongi zedarritua)

2

ARBOLADIA (goitik behera etenik gabea, zikina, zedarritu gabea)

6

HONDARRAK ETA ORBELA (hezea, etena)

1

HONDARRAK ETA ORBELA (lehorra, prest, asko)

2

AZPIEGITURAK

AZPIEGITURAK (bordak, piketeak, basoberritzeak...) 30 m-tik 100 m-ra

2

AZPIEGITURAK (bordak, piketeak, basoberritzeak...) 30 m baino gutxiagora

3

AZPIEGITURAK (bordak, piketeak, birpopulaketak...) Barruan edo mugan

5

TELEFONO LINEAK, ELEKTRIZITATEA, GASA (lurzatiaren barruan)

5

GUZTIRA

Legenda.

PUNTUAK

MAILA

≤ 8

1. MAILA

8-14,25

2. MAILA

> 14,25-19

3. MAILA

> 19

MUTURREKO ZAILTASUNA: BEHAR DA JARDUKETA EGITEA (sastraka kentzeak, lerro beltzak, lineak) EDO BAIMENA UKATZEA

1

2

3

4

5

6

X 0,25

0,25

0,50

0,75

1,00

1,25

1,50

X 0,50

0,50

1,00

1,50

2,00

2,50

3,00

X 0,75

0,75

1,50

2,25

3,00

3,75

4,50

Iragarkiaren kodea: F2103178