60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI-HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2020ko 1. aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2020ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2020ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 1 zenbakiko espedientea (kreditu transferentzia).

Aurrekontu aldaketaren espedientea Partzuergoaren egoitzan (Iruñeko Barañaingo etorbideko 22 zenbakia) ikusgai egon zen hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek azter zezaten eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, araudiarekin bat, behin betiko onesten dira aldaketa horiek eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Kreditu transferentzia

Kreditua jasotzen duen aplikazioa:

0110 31000.–Maileguen interesak eta bestelako finantza-operazioak: 400 euro.

Kredituaren baja jasaten duen aplikazioa:

1622 2279903.–Konpostaren inguruko jarraipen teknikoa: 400 euro.

Iruñean, 2021eko martxoaren 2an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2103434