60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2021erako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea onetsi zuen 2020ko abenduaren 21eko osoko bilkuran.

Espedientea onetsi, eta jendaurrean egon zen Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarkia argitaratu eta biharamunetik aitzina (2021eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 4koa), erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten bidezko interesa zutenek, nahi bazuten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin. Aurkakorik aurkeztu ez denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Santakaran, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,186.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Eta karga-tasa bera: %8.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Hilerriko tasak.

Ordenantzaren arabera.

–Nitxoak: 700,00 euro erroldatuendako eta 2.000,00 euro erroldatu gabeendako.

–Kolunbarioak: 300,00 euro erroldatuendako eta 1.500,00 euro erroldatu gabeendako.

–Lurpean: 1.000 euro erroldatuendako eta 2.500,00 euro erroldatu gabeendako.

Igerilekuak.

Erroldatutzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehenagotik hala agertzen direnak.

Bonuak:

Igerilekua erabili nahi dutenek, dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 5 urte betetzen badituzte, nahitaez atera beharko dute bonua.

14 urtetik gorakotzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 14 urte bete dituztenak.

65 urtetik gorakotzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 65 urte bete dituztenak.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta dauden 14 urtetik gorakoentzat: 40,00 euro; familia ugariko kideen kasuan: 30,00 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta ez dauden 14 urtetik gorakoentzat: 50,00 euro; familia ugariko kideen kasuan: 37,50 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta dauden 65 urtetik gorakoentzat: 30,00 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta ez dauden 65 urtetik gorakoentzat: 40,00 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta dauden 14 urtetik beherakoentzat: 30,00 euro; familia ugariko kideen kasuan: 22,50 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta ez dauden 14 urtetik beherakoentzat: 40,00 euro; familia ugariko kideen kasuan: 30,00 euro.

Sarrerak:

–14 urtetik gorakoak: egun bat 5 euro, asteburuetan 8,00 euro.

–14 urtetik beherakoak: egun bat 3 euro, asteburuetan 5,00 euro.

Pilotalekua.

–Sarrera: 0,00 euro.

–Argia: ordubete: 2,00 euro.

–Argia: ordubete eta 30 minutu: 3,00 euro.

Padel pista.

–Ordubete 6,00 euro; ordubete eta 30 minutu: 9,00 euro.

–7 ordu eta 30 minutuko abonamendu: 30,00 euro.

Areto futboleko pista.

–Sarrera: 0,00 euro.

–Argia: ordubete: 2,00 euro.

–Argia: ordubete eta 30 minutu: 3,00 euro.

Bestetako saltokiak, barrakak eta abar.

Ordenantzaren arabera.

Ostatuen terrazak.

Ordenantzaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2103800