2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Oizko Udalak, 2020ko abenduaren 24an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion 2020ko aurrekontuaren 2. aldaketari.
2020ko ekitaldiko aurrekontuaren 2. aldaketaren hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (12. zenbakia, 2021eko urtarrilaren 19ekoa), eta jendaurrean jartzeko epea alegaziorik aurkeztu gabe igaro ondoren, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitaratu egiten da dagozkion ondorioak izan ditzan, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
GASTUAK | GUZTIRA | 34.700,00 |
| Kreditu gehigarriak | |
1 1510 1430001 HAINBAT SOLDATA | PARTIDA IGOERA | 5.000,00 |
1 1510 2100002 BIDEEN MANTENIMENDUA | PARTIDA IGOERA | 8.500,00 |
1 1612 6090001 UR HARGUNE BERRIA | PARTIDA IGOERA | 6.000,00 |
1 4121 2100001 EHIZA POSTUEN MANTENIMENDUA | PARTIDA IGOERA | 8.500,00 |
1 9200 62600 EKIPO ETA APLIKAZIO INFORMATIKOAK | PARTIDA IGOERA | 200,00 |
| Aparteko kreditua | |
1 4121 6000001 AMEZTIAKO UR ERAMATEA | PARTIDA BERRIA | 6.500,00 |
FINANTZIAZIOA | GUZTIRA | 34.700,00 |
| Sarrera berriak | |
1 4508004 DESPOPULAZIOARI AURRE EGITEKO DIRULAGUNTZA | SARRERA BERRIA | 16.500,00 |
| Diruzaintzako gerakina | |
1 87000 GASTU OROKORRETARAKO DIRUZAINTZAKO GERAKINA | 2019KO SALDOA | 18.200,00 |
Oizen, 2021eko otsailaren 16an.–Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.
Iragarkiaren kodea: L2103105