60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Eloko herrigunean trafikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2020ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eloko herrigunean trafikoa arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Eloko herrigunean trafikoa arautzen duen ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elon, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2103864