60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Ordenantza fiskala, udal igerilekuetako eta udal pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tarifen eranskineko 8. aldaketa, Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18koan, eta Miranda Argako Udaleko ediktu-taulan argitaratu ondoren, eta jendaurreko epea bukatu alegaziorik, kexa edo oharrik aurkeztu ez delarik, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onesten da eta haren testu osoa argitaratzen, indarrean jartzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Miranda Argan, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

ORDENANTZA FISKALA, UDAL IGERILEKUETAKO ETA UDAL PILOTALEKUKO KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA: 2021. URTEA

Bazkideen urteko kuota:

–1955ean eta lehenago jaioak: 40,00 euro.

–1956tik 2005era bitartean jaioak: 50,00 euro.

–2006tik 2016ra bitartean jaioak: 40,00 euro.

Bazkide berrien sarrera kuota:

–2005ean eta lehenago jaioak: 95,00 euro.

–2006tik 2009ra bitartean jaioak: 55,00 euro.

–2010etik 2016ra bitartean jaioak: 35,00 euro.

Abonamenduak:

–Hiru hilabetekoa:

• 2005ean edo lehenago jaioak: 90,00 euro.

• 2006tik 2016ra bitartean jaioak: 60,00 euro.

–Bi hilabetekoa:

• 2005ean edo lehenago jaioak: 70,00 euro.

• 2006tik 2016ra bitartean jaioak: 45,00 euro.

–Hilabetekoa:

• 2005ean edo lehenago jaioak: 60,00 euro.

• 2006tik 2016ra bitartean jaioak: 40,00 euro.

–15 egunekoa:

• 2005ean edo lehenago jaioak: 50,00 euro.

• 2006tik 2016ra bitartean jaioak: 35,00 euro.

–7 egunekoa:

• 2005ean edo lehenago jaioak: 40,00 euro.

• 2006tik 2016ra bitartean jaioak: 25,00 euro.

Sarrerak:

–Egun bakarrekoa:

• 2005ean edo lehenago jaioak: 7,00 euro.

• 2006tik 2016ra bitartean jaioak: 5,00 euro.

–10 sarrera:

• 2005ean edo lehenago jaioak: 50,00 euro.

• 2006tik 2016ra bitartean jaioak: 38,00 euro.

–5 sarrera:

• 2005ean edo lehenago jaioak: 30,00 euro.

• 2006tik 2016ra bitartean jaioak: 20,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2103504